Aste Santua atzean utzita "Oporretan ere #lotsarikgabe" selfie lehiaketaren argazkiak biltzeko eta onena zein den erabakitzeko unea heldu da. Orotara, 9 argazki jaso ditugu hiru aste hauetan. Batzuk berbalagunek edota ikasleek egindakoak, beste batzuk banako selfieak direnak. Orain zuen txanda da; irabazlea zein den erabakitzen lagun iezaguzue sarrera honetan dauden argazkiak ikusiz eta beheko aldean agertzen den loturan zure bozka emanez. Gainera, bozka ematen duzuenon artean sari bat zozketatuko dugu. Bozka emateko azken eguna
apirilaren 22a izango da.
1. AEK-ko ikasleok #lotsarikgabe.
Kaixo berbalagunok!! Larunbatetako ikasleok aurten oporretara joango ez
garenez, azken eskola egunean Zallatik paseotxo bat ematera atera ginen
eta...txirristan igo #lotsarikgabe!!
2. Galdamesen ezkontza aparta.
Galdamesko berbalagunok lehenengo ezkontza ospatu dugu. Izan ere, Diego
apaizak Karmele eta Irantzuren arteko maitasun amaigabea bedeinkatu du #lotsarikgabe herriko enparantzan.
3. Kordoban ere #lotsarikgabe.
Kaixo lagunok! Egun hauetan Kordobatik ibili gara gora eta behera. Ba al dakizue non
nagoen? Baaaai! Meskita barruan!! Zein polita. Kordoban ere #lotsarikgabe euskaraz aritu gara, jakina!!
4. Balmasedarrok #lotsarikgabe.
Balmasedarrok merezitako parrandazale ospea daukagunez, Aste Santua pasatu ostean, mozorroak armairutik atera ditugu eta #lotsarikgabe inauteriei ekin diegu berriro. Gurekin praktikatu nahi?
5. Ostegunetan Sodupen ere #lotsarikgabe.
Kaixo lagunok! Sodupeko osteguneko berbalagunok oporren bueltan mingaina astintzeari ekin diogu berriro. Ostegunero pintxo potea hasi baino lehen Eretza tabernan elkartzen gara #lotsarikgabe euskaraz aritzeko. Hona hemen testigantza grafikoa!!!
6. Sodupeko berbalagunak #lotsarikgabe.
Ostiraletan Sodupeko lagun batzuk elkartzen gara euskara praktikatzeko. Mahai baten inguruan, kafe bana edo hartzen dugun bitartean egungo gaiei buruz mintzatzen gara giro atseginean. Animatu eta #lotsarikgabe hurbildu guregana.
7. Enkarterriko AEK-ko lotsagabe halakoak!
Aupa! Lotsarik zer den ez dakigu... lotsagabeak gara eta Enkarterriko hainbat herritatik etortzen gara astero Zallako AEK-ko euskaltegira euskara #lotsarikgabe ikastera. "Euskaraz bizi nahi dugu!", "Astindu mingaina!", "Eutsi goiari!"... horiexek dira gure lelo gogokoenak eta oso giro onean ari gara ikasten eta praktikatzen. Ez izan lotsarik eta praktikatu gurekin!
-->
8. Lanean ere #lotsarikgabe euskaraz.
Oporrak? Zer dira horiek? Beste askotan bezala, aurten ere, beste batzuk oporretan egon zareten bitartean, niri lan egitea egokitu zait beste behin ere. Hori dela eta, selfiea lantokitik bidaltzen dizuet, nire lantokian ere euskaraz #lotsarikgabe aritzea posiblea dela zuek ikusteko. Oporraldi ona izan zenezatela espero dut!
9. Artzentalesen berbetan #lotsarikgabe.
Kaixo lagunok! Artzentaleseko berbalagunak gara eta aurten oporretara joateko aukerarik izan ez dugunez taldeko selfie hau helarazten dizuegu. Ikusten duzuenez, lorategi handi eta polita dugu eguraldi onaz disfrutatzeko eta zuekin konpartitzeko.