2020/01/31

Gurasolagun pasaportea: Paper birziklatua sortzeko tailerra. Kronika.


Aurreko ostiralean, urtarrilaren 24an, Gurasolagunok Gordexolako kultur etxean elkartu ginen paper birziklatua sortzen ikasteko. Primeran pasa genuen paper erabiliak zatitzen (txiki-txiki utzi genituen), zelulosa orea egiten eta berau iragazkitik pasatzen. Eta guk geuk egin genituen iragazkiak!
Ondoren, lortutako orea lehortu bitartean, nahi adina paper berri egin genuen; eta den-denak ederrak benetan!

Mila esker gurekin arratsaldea igaro zenuten guztioi, eta batez ere, Urkori.

Hurrengora arte, Gurasolagun!










































 

2020/01/29

Kirola eta Natura 2020, Altubeko baso eta ur-jauziak.


       Hona hemen KIROLA eta NATURA 2020ko 2. irteera: otsailaren 16an, 
🌳Altubeko baso eta ur-jauziak.

Izena emateko > https://bit.ly/381ssd1
  
ANIMATU ETA ETORRI GUREKIN
                                          EUSKAL HERRIKO TXOKORIK EDERRENAK EZAGUTZERA!
 
Bota begidaratxo bat aurreko txangoaren argazkiei > https://labur.eus/xRvdm

2020/01/15

Gurasolagun pasaportea: Paper birziklatua sortzeko tailerra


Gurasolagun pasaporteko 4. ekintza hurrengo ostiralean izango da, urtarrilaren 24an. Oraingoan, Gordexolako Kultur Etxean elkartuko gara, arratsaldeko 17:30ean.

Bertan, paper birziklatua sortzen ikasiko dugu. Horrela, erabilitako paper zatiei bigarren bizia emango diegu eta guk nahi adina paper berri lortuko dugu. Teknika erraza erakutsiko digute, baina oso dibertigarria!

Halaber, gogoratu tailerra gurasoak eta haurrak elkarrekin euskaraz aritzeko gunea dela, baita Enkarterriko beste familia euskaldunak ezagutzeko ere. 
Partaide kopuru mugatua izango da, beraz, izena eman ahalik eta lasterren. 

Zuen zain egongo gara Gurasolagun!












2020/01/09

KIROLA eta NATURA 2020.



Hurrengo irteera: urtarrilaren 26an, orientazioa proba Delikako zirkuan.

Izena emateko > https://bit.ly/381ssd1

(Familian egiteko ibilbide egokitua ere izango da)

Anima zaitez berbalagun!

2020/01/07

Bidelagunak nahi ditugu!


        Bidelagunak nahi ditugu berbataldeak aktibatu eta euskalduntzen ari direnei laguntzeko.
Baina, horretarako, ez dugu euskara-irakaslerik behar. Izan ere, mintzataldeetan ez dago eskolarik, ezta zuzenketarik ere; euskaraz natural egiten duen edonor bidelagun izan daiteke.

        Berbataldean, lagun eta esperientzia berriak ezagutuko ditu. Horrez gain, bidelagun izateak abantailak dakartza: deskontuak, opariak, zozketak...

         Bidelaguna izan nahi baduzu, mezua bidali enkarterri@aek.eus helbidera edo whatsapp bidali 671 070 044 telefonora.
 

ANIMATU ETA IZAN ZAITEZ BIDELAGUN!