Aurreko ostiralean, maiatzak 28, Artzentaleseko frontoian elkartu ginen familian eta euskaraz elkarrekin jolasteko. Bi txandatan banatu ginen: txikiek 17:00etan jolastu zuten; eta nagusitxoek 18:30ean. Hori bai, jolasean onenak bi taldetako helduak izan ziren. Musikaz lagundurik, hainbat jolas egin genituen, erritmoak jarraitu genituen, euskal abestiak kantatu genituen, eta dortoka eta arrano bihurtuta harrapaketan ibili ginen. Arratsalde bikaina igaro genuen euskaraz jolasean.
Mila esker gurekin parte hartu zenuten guztioi, eta Urtxintxa Eskolako Irantzuri; primeran pasatu genuen arratsaldea elkarrekin.
Hurrengo ekintzak Balmasedatik familia gynkana eta Xalto eta Xuplente pailazoen ikuskizuna, Gordexolan, izango dira. Animatu zaitezte familia, eta gurekin euskaraz bizi!
Hurrengora arte, familia!
No comments:
Post a Comment