Aurreko ostiralean, otsailaren 19an, Sopuertako Auzoetxean hainbat familiak 3D irudiak ezagutzeko tailerrean parte hartu genuen. Segurtasun protokolo guztiak zainduta eta giro atsegin-atseginean irudi anaglifoak zer diren ikasi genuen; eta haiek ikusi ahal izateko betaurreko eder batzuk egin genituen.
Ondoren, eta guztion harridurarako, hologramak ikusteko bisorea egin genuen. Bai, bai, hologramak ikusi genituen! Hementxe uzten dizkizuegu bi bideo labur:
Primeran pasatu genuen zientzia bisualaren magiaz jabetzen, familian eta euskaraz.
Hurrengoan zu ikustea espero dugu. Zatoz gurekin euskaraz eta seguru gozatzera!
No comments:
Post a Comment