2020/03/31

Euskara on-line praktikatu nahi?



        #Etxeangeratu behar dugun bitartean mintzapraktika taldeak online ari dira, birusak #EzGaituMututuko eta. Beraz, egoera zail honetan ere gurekin praktikatu nahi baduzu, bidal iezaguzu whatsapp bat gure telefonora eta beste partaide batzuekin jarriko zaitugu harremanetan.

Whatsapp: 671 070 044

2020/03/26

Itxialdiaren kronika lehiaketa.

       Bizitzea egokitu zaigun egoera berezi honetan ere gizakiok bizimodu berriei egokitzeko ahalmena erakusten dugu. Hori horrela izanik, berrogeialdi honetako zuen bizipenen eta egunerokoen berri izatea gustoko genuke: Zer egiten duzue denbora arinago pasatzeko? Errutina ezarri diozue zuen buruari? Sasoian mantentzeko ekintza berezirik egiten duzue egunero? Irakurtzeari ekin diozue?….

       Hori dela eta, egun hauetan zelan moldatzen ari zareten jakiteko, Itxialdiaren kronika lehiaketa antolatu dugu. Kronika, argazki edo marrazki bat lagun, idatziz, bideo baten bidez, bertsoz edo otutzen zaizun moduan bidali ahal diguzue. Hauek gure ohiko komunikazio kanalen bidez konpartituko ditugu Berbalagun guztiok ikusi ahal izateko. Bozketa baten bidez onenak sarituak izango dira!

       Kronikak bidaltzeko: enkarterri@aek.eus edo 671 07 00 44 (WhatsApp).
                                         Maiatzaren 1a baino lehen.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

2020/03/24

Birusak ez gaitu mututuko!

       Orain mintzapraktika taldeak (berbalagunak, mintzalagunak, mintzakideak) online batzen dira, eta zuontzat; jolasak, lehiaketak, tailerrak bideratzen ari gara. 
 
       @praktikatu-ko lagunok zuen ondoan egongo gara euskaraz #PRAKTIKATUetaBIZI nahi dugulako. Birusak #EzGaituMututuko
 
 
 

2020/03/18

Gogoa den tokian, aldaparik ez!

       Berbalagunok euskara gogo dugu entzun, mintzatu, praktikatu,... eta ez dago gure nahia eragotziko duen oztoporik, ez menpekotasunik, ez koronabirusik. Horrela izanda, Berbalagun egitasmotik proposamen hauek luzatu nahi dizuegu itxialdi behartu honetan euskaraz PRAKTIKATU eta BIZItzen jarraitu ahal dezazuen.

  • Whatsapp taldeak bideo-hitzorduak egiteko erabiliko ditugu. Mintzapraktika on-line bidez egingo dugu. Momentuz, berbalagun programaren hitzorduak mantenduko ditugu, baina baliteke ordutegiak aldatzea. Hurrengo egunetan praktika jarriko dugu esperientzia berritzaile hau.
  • Partaideen asebetetze inkesta. Lagunduko diguzu gure lana hobetzen? Ez ahaztu Berbalaguneko asebetetze inkesta bete. https://labur.eus/Dazys
  • Ekintza osagarriak atzeratuta, ez bertan behera utzita. 

    1.   Gurasolagun pasaportearen “Frida:emakumea eta artea” tailerra.
    2.  "Euskaraz osasuntsu bizi" ekimenaren barneko Yoga tailerra.
  • Egunean behin jokoa. Mugikorrerako euskal aplikazio bat da; tribial estiloko galdera-erantzunen joko bat. Deskargatu mugikorrean playstoretik eta sartu "Enkarterriko Berbalagunok" taldean . Partaideen artean, egoera normaltasunera bueltatu eta gero, hainbat sari banatuko ditugu. https://eguneanbehin.app.link/D78WcCnDV4

      Berbalagun egitasmoa sare bat denez eta guztiok sare honen partaideak garenez, edozein proposamen, iradokizun edo ideia baldin badituzue, bidali gure e-postara enkarterri@aek.eus edo whatsappen bidez 671 070 044.


       Ahalik eta hoberen pasa eta zain zaitezte!

2020/03/13

Enkarterriko Berbalagun. Ohar informatiboa

      
       COVID-19 dela kausa, prebentzio neurri gisa eta jasotako gidalerro eta gomendioak kontuan hartuta, Berbalagun egitasmoak martxoan programatutako ekintza guztiak: tailerrak, hitzaldiak, mintzataldeak eta batzarrak bertan behera utziko dira; horien artean Sopuertako familientzako "Frida: emakumea eta artea" tailerra, Zallako yoga tailerra eta Karrantzako berbalagun bilera. Neurri hauek indarrean jarraituko dute bestelako agindurik ez den bitartean.

        Barkatu eragozpenak eta laster arte!



2020/03/10

Yoga ikastaroa Zallan!


       Ikasturte erdian gaude eta orain arte egindako lan guztia metatzen hasia da jada. Hori dela eta, Berbalagun egitasmotik tentsioak kentzeko eta erlaxazioa lantzeko Yoga ikastaroa antolatu dugu.  Tailerra hil honen 25ean egingo dugu Zallako Gazte Zentroaren ondoko gelan (Bake epaitegiaren azpian), arratsaldeko 18:00etan.

       Izena ematea: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 whatsapp (martxoaren 23ra arte)


ANIMATU, PARTE HARTU ETA ERLAXATU!

2020/03/05

Gurasolagun pasaportea Sopuertan!

Martxoaren 13an, ostiralean, Gurasolagun pasaporteko tailerra izango dugu, arratsaldeko 17:30ean. Sopuertako Antonio Trueba Auzo etxean izango da.

Bertan, serigrafiaren teknika erabiliz, oihalezko poltsak estanpatuko ditugu. Forma eta kolore desberdinetako feltrozko loreak egiten ikasiko dugu eta Fridaren ilea apainduko dugu. Modu horretan, gure poltsek historiako emakume artistarik famatuenaren erretratoa izango dute: Frida Kahloren erretratoa, alegia.

Partaide kopurua mugatua da; beraz, izena eman martxoaren 11 baino lehen (mezu bat bidaliz enkarterri@aek.eus helbidera edo whatsap bat 671 070 044 telefonora)