2018/03/27

Gurasolagun pasaportearen 2. saioa. Esperimentu tailerra Zallan.


       Apirilaren 13an, ostirala, Gurasolagun pasaportearen 2. saioa egingo dugu Zallan. Honetan, gurasoek eta umeek zientzia, teknologia eta euskara uztarturik, hainbat esperimentu erraz egiteko aukera izango ditugu antolatutako esperimentu tailerrean. Gainera, pasaportearen 2. zigilua eskuratzeko aukera izango dugu bertan. Gazte Zentro Abianen, arratsaldeko 17:30ean 

Izena ematea: euskera@enkarterri.eus
                       Apirilaren 11ra arte.


ANIMATU ETA EKIN ZIENTZIARI EUSKARAZ!

2018/03/14

Gurasolagun pasaporteari hasiera ezin hobea, ipuin-kontaketa familiaz lepo!





       Pasa den larunbatean tarte zoragarria igaro genuen familian Rosa Martinezek eskainitako "Hala bazan" txontxongiloen saioan. Hiru ipunetan Rosak hainbat pertsonaiaren istorio eta pasadizoak kontatu zizkigun:  Lukas untxiak sukaldaria izan nahi du, Ulises arratoia ilargira joateko prestatzen ari da eta Dubi igelak printzea dela amets egiten du, besteak beste. Saioa amaitutakoan pasaportean zigilua jarrita, pozik atera ziren gurasoak eta umeak hurrengo ekitaldiaren zain.

ESKERRIK ASKO ROSA ETA FAMILIA GUZTIEI!

2018/03/13

"Irakurri, Gozatu eta Oparitu" kanpaina Balmasedan!


       Aurten ere, 1001 mundu lelopean, irakurzaletasuna bultzatzeko "Irakurri, gozatu eta oparitu" kanpaina abian jarri da Balmasedan. Euskarazko liburu bat liburutegitik maileguan hartu eta irakurtzen gozatzeaz gain, Maruri liburudendan beste liburu bat %35 merkeago erosteko txekea lortuko duzu. Martxoaren 12tik maiatzaren 31ra arte Udal liburutegian. 

EZ GALDU AUKERA ETA ESKURATU ZURE TXEKEA!

2018/03/12

Martxoaren 24an Enkarterriko berbalagunok Itxinara goaz!


        Kirola eta Natura programaren barruan, bigarren txangoa prestatzen ari gara jada, Itxinako zeharkaldia. Martxoaren 24an, Pagomakurretik abiatuta Itxinara hurbilduko gara. Zeharkaldian bertsolariak izango ditugu gurekin igoeraz eta paisaiaz topera disfrutatu ahal izateko.

Izen ematea > https://labur.eus/Fw6l5 (Martxoaren 21era arte)

ESKURATU DOAN ZURE MOTXILATXO ETA EKIN BIDEARI!

2018/03/07

Ekainberrin eta sagardotegian giro ederra!











       Pasa den larunbatean, martxoak 3, Enkarterriko berbalagunok egun zoragarria igaro genuen Gipuzkoako Urolaldean. Goiz goizean eta eguzkia lagun Zestoara abiatu ginen Ekainberri museoa bisitzera. Gure antzinako arbasoek egindako marrazki ederrak ikusi eta Zestoatik paseo bat egin  ostean Itziarko Urberu sagardotegira hurbildu ginen bazkari gozoa dastatzera. Arratsaldean, txangoari ahalik eta aterramendu gehien ateratzeko asmoz, Zumaiara joan ginen bertako flysa ikustera; alferrik ordea, itsasgora zegoen eta.


KOBAZULOETAN ZEIN KUPELETAN,
BETI EUSKARAZ. AUPA ZUEK!!!






2018/03/01

Gurasolagun pasaportea martxan Enkarterrin!


       Hil honetan Berbalagun egitasmotik Gurasolagun pasaporte ekimena jarriko dugu martxan. Martxotik ekainera familientzako 4 ekintza burutuko ditugu familia barruan euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntza ohiturak ezartzeko. Lau ekitaldi hauetan partaideek (gurasoek eta seme-alabek) Gurasolagun pasaportea deritzon dokumentua eskuratu ahalko dute eta honen bidez, bidaia zoragarria egingo dute proposatutako lau geltokietan geldialdiak egiten. Bidaiaren amaieran geltoki gehienetatik pasako diren partaideek sari bikaina jasoko dute.

       Eta bidaiari ekiteko hona hemen lehenengo geltokia:


       Martxoaren 10ean, larunbata, Rosa Martinez ipuin kontalaria eta bere txontxongiloak Balmasedan izango ditugu "Hala bazan" ikuskizuna aurkezten. Kultur etxean, arratsaldeko 17:30ean.

ANIMATU ETA BIDAIAZ DISFRUTATU!