2017/10/25

Kintsukoroi. Maria Rivero & Tribu banda.


       Ostiral honetan, urriak 27, arratsaldeko 20:30ean Maria Rivero musikari balmasedarrak eta Tribu bandak "Kintsukoroi" proiektua aurkeztuko dute Balmasedako Klaret antzokian. Emanaldi berezia izango da Balmasedako musikariarentzat, bere jaioterrian joko du eta, lagunek inguraturik. Beraz, ezin duzu aukera galdu eta txartelak eskuragai dituzu jada Telekan edota Klaret antzokian. 

Tiketak salgai hemen
Prezioa: 5 €

2017/10/20

Ku-ku! tailerra Balmasedan


       Hil honen 31n eta azaroaren 7an, bi saiotan antolaturik, Ku-ku! tailerra egingo dugu Balmasedan. Tailer hau 0-3 urteko haurrak dituzten guraso edo familiako kideei zuzenduta dago, beraien seme-alaba txikitxoenekin euskaraz komunikatzen hasteko. Bertan, haur-hizkera, haur-jolasak, abestiak, etab. erabiliko dira baliabide gisa. Gainera, haurtzaindegia eskainiko da gurasoak euren saioan lasai egon daitezen. Arratsaldeko 17:30ean, Emakumearen Etxean.

Izena emateko: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 (Whatsapp)
                          Azken eguna: Urriak 27

ANIMATU ETA EMAN IZENA AHALIK ETA LASTERREN,

PLAZAK MUGATUAK DIRA ETA!


2017/10/09

Go!azen telesailaren aurrestreinaldia Balmasedan.




        Asteburu honetan, urriak 14 eta 15, Go!azen telesailaren 1. atalaren aurrestreinaldiaz gozatzeko parada izango dugu Balmasedako Klaret antzokian, eta gainera, doan!. Larunbatean arratsaldeko 19:00etan eta domekan arratsaldeko 17:00etan.

ANIMATU ETA HURBIL ZAITEZ!

2017/10/03

Bertsolari Txapelketa Nagusia Zallan. Bi sarrera zozketan.


       Larunbat honetan, urriak 7, arratsaldeko 17:00etan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren kanporaketa jokatuko da Zallako Mimetiz pilotalekuan. Final-laurden honetan, Eneko Abasolo “Abarkas”, Jone Uria, Miren Amuriza, Odei Barroso, Oihane Perea eta Onintza Enbeita bertsolariak arituko dira. Sarrerak Darbuka tabernan egongo dira salgai eta  12€-ko prezioa izango dute, bazkideentzako 10€ eta gazteentzako 6€.

       Berbalagun egitasmotik ere parte hartu nahi dugu bertso-jai honetan eta bertan egongo gara egitasmoa eskualdeko berbalagunei aurkezten eta honi buruzko informazioa ematen. Honetaz gain, gaurtik aurrera bertso-saiorako bi txartel jarriko ditugu zozketan, hainbat galdera erraz ondo erantzuten dituzuenen artean. Parte hartu eta ekin euskarari!

Zozketan parte hartzeko klikatu hemen