2021/05/13

Aurrez aurreko Mintzodromoa Zallan

 

Kaixo, lagun!

Enkarterriko Berbalagunok aurrez aurreko mintzodromoa antolatu dugu. Maiatzaren 27an, osteguna, izango da; arratsaldeko 17:30ean. Zallako Mimetiz eskolako patioan elkartuko gara euskaraz mintzatzeko giro atsegin eta seguruan.

Parte hartzeko bidali mezua 671 070 044 zenbakira edo enkarterri@aek.eus helbidera. Partaideen artean Berbalaguneko opari sorta zozketatuko dugu, eta hainbat sorpresa izango ditugu.

Era berean, gogoratu antolatzen ditugun ekintza guztietan, segurtasun neurriak bermatuta egongo direla, eta era berean COVID19rako protokoloa aplikatuko dugula.

Anima zaitez eta zatoz gurekin euskaraz hitz egitera!


2021/05/05

Mendilagun ekimenaren 3. irteera prest!

        Hil honen 15ean, larunbata, Mendilagunok mendirantz abiatuko gara berriro, oraingo honetan Alen mendira (804). Artzentaleseko Santa Cruz auzoa abiapuntua hartuta Enkarterriko paisaia eder eta ezezagunetakoak begiztatuko ditugu. Santa Cruz auzoan, 9:30ean. 


                                               Animatu eta eman izena!
                                        enkarterri@aek.eus - 671 070 044 (Whatsapp)
 

 
OHARRA: Mintzapraktika taldeetan, eta antolatzen ditugun ekintza guztietan, segurtasun neurriak bermatuta daude, eta era berean, COVID-19ren kontrako protokoloa aplikatzen dugu. 



2021/04/30

Enkarterriko Historiaren garaiak hitzaldia. Kronika.


Atzo, apirilak 29, Balmasedako Kultur Etxean, gure eskualdeko historiari buruzko hitzaldiaz gozatu genuen, Jorge Gomez Balentziagaren eskutik. Hain aberatsa den eskualdearen historia ordubeteko hitzaldian laburtzea erronka izugarria izan zen. Baina gure jakin-mina asetzen jakin izan zuen Jorgek. 

Gure erliebearen berezitasunak aipatzen hasi zen, hortxe baitago gure xarma: mendi garaien arteko haran sakonak ditugu; baita Historiaurretik oso preziatuak izan diren baliabide naturalak ere: kobazuloak, mendi gainak, ibai emankorrak. Leku estrategikoa izan gara penintsulako lautada itsasoarekin lotzeko. Horrek aurrerapenak eta aberastasuna ekarri izan ditu; baita garai nahasietan arazo ugari ere. Hortaz, gerrate, sute eta denetariko batailak izan ditugu gurean, eta ez pentsa garai batean bakarrik gertatu direnik. Erromatarren garaitik Gerra Zibilera arte hamaika ikusiak gara! 

Hala ere, Industrializazioa ez zen gurean makala izan; eta gaur egun ere haren ondorioak ikus ditzakegu. Horra hitzaldiaren gakoetako bat: eta gaur egun zein da gure eskualdearen egoera?

Horretaz eta hartaz hitz egiteko aukera izan genuen. Bai Berbalagunok, bai gurera gerturatu zirenak solasalditxo ederrean aritu ginen, galderak, iruzkinak eta iritziak elkartrukatuz. 

Mila esker Jorgeri, eta gurekin egon zineten guztioi. Hurrengora arte!


2021/04/26

MENDILAGUN. 2. irteeraren kronika.

       Mendilagunok goiz zoragarria igaro genuen larunbatean Ubieta mendian. Goizean goiz, eguraldia lagun, 18 lagun kementsuk ibilaldiari hasiera eman genion Zallako plazan. Udaberriak berdez ziprindutako paisaia ederraz gozatzen, metroz metro eta aldapaz aldapa, Ubietamendiko tontorrera heldu ginen eguerdi aldera. Bertan hamaiketakoa hartuta eta indarrak berreskuratuta, bueltako bideari ekin genion berriro ibilbidearen abiapuntura heltzeko.

       Testu hau idatzitakoan, hurrengoa prestatzen hasiko gara; beraz, EGON ADI datorren irteerari eta hurbil zaitez gurekin mendira eta euskarara!!! 🏔🌳❤️