
2011/12/05
2011/11/24
Gabonetako afaria!!

Zuen iritzi eta bozketatik abiatuta, gabonetako afariaren data zehazteko unea iritsi da... Azkenean, Enkarterriko euskaldunok batuko gaituen afaria Abenduaren 9an izango da!!! Momentuz Sodupen elkartuko gara. Gonbidapena zuen laguneei luzatu, eta animatu!!
*Zuen asistentzia aurretik konfirmatu mezedez.
2011/11/17
Dantzatzerik nahi?

Bi astetik behin dantza ikastaroa BALMASEDAN izango dugu, gure berbalaguna den Goioren eskutik!!! Bertan, erromerietako dantzak ezagutzeko eta elkarrekin primeran pasatzeko aukera paregabea daukagu!!!
Beraz, parte hartzeko lehengo saioa ABENDUAK 2 EMAKUMEAREN ETXEAN (17:00-18:30) izango da. ANIMATU ZAITEZ!!!
*Ikastaroa hamabostero izango da. (Ab.2, Ab. 16...)
Balmasedan bertsotan hasi nahi?
2011/11/16
Ostiralean bi berbalagunek badute plana!!
Badator gabonetako afaria !!!!!!!!
Urtero bezala gabonetako afaria antolatuko dugu. Arkaitzek, gure berbalagun informatikariak, inkesta eskegi du guztion artean eguna aukeratzeko. Parte hartu hemen klikatuz !!!
2011/11/11
Berbalagunentzako sarreren zozketa !!!
2011/09/09
Berbakafea Balmasedan!

Goizeko 11:00etan San Juan Plazan elkartuko gara berba egiteko prest. Bitartean gosari goxo-goxoa hartzera gonbidatuko zaitugu eta zenbait sorpresa egongo dira goizean zehar.
Anima zaitez eta izena eman 13a baino lehen!!
2011/06/30
2011/06/29
2011/06/17
Donibane Gaua Galdamesen !!!

2011/06/16
Gordexolako IV. Euskal Jaia

--> Txistulariek kalejira girotuko dute eta eguerdiko hamabietan hasiera emango zaio Euskal Ezkontzari.
--> Zeremonia bukatuta bertsolariak arituko dira.
--> Horren ostean, festa San Kosme zelaietara mugituko da, bertan antolatuko baita herri bazkari jendetsua.
--> Arratsaldean umeentzako ipuin kontalaria eta Hodoibaltza Euskara Elkarteak antolatutako haur jolasak egongo dira.
--> Seietan euskal erromeria.
--> Zortzietan Molinar plazarako jaitsiera eta ezkonberriei agurra.
2011/06/15
24an afaria!

Hitzordua: 20:30ean elkartuko gara poteoan ibiltzeko eta 22:00etan Balmasedako Igerilekuetako jatetxean afalduko dugu.
Prezioa: 20 €
Menua: Konfirmatu gabe, zehazten dugunean esango dizuegu.
Izena eman: Beharrezkoa da 20a baino lehen izena ematea. enkarterri@aek.org
Anima zaitezte!
2011/06/10
AEKrekin euskararen bide naturalak ezagutu!

Urepeleko barnetegian, euskara eskolez gain, inguruko mendietara txangoak egiteko aukera eskaintzen du.
Barnetegi ibiltarietan, bizikletaz eta oinez, ez dago eskola ordurik mintzapraktikara bideratuta daudelako , baina arduradunak irakasleak direnez edozein zalantza argitzeko prest dauzkazu.
Animatu eta ezagutu eskararen bide naturalenak!
info +
2011/06/01
2011/05/31
Jaioberriei euskaraz !!!

2011/05/30
Euskal ezkontza !!!

Ekainaren 18an Balmasedan ospatuko den Euskal Ezkontzarako dena prest !!!
Egitaraua:
11.00 Txalaparta San Severinon. Kalejira S. Juan plazaraino (senargaiaren koadrila).
12.00 Emaztegaiarekin bat egitea eta hamaiketakoa S. Juan plazan.
12.30 Kalejira S. Severino enparantzaraino, denok elkarrekin.
13.00 Ezkontza zibila eta erlijiosoa. Aurrezku, jota, arin-arin. Taldeko argazkia.
13.45 Trikipoteo.
15.00 Bertsolaria. Kantabazkaria. Nagusiak 9 euro, txikiak 3 euro. Bonoak ekainaren 3tik salgai Carambolan, Eguzkin eta Herriko Tabernan.
15.30 Bazkaldu eta gero txikientzako tailerrak egongo dira.
18.00 Sokatira.
19.00 Euskal Erromeria.
2011/05/23
2011/05/18
Ibilaldira joateko autobusa !!!

2011/05/12
Enkarterri, bertsoz bertso!

Aurten Maialen Lujanbio (2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapelduna), Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Arkaitz Estiballes eta Zallako Bertso Eskolako Arrate Zubigarayren bertsoekin gozatzeko aukera izango dugu.
Berbalagunentzat gonbidapenak ditugu!. Zurea lortzeko bidalguzu mezua (enkarterri@aek.org) maiatzaren 18a baino lehen!.
Anima zaitez!
2011/05/09
Jon Sarasua Balmasedan !!!
2011/05/03
Herri Urratsera joateko autobusa doan !!!

Igande honetan, maiatzak 8, Iparraldeko ikastolen jaia ospatuko da Senperen eta Balmasedako Euskara Zerbitzuak doako autobusa jarri du !!! Balmasedatik goizeko 9etan aterako da autobusa (tanatoriotik) eta 20.00etarako bueltan izango gara. Izena emateko tokiak, ondoko bi hauek: Zubi Zaharra Ikastola eta Euskara Zerbitzua (udaletxeko 1. pisuan). Izena emateko epea gaur, maiatzak 3, bukatzen da, beraz, ez lokartu eta eman izena !!!
2011/04/14
2011/04/08
Apirilak 15: jantzi euskalakari zapatilak eta zatoz korrikara !!!

Datorren ostiralean, hilak 15, Korrika gure eskualdetik igaroko da. Bakoitzak ahal dituen kilometroak egin ondoren indarrak berreskuratzeko aukera izango dugu. Gure proposamena Balmasedako ekintzetan parte hartzea da, planak honakoak dira:
19.00etan "Euskal ezkontza 1011" aurkezpena eta argazki proiekzioa, kultur etxean.
20.00etan Triki-poteoa herrian zehar
22.00etan PAELLADA kultur etxeko patioan. Bonoak : 10 euro nagusiak eta 5 euro umeak. Bonoak eskuratzeko: Dantza lokalean, Herriko Tabernan, Eguzkin eta Caranbolan.
Beraz, joango gara berbalagunak elkarrekin paella afaltzera???
2011/04/06
2011/03/28
Euskalakarion topaketa!

Korrika badator eta martxan jartzeko ordua da!
Berotzen hasteko ostiral honetan Enkarterriko Euskalakarion topaketa izango dugu, adi egon!
Zer: Bertso afaria, Jon Martinez eta Aitor Arrutia bertsolariekin.
Noiz: Apirilak 1, ostirala, 21:30ean.
Non: La Herrerako Zubiondo Jatetxean.
Prezioa: 15 €
Izena eman: AEK Euskaltegian. 946670312 / 605395679 - enkarterri@aek.org
2011/03/22
Berbatxotxeko argazki lehiaketa !!!

2011/03/18
Iulian Iantzi Balmasedan !!!

Iulian Estatu Batuetan jaio eta hazi zen eta 7 urteetara arte ingeleraz eta euskaraz besterik ez zen mintzatzen... Bere familiarekin Euskal Herrira bueltatu zenean erdara ikasi behar izan zuen... ez al zen ba nahikoa euskara menperatzearekin? Iantzik euskararekin duen harremanaz hitz egingo digu hilaren 24an Balmasedako Kultur Etxean, 17.00etan.
Antolatzailea: Balmasedako Euskara Zerbitzua
2011/03/15
Kopla idatzi sariketa
Parte hartzaileak: AEKko euskaltegietako taldeak zein praktika egitasmoetako taldeak.
Egin beharrekoa: 6 koplaz osatutako bertsoaldi bat idatzi. Doinua: ama begira zazu, ikusi nuenean)
Gaia: Euskalakari baten eguna
Azken eguna: apirilak 1
Bidaltzeko helbidea: prentsa@aek.org
Epailea: Bertsozale Elkartea
Saria: irabazten duen taldeak afari edo bazkari bat sagardotegi batean, bi bertsolarirekin.
Sariduna Korrikaren amaieran jakinaraziko da.
OHARRA: Bertsoaldia idaztea eta bidaltzearekin aski da baina bertsolaritzan doinua ere ezinbesteko osagaia denez, koplak abestera animatu nahi zaituztegu; beraz, telefono batekin edo kamera arrunt batekin zuek kantatutako bertsoaldia grabatu eta bidal dezakezue; bideoz iristen diren bertsoaldiek puntu gehigarri bat izanen dute.
2011/03/11
Enkarterri ere Far West da!
Enkarterritik autobusa aterako da eta bertan 200 berbalagunetik gora elkartuko gara, eta zeu?
2011/03/03
Inauteriak Enkarterrin!

Balmaseda
Martxoak 4, ostirala
18:00 - 19:30 Aurpegi margokuntza tailerra, mozorroturik doazen 13 eta 17 urte bitarteko gazteentzat (Gaztetxokoan)
Martxoak 5, larunbata
19:00 Inauterietako Mozorroen XVIII. Lehiaketa nagusia
20:00 Berbena "Hollywood" taldearekin
Martxoak 6, igandea
12:30 Euskal Herriko Inauteriak, Eguzki Dantza Taldearen eskutik
Martxoak 7, astelehena
21:00 Herriko Umoristen XVIII. Erakustaldia "Maritxu Zorrilla Memoriala"
Martxoak 8, asteartea
10:00 Hiriko dendari eta tabernarien mozorroak
12:15 Bermouth dantzaldia Fanfarria turutarraren eskutik
13:00 Ogi-tosta lehiaketaren XV. edizioa
18:00 Berbena "Alto Standing" orkestraren eskutik
19:00 Inauterietako kalejira
19:45 Berbenaren jarraipena (Sari banaketa: XVIII. mozorro- lehiaketa, XV. ogi-tosta lehiaketa, garaikurra ondoen apaindutako denda-tabernari).

Galdames
Martxoak 8, asteartea 17:00 Makilaje tailerra
18:00 Panpin berbena
19:30 Txokolatada. Kultur Aretoan.
Gordexola
Martxoak 4, ostirala
18:00 Mozorro festa, Kultur-Etxean
Martxoak 5, larunbata
18:00 Inauteri mitologikoa
Gueñes
Martxoak 5, larunbata
17:00 Txotxongilo, mozorro eta abarreko Tailerrak
19:00 "SAMBHU TEATRO" taldearen eskutik JAI INAUTERIA
20:30 Txokolatada
Sodupe
Martxoak 4, ostirala

16:30 "HAKKER" taldearen eskutik musikaldiaren hasiera
18:00 Jakin eta jolas "DANTZAZ BLAI" jaialdia
19:00 Konpartsa jaitsiera
20:00 Mozorro lehiaketa
Sopuerta
Martxoak 7, astelehena
18:30 Mozorro festa. Eusko-Diskoteka, Auzoetxean
Martxoak 12, larunbata
18:30 Euskal Inauteriak. Mercadilloko Pilotalekuan
Zalla
Martxoak 4, ostirala
20:00 El Baular auzotik Inauteriko kalejira handia
20:45 Inauteriak hasteko pregoia
21:00 Gaujaia "LAUKI TALDEA"ren eskutik
Martxoak 5, larunbata
13:00 Zallako "IBAI LORAK" Dantza taldearen Erakustaldia
15:00 Konpartsen bazkaria
16:30 Umeentzak "DISKOFESTA," kiroldegian.
17:30 "DUO IZANA", kiroldegian
20:00 Musika jai esparruan "JOSELU ANAIAK"
23:00 "DJ ILIA"
Martxoak 6, igandea
11:00 Inauteriko tailerrak
12:00 Gaztelu puzgarriak
19:00 Inauteriak bukatzeko martxa eta amaurrainaren erreketa
20:00 Dantzaldia Zallako "AITA ZORTZIKO" fanfarriaen eskutik
20:00 Txokolatada
2011/02/22
Berbatxotx 2011 !!!!!!!!!!!

NOLA: Autobusez. Geralekuak ohiko tokietan --> Balmaseda, Zalla, Aranguren, Gueñes...
ZENBAT: 30 euro. Menua: txorizo pintxoak, tortila, bakailoa, txuletoia, gazta & irasagarra, kafea.
SORPRESAren bat edo beste konfirmatzeke !!!
IZENA EMATEKO EPEA: Martxoak 14. PLAZA MUGATUAK !!!!
IZENA EMAN: enkarterri@aek.org 946 670 312
Antolatzailea: Enkarterriko Berbalagun
Laguntzaileak: Balmaseda eta Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak.
Laguntzaileak: Balmaseda eta Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak.
2011/02/16
17. Korrikaren aurkezpena!

Korrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.
2011ko apirilaren 7an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du, Trebiñutik Donostiara, 17. Korrikak.
2011/02/14
Museora goaz !!!
Dakizuenez, larunbat honetan euskal museora joango gara. Balmasedatik 9.50ean ateratzen den trena hartuko dugu, Zallatik 10etan pasatzen da eta Sodupetik 10.15ean. Horrela, 10.40ean Bilbora helduko gara eta hamaiketan museora sartuko gara bisita gidatua hasteko. Ondoren, berba-pintxo-poteoa alde zaharretik !!!


2011/02/04
2011/01/31
badator, badator... berbalagun guztiok elkartzeko plana!!!

Museorako sarreraren prezioa 3 euroko da eta izena emateko epea otsailaren 9an bukatuko da. Garrantzitsua da izena ematea, bisita gidatua denez jende kopurua jakin behar da taldeka sartu behar garen jakiteko.
2011/01/28
Enkarterriko irakurle klubaren proposamena!

Hauxe da otsailean irakurtzeko Enkarterriko Irakurle Klubak proposatzen digun liburua:
Miren Agur Meaberen "Zazpi orduak".
Hartu liburua eta hasi irakurtzen!
Taldea martxoaren 8an arratsaldeko 19:30ean elkartuko da liburuaz mintzatzeko eta iritziak konpartitzeko. Non? Betiko lekuan: Zallako Arlekin tabernan.
Irakurle kluba talde irekia da. Parte hartzeko baldintza bakarra da proposatutako liburua irakurri izana.
Irakurtzea gustuko baduzu, anima zaitez eta etorri Enkarterriko irakurleen topaketara!
2011/01/21
Gordexola Harana Ipuin Lehiaketan parte hartu!

Lucio Beraza Kultur Etxeak martxan jarri du Gordexola Harana Ipuin Lehiaketako XXIII. edizioa.
Idaztea gustuko baduzu, gogoratu lanak urtarrilaren 28ra arte aurkeztu ahal izango direla Gordexola Udaletxean bertan.
Gaia: Librea izango da.
Oinarriak: Lehiaketak hiru partaidetasun eremu izango ditu: Euskal Herria, Enkarterri eta Gordexola. Gainera, 8 kategoria ditu, beraz, adin guztietako pertsonek parte hartu ahal izango dute.
Sariak: 3.500 eurotik gora banatuko dira saritan; haur kategorietako irabazleak, berriz, eskola materiala jasoko du.
Sariak: 3.500 eurotik gora banatuko dira saritan; haur kategorietako irabazleak, berriz, eskola materiala jasoko du.
Informazio gehiago: Gordexolako Kultur Etxean astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 21:00etara. Tel: 946798061. kegordexola@gordexola.net.
Ikusi kartela!!
2011/01/13
...idaztea gustuko duzuenontzat...

Subscribe to:
Posts (Atom)