2021/02/25

Gurasolagun pasaportea Turtziozen


Gurasolagun Pasaportearen hurrengo ekintza Estanpazio tailerra izango da; hainbat teknika erabiliz oihalezko poltsak estanpatuko ditugu eta feltrozko loreez apaindu. Horrela, Frida Kahlo artista ezagutuko dugu. Turtziozko Kultur Etxean egingo dugu; martxoaren 5ean, ostiralean, arratsaldeko 17:30etatik 19:00ak arte.

Tailerrean oihala margotzeko pintura bereziak erabiliko direnez, zikindu daitekeen arropa zaharra edo amantala ekartzea gomendatzen dizuegu.

Bestalde, leku kopurua mugatua izango da, eta familiak bizikideak izan beharko dira. Ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, 671 070 044 telefonora whatsap mezu bat bidali edo enkarterri@aek.eus helbidera idatzi honako datu hauek zehaztuz: familiako kide kopurua, izen-abizenak eta haurren adina.

Antolatzen ditugun ekintza guztietan, segurtasun neurriak bermatuta daude, eta era berean COVID19rako protokoloa aplikatzen dugu. Hortaz, derrigorrezkoa izango da musukoa erabiltzea, distantzia mantentzea eta antolatzaileen arauak betetzea. 

Zeren zain zaudete? Eman izena eta euskaraz bizi!

No comments: