2016/06/30

Oporretara goaz!!!


       Udarekin batera atsedena hartzeko unea heldu da ikasturtean zehar berbalagunean gogor eta tinko aritu garenontzat. Alabaina, honek ez du esan nahi euskarak atsedena hartuko duenik, eta udan ere, gure hizkuntzaz berba egiten jarraituko dugu berdin berdin. 

       Eskerrik asko gurekin hainbat momentu zoragarri igarotzeagatik eta oso uda polita izan! Irailean elkar ikusiko dugu berriro.

Enkarterriko berbalagun.

2016/06/20

Berbalagunok laztanterapia tailerrean.




      Pasa den asteazkenean, ekainak 15, gorputzean geneuzkan tentsio eta korapilo guztiak askatzeko aukera paregabea izan genuen  Sodupeko  laztanterapia tailerrean. Konfidantza jolasak, masajeak eta beste teknika batzuen bidez oso erlajaturik atera ginen handik. Honetaz gain, oso ondo pasatu genuen eta barre handiak egin genituen.


ESKERRIK ASKO IRATXERI ETA
HARA HURBILDU ZINETEN GUZTIOI!!!

2016/06/14

Zallan, gazteok plazara!


       Larunbatean gazteok hitzordua daukagu Zallan ospatuko den Gazte Egunean. Goizetik gauera ekintza aunitz izango ditugu egunaz gozatzeko: futbitxiki txapelketa, poteo musiktuak, herri bazkaria, kontzertuak, etab.

ANIMATU ETA ATERA PLAZARA!

2016/06/13

Balmasedako euskal ezkontza.


       Larunbat honetan, ekainak 18, Euskal ezkontza ospatuko da Balmasedan. Antolatzaileek egun osoko egitaraua prestatu dute guztiontzako ekintzaz beterik: ezkontza, trikipoteoa, kanta bazkaria, haurren bazkaria, tailerrak, jolasak, musika, etab. Beraz, ez dago aitzakirik huts egiteko.... 

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!

Bonoak salgai: Bodegan, Musutxun, Lekuonan, herriko tabernan eta dantzetako lokalean. 9 € (3 € haurrentzat)

2016/06/08

Berbalagun afaria bero-bero...


      Uda ate joka daukagu, eta honekin batera Enkarterriko berbalagun taldeetan edota egitasmoak antolatutako ekintzetan parte hartu dugunon azken topaketa egiteko unea heldu da. Hori dela eta, ekainaren 24an, ostirala, berbalagunok afari ederra egingo dugu Balmasedan ikasturte zoragarri honi agurra emateko. Giro atseginean afari gozoaz disfrutatzeaz gain eskualdeko berbalagunok, ikasleok eta gainontzeko euskaldunok elkar ezagutzeko aukera paregabea izango dugu.


ANIMATU ETA PRAKTIKATU GUREKIN!


Prezioa: 15 €
Izena emateko: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 (20ra arte) 

2016/06/06

Gure Hizkuntza, Gure Elikadura, Gure Mundua


    Ekainaren 19an, Urduñako merkatuan, Berbalagun taldeen topaketaren bigarren edizioa antolatu dugu VSF-Herrien Bidezko Elikadura elkarteak eta AEKren Praktika Zerbitzuak, Urduñako hainbat eragile sozial eta udaletxearen laguntzarekin. 
Urduñara hurbilduko diren guztiek, elikadura burujabetza helburu duten bertoko esperientziak ezagutu eta jai giroan euskaraz bizitzeko aukera izango dute; gosari agroekologikoa, Urduñatik eta merkatutik bisita gidatua, gertuko ekoizleen eskutik bertoko produktuak...eta ostean, bazkaria.
 
Izena emateko, bidali mezua enkarterri@aek.eus helbidera edo whatsappa telefono honetara: 671 070 044
 
Izena emateko azken eguna ekainaren 10a

2016/06/03

Laztanterapia tailerra Sodupen.


      Hil honen 15ean, asteazkena, ikasturte osoan zehar, eta batez ere, azterketen garaian metatutako nekezia, estresa eta estutasuna kentzeko aukera paregabea izango dugu Sodupeko kultur etxean egingo dugun laztanterapia tailerrean. Bertan, taldean arituko gara teknika batzuk erabiltzen, gorputza eta burua erlaxatzeko asmoz. Beraz, ez pentsatu birritan eta eman izena ahalik eta lasterren, plazak mugatuak dira eta.

Izena emateko: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 tlfnora (Whatsapp ere badaukagu)