Enkarterriko Berbalagunetik Udazkeneko argazkien lehiaketa antolatu genuen urtaroarekin batera. Orain, udazkena amaitu da, eta argazkirik gustukoena aukeratzeko momentua heldu zaigu.
Hainbesteko arrakasta izan zuen proposamenak, non bi kategoria egin behar izan ditugun: helduen kategoria eta gazte kategoria. Hortaz, hona hemen Helduen kategorian jaso ditugun argazki eta testu laburrak. Ikusi guztiak eta bozkatu gehien gustatu zaizuna >>>> BOZKATU HEMEN
Helduen kategoria
1. argazkia
Baliteke leku hau ederrena dela beti egoteko. Erreka, pagoak, argia, trankiltasuna, basajaun eta bere babesgarria... Enkarterriko mendi batean.
2. argazkia
Tartalo Mari beti ere mendien zaindari...Txikitako otsoen garrasiak zuek uxatzen dituzue... Txanogorritxu ausartak askeak eta indartsuak basoaren barnean.
Kukuaren soinua patrikan dirua ... Norberak Bere bidea norberak bere ipuinaren bukaeraren aukeran... Aske bizi eta aske izan
3. argazkia
Agian ez da Sodupeko lekurik politena baina bai leku berezia. Udazkenean, memoria .
4. argazkia
Argazki horretan, nire herriko txokorik ederrena aurkeztu nahi dizuet. El Grazal erreka. Nire aburuz, paisaia ikaragarria da eta oso gustora sentitzen naiz bide horretatik paseatzen naizenean. Bakea eta lasaitasuna lortu nahi badituzue, hauxe da ibilaldi egokia. Gainera, udazkenean paisaiaren koloreak liluragarriak dira.
5. argazkia
Balmasedan ateratakoa da, Las Laceras deritzon lekuan. Egunero, duela 8 urtetatik, hortik joaten naiz Negurekin paseatzera. Negu nire txakurra da, 8 urte bete berri ditu eta euskal artzain arrazakoa da (iletsua). Las Laceras txakurrarekin, bizikletarekin...joateko leku aproposa da, zuhaitzez eta animaliez beterikoa, eta errekatxo batek bide osoan zehar laguntzen zaitu bere doinu alaiarekin. Balmasedako nire lekurik kuttunena da dudarik gabe, batez ere udazkenean, zuhaitzak kolore ori eder hortaz janzten diren urtaroan.
6. argazkia
Argazki hau aukeratu dut Balmasedako Kolitxa menditik inguruko mendi guztiak ikus daitezkeelako. Bizikletaz maiz igotzea gustatzen zaidan lekua da, erlaxatzeko eta naturaz gozatzeko.
7. argazkia
Leku hau Salinillasen dago. Ez da bidea nola deitzen den, baina nik hodien bidea deitzen diot, azpitik Bilborako Orduntetik datorren ur-hodiak doazelako. Oso leku lasaia da, eta pagoen eta garoen atzetik ibiltzeak errutinatik deskonektatzen eta naturarekin berriz konektatzen laguntzen dit.
8. argazkia
Zulotik handitasunerako bidean udazkena begiratzeko ikuspuntu ezberdin bat.
9.argazkia
Ortzadar bikiak.
Ez dakit nire herriko txokorik politena izango den, baina une hura magikoa izan zen, mundu guztia zerura begira zegoen eta mugikorrak eskuan zituela bikiak harrapatzeko, gainera, gero, argazkia berrikusiz, konturatu nintzen beste batzuei ere polita iruditu zitzaiela.
10. argazkia
Nire etxetik Pico la Cruzen argazki polit hau, eguzkia bezain disdiratsua.
11. argazkia
Egoera desberdin honetan bizi behar izateak momentu bereziak bizitzeko aukera ere ekarri ahal digulako, ikuspegi zoragarri hauen argazkia bidaltzea aukeratu dut: Nere herria, Guenes, lainoaren azpian, Eretza menditik.
12. argazkia
Leku hau aukeratu dut nire lakurik kuttunetariko bat delako. Argazki hau Balmaseda zubi zaharra da, leku hau niretzat berezia da,pentsatzeko leku lasaia delako lasaitasuna transmititzen didalako eta hausnarketak egiteko oso gune aproposa delako.
13. argazkia
Udazkenak uzten digun hurrizti polita, bidean geldialdi bat egiteko leku aproposa.
14. argazkia
Uda badoa, pikuak badatoz. Pikutara uda!
15. argazkia
Udazkenaz blai! Lekurik ederrena, zurekin partekatutakoa.
16. argazkia
Argazki hau Balmasedakoa da. Ni hemen bizi naiz, ikuspegi zoragarria daukat. Niri asko gustatzen zait herria ikustea naturaren erditik. Udazkenean oso polita ikusten da, kolore desberdinak dute, marroiak, berdeak, okreak....
17. argazkia
Aupa Galdamesetik! Zipar menditik behera topatu nituen udazken kolore eder hauek
18. argazkia
ZUBI ZAHARRA BALMASEDAN
Zubi zaharra Balmasedan dago. Bere suena "puente de la Muza" da. XV. Mendeko erdi aroko zubia. Zubi zaharra astelehenean, asteazkenetan eta ostiraletan joaten naiz. Nire euskaltegia Balmasedan dago. Oso polita da.
19. argazkia
"ARGI EPEL"
Argazki hau, Balmasedatik Gasteizerako errepidean atera dut. Bidea astean bi egunetan egiten dut. Horrelako egun batekin, lanera joatea gustatzen zait. Kolore epel horiek eta argi hori Maite ditut, udazkena gustatzen zait.
20. argazkia
Grazal errekaren musikaz eta argi izpien epeltasunarekin dantzan.
21. argazkia
Argazkia Kolitzarako bidean aterata dago, Pandozales auzotik gora. Pinudien artean gaztainondoak, haritzak, pagoak...daude. Honako hau gaztainondo bat da; bere fruituak eman ostean arropa guztia kentzeko prestatzen dabil, hego haizeak lagunduta. Egun batzuen buruan biluz-biluzik geldituko da, hurrengo udaberria noiz iritsiko zain, arropa berria estreinatzeko desioan.
22. argazkia
Argazki hau, niri gustatzen zait aterata dago. Haritza Gernikako arbolaren semea delako. Zuhaitza txikia zenetik ikusi izan dut, hazte ikusi dut. Udazkenean hostoen kolorea oso polita da.
23. argazkia
Nire argazkiak udazkenean eta bere kolore zoragarrietan murgiltzen nau: gorria, marroia... Gordexola oso herri baketsua da eta ni zoriontsu naiz hemen.
24. argazkia
Irudi hau oso polita da. Estetikoki edena iruditzen zait eta urtaroaren aldaketa prozesua erakusten du. Hostoak astiro erortzen dira, Kolore berdetik hainbat nahaste politetara. Haizearen indarraz edo hostuek duten pisuarengatik lurrera erori baino lehen eskuratu dut momentua.
Niretzat hobekuntza prozesu bat da, motela. Pazientziaz hartu behar dugu, azkenean fruituak eman ditzan.
25. argazkia
Mendi hau asko gustatzen zait. Leku zoragarria da. Eta ahal dudan bakoitzean joaten naiz. Han nagonean gauza txar guztiak ahazten ditut.
26. argazkia
Nahiz eta udazkena bukatzear egon gure basoak distiratzen ari dira. Txakurragaz nire eguneroko paseoak inguru honetan egiten saiatzen naiz. Gueñesen, hilerriaren atzean, Lujar mendira joateko bidean.
27. argazkia
Ibarrako errota Gordexolan dago. Bizitzan egon den lehenengo lekua izan zen. Herrerías ibaia Gordexolako harana zeharkatzen du. Ibaia honek ere, burdinola handiak zituen. Burdinola hauetan, Enkarterrietako burdina urtzen zen. Urteak pasa eta burdinolaren ordez irin-errota jarri zuten. Errota hauetan, Gordexolako haraneko lautadako artoa ehotzen zen. Gaur egun, erroten jarduera bertan bera utzi, Gehiengoak erortzen ari dira edo guztiz erorita daude. Horregatik berreskuratzeko ekimena hartu behar dugu. Bere historiaren alde borrokatzen ez duen herria, herri garaitua da.Uraren indarra gure herriaren indarra da.
28. argazkia
Goroldioa ikusten duzunean, udazkenak Gabonen berri ematen du... Txikitatik gehien estimatzen dudan leku batean, Serranoren etxean. Jada zalditegirik eta urmaelik ez duen gaztelua, bere ermita aldatu duena, baina bere xarma mantentzen duena.
29. argazkia
Argazkiaren lekua Ilso da; Zalla, Gueñes eta Gordexola elkartzen duen mendia. Ilsora joaten naizen bakoitzean, leku berezia eta erakargarria dela sentitzen dut. Euskal Herrian , gure arbasoek mendiak maite zituzten; leku magikoak izango balira bezala ikusi baitziren. Hori dela eta, antzineko jainkoak adoratzeko menhirak edo cromclechak altxatzen zituzten. Mendeak pasatu arren, mendiak erakargarriak direnez gero, oraindik ,mendiko tontorrak zapaltzea gustatzen zaigu.
30. argazkia
Bezi da, Sopuertan. Bizi ari garen egoeran oso azkar bizi garela konturatu gara, eta batzuk herrietara itzultzeko asmotan dabiltza lasaitasunaren bila eta natura gozatzeko. Partekatzen dudan irudiak primeran islatzen du hori, eta horrelakoak asko dauzkagu Enkarterrietan!!
31. argazkia
Ez dira betiko garai onenak
azken finean gizaki hutsak gara"...baina bizi behar dugu! Eutsi!
32. argazkia
Argazkiaren edukia Kolitza menditik ikusten diren paisaiak dira.
33. argazkia
Ur jauzia eta hostoak jauzita udazkenean.
34. argazkia
Egunsentia paradisuan, Sopuertan egun ederraren hasiera.
35. argazkia
Orain ulertzen dut zergaitik Garbeari Enkarterriko balkoia deitzen diolako.
36. argazkia
Lanestosan ere negu gorriaren alde!
Zorte on partaide guztiei!
No comments:
Post a Comment