Ikasturteari bukaera emateko Gurasolagun pasaportean bi ekintza egingo ditugu ekainean, bata Balmasedan, eta bestea Gordexolan.
Hona hemen xehetasunak:
- Ekainaren 9an, azteazkena,
18:00etatik aurrera Balmasedatik
gynkana bat egingo dugu, familian eta
euskaraz. Talde txikiak sortuko ditugu, eta San Severino
plazatik abiatuko gara. Erronka ezberdinak izango
ditugunez, arropa erosoa -batez ere oinetakoak- eramatea
gomendatzen dizuegu. Halaber, talde bakoitzeko telefono
mugikor bana beharrezkoa izango da. 5 urtetik gorako umeen
familientzat prentsatua izan arren, familiaren batek haur
txikiagoak ekarri nahi baditu, erronkak umeen adinetara molda daitezke.
- Ekainaren
11an, ostirala, 19:00etan, Gordexolako
Kultur-Etxean Xalto eta Xuplente
pailazoen Pupurri-pupurri ikuskizun
parte hartzailea izango dugu. Barre algarak egingo ditugu,
musikaz beteriko ikuskizunean. Leku kopurua mugatua izango da.
Gogoratu, halaber, euskara erraza erabiliko dugula; eta ekintzak familian egitekoak direla, gurasoek parte hartu behar dutela eta ezin izango dela umerik bakarrik egon. Ekintza batean soilik, edo bietan izena eman daiteke.
Izena emateko - 671 070 044 edo enkarterri@aek.eus
No comments:
Post a Comment