2015/04/30
2015/04/21
Irakurri, gozatu eta oparitu
Apirilaren 23an Balmasedako Udalak irakurzaletasuna bultzatzeko "Irakurri, gozatu eta oparitu" kanpaina abian jarriko du.
Balmasedako
liburutegian euskarazko liburu bat hartu eta irakurri ondoren, bueltatzean, fitxa bat bete ahalko duzu liburuaren inguruko galdera batzuekin. Liburutegiko arduradunak txartela jasotzean erosketa txeke bat emango dizu herriko Maruri liburudendan euskarazko liburuetan deskontuak eskuratu ahal izateko. Irakurleak 10
urtetik beherakoa bada haur literatura erosteko %25eko deskontua izango du, eta 10 urtetik gorakoa bada
euskal literaturan. Irakurzalea izateaz gain, berbalaguna baldin bazara %50eko deskontua jasoko duzu erosketa egiterakoan. Kanpaina hau ekainaren 30ean amaituko da eta txekea uztailaren 6ra arte erabili ahalko da. Honez
gain, parte hartzen duzuen guztien artean, maiatzaren eta ekainaren bukaeran 30
euroko erosketa txeke baten zozketa egingo da, aurrekoen modu berean
erabiltzeko.
Liburu bakoitzeko txeke bat erabili ahalko da, hau da, ezin izango dira
metatu erosketa bakarrerako. Erosketa txekeak ezingo dira erabili gramatika
liburuak, hiztegiak, entziklopediak, eskolako liburuak…erosteko.
IRAKURZALETASUNAZ GOZATU ETA DESKONTUAK ESKURATU!
2015/04/17
Mendi irteera
Datorren larunbatean, apirilak 25, berbalagunok naturaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu. Zallako plazatik Ubieta mendirantz abiatuko gara Euskara gailurreraino eramateko asmoz. Horretarako, goizeko 9:00etan Zallako plazan bilduko gara eta handik bideari ekingo diogu.
ANIMATU ETA LAGUN IEZAGUZU EUSKARA GORAINO EROATEN!!!
2015/04/13
Zein da Enkarterriko zure txokorik gogokoena?
Lekuak bertokoen nortasunean eragiten du. Hau dela eta, zure Enkarterriko txokorik gogokoena zein den jakin nahiko genuke. Horretarako leku honen argazkia eta zergatik gustuko duzun labur azaldu behar duzu.
Zein
da helburua? Enkarterriko txoko politenak ezagutaraztea eta
ezagutzea. Argazkiak gure blogean ikusgai
egongo dira eta gogokoena bozkatu ahal izango duzue.
Bozka gehien jasoko duena izango al da irabazlea? Ez, blogean jasotako bozkek
bozka
bakarra ordezkatuko dute. Udal euskaltegia, AEK eta
Euskara Zerbitzuak ere epaimahian arituko dira.
Animatu
eta parte hartu!
Argazkiak bidaltzeko epea: Apirilak 7 -27
Bidaltzeko modua: enkarterri@aek.org
Subscribe to:
Posts (Atom)