2010/06/25

Barnetegi Ibiltariak !!!

Udako ikastaro trinkoak egin beharrean, klasean bost ordu eman beharrean... hona hemen euskara eta aisialdia uztartzeko aukera paregabea !!!
Bi aukera daude:

- Barnetegi ibiltaria OINEZ (lehenengo aldia). Uztailaren 3tik 18ra Euskal Herria mendirik mendi zeharkatuko dugu mutur batetik bestera.

- Barnetegi ibiltaria BIZIKLETAZ. 10. edizioa izango da eta zeguraski uztailaren 7tik 13ra Euskal Herriko hainbat txokotan ibiltariko txirrindulariak topatuko dituzue.

Izena emateko:

Telefonoz:
Barnetegia oinez: 663 030 568 (azken eguna: ekainaren 24a)
Barnetegia bizikletaz: 630 148 159 (azken eguna: uztailaren 8a)

2010/06/15

Berbakafearen II. edizio arrakastatsua !!!

Hilaren 5ean Berbakafearen II. edizioa ospatu genuen Enkarterriko berbalagunok Balmasedan. Parte hartzea ona izan zen eta eztabaidetan ateratako ondorioak ere interesgarriak izan ziren !!!



Argazkiak ikusteko, hemen.

2010/06/09

Euskal Ezkontza Balmasedan!


Ezin galdu ekainaren 19an Eguzki Dantza Taldeak antolatua Balmasedan ospatuko den Euskal Ezkontza. Bertan antzinako ezkontzen errepresentazioa egingo da eta herriko jendeak hartuko du parte soineko tradizionalak jantzita.
Senargaia eta bere familia emaztegaiaren bila joan ondoren herrian zehar paseatuko dira etxea eraikitzeko gauzak dituen idi-gurdia daramatela; altzariak, opariak, ezkontza-horniak... Ezkontza ospatu ondoren trikipoteoa eta oturuntz herrikoia guztiontzat eta eguna amaitzeko Euskal Erromeria !!
Gonbidatuta zaude, anima zaitez!


Hauxe egitaraua:
11:00 Irteera San Severino Enparantzatik. Senargaiaren familia.
12:00 Hamaiketakoa San Juan Plazan. Emaztegairekin topaketa.
13:00 Euskal Ezkontza San Severino Enparantzan.
13:45 Trikipoteoa herriko kaleetatik.
15:00 Kanta bazkaria. Bonoak: 6€ (haurrak 3€). (Eguzki eta Carambola tabernetan)
19:00 Euskal Erromeria San Juan Plazan.