2009/02/18

Mozorroa jantzi!

Inauteriak heltzear daudela aprobetxatuz Enkarterriko berbalagunok bilduko gara jaiak ondo hasteko.

Non eta noiz geratuko gara?
Zallako Itzala tabernan, ostiralean, otsailak 20, arratsaldeko 7:30ean.

Gero Zallan ospatuko den kalejiran parte hartuko dugu, beraz ez ahaztu mozorroa!.

Anima zaitez, mozorroa jantzi eta etorri gurekin!.
Inauteriko argazkiak ikusi nahi?

2009/02/12

"Korrika kulturala Enkarterrin"


Korrika kulturala martxan jarri da Enkarterrin.
Hasteko, Balmasedan otsailaren 13an protagonistak gazteenak izango dira “Txorro Morro” taldeak eskainiko duen berbena zoragarrian . 17:30ean, San Juan Plazan.
Ondoren, musikaz gozatzeko kontzertu ikaragarria “Kauta” taldearekin. 20:30ean, Klaret Anzokian.
Igandean, otsailaren 15ean, Sodupen 17:30ean denok Kalejirara! eta 18:30ean umeentzako berbena “Txorro Morro” taldearekin, Herriko Plazan.
Joan zaitez!

2009/02/10

Euskal Museora goaz!


Datorren larunbatean, otsailaren 14an, Enkarterriko Berbalagunok badugu planik!!
Bilboko Euskal Museora joango gara, bertan goizeko 11:00etan bisitaldi gidatua egingo dugu, eta gero zerbait hartuko dugu elkarrekin.
Museoan eskultura, armarriak, balearen arrantzako tresnak, baserrietako tresneria, arropa, keramika, armak, ... gure historia birpasatuko dugu.
Bisita gidatua egingo dugunez jakin behar dugu lehenago zenbat izango garen, beraz, etorri nahi baduzu bidali mezua: enkarterri@aek.org , edo deitu: 946 670 312 ( Estibaliz).
Prezioa: 4 €.
Bidaia trenean agingo dugu.
Anima zaitez!

2009/02/06

Berotu sakelekoa!

"SMS Bero-Beroen IV. Lehiaketa” heldu da.
Otsailaren 12ra arte baduzu aukera zure mezua bidaltzeko eta sari zoragarriak irabazteko!
SMS bero-beroak eta maitasunezkoak bidali 688 625 538 telefonora.
Kontuan hartuko da:
- Adierazkortasuna eta umore ona.
Baldintzak hauexek dira:
- Euskarazko mezua
- 160 karaktere asko jota
- Ez da irudirik onartuko
Sariak:
1. saria: 2 pertsonentzako afaria eta ordu bateko spa zirkuitua.
2. saria: 50 € euskarazko produktuetan.
3. saria: 30 € euskarazko produktuetan.
Antolatzaileak: Alonsotegi eta Balmasedako Euskara Zerbitzuak. Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzua.

Korrika 16. omenaldia ekitaldia

Larunbatean, otsailak 7, arratsaldeko 7etan estreinatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian Korrika 16ren omenduak protagonistatzat dituen dokumentala.

Protagonistak euskaraz bizi nahi dugunon herrira etorritako lau pertsona dira. Korrika 16ren omenaldi beroa merezi duten milaka eta milaka lagunen ordezkari gisa hartutakoak.

Mixele, Rami, Jesus Mari eta Tereixa. Lau pertsona ezezagun, aktore izan barik eta zinemaren munduarekin inolako loturarik eduki gabe, prest agertu dira Korrika 16ri ekarpen eder hau egiteko.

Hamaika dira euren modura euskarara hurbildu direnak eta euskaldun asko eta asko lau pertsona hauen bizitzetan identifikatuta sentituko dira, beraiek euskaraz bizi nahi dugunon herrira egindako ibilbidea milaka lagunek egin dutenaren antzekoa izango baita ziur aski.

Bidaia intimoak, Jon Maiak zuzendutako eta Orio Produkzioak ekoiztetxeak Korrika 16rentzat egindako dokumentala da.

Sarrerak bost euroko balio sinbolikoa du.

Esan ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira etorri direnei!