2016/01/29
2016/01/26
Sopuertako berbalagun
Sopuertan euskaraz
bizitzea ez da batere erraza; klase, eskola edo euskaltegitik
kanpo gaztelania da nagusi, euskara ikasleak eta euskaldunak,
oro har, aukera murritzak ditu bere hizkuntzan mintzatzeko. Hori
dela eta, orain dela urte batzuk euskararen erabilera sustatzeko
Berbalagun egitasmoa abian jarri genuen Enkarterrin.
Urte
hauetan, gure lana baliatuz, euskaldunei zein
euskara ikasten ari direnei euskaraz hitz egiteko esparru berriak
eman dizkiegu. Horretarako hainbat berbatalde sortu dira
eskualdean Euskaraz hitz egiteko helburu bakarrarekin, ekintza
osagarriak antolatu ditugu eta euskaldunentzat interesgarria izan
daitekeen informazio guztia zabaldu dugu gure esku dauden
baliabideen bitartez.
Hala ere, aurrean daukagun erronka ez
da erraza, eta eragile zein pertsona guztien parte hartzea
ezinbestekoa da. Horregatik, mezu honen bitartez gure berbatalde
eta ekitaldietan parte hartzera animatu nahi zaitugu; guztion
artean, Euskarak dagokion lekua izan dezan gure herrian.
Informazio gehiago eskuratu nahi
baduzu.
Telefono. 671 070 044
e-posta: enkarterri@aek.eus
e-posta: enkarterri@aek.eus
2016/01/19
Euskara eta kirola hitzaldia Balmasedan
Datorren asteartean,
26an, arratsaldeko 17:00etan Kultur etxean izango dugun mahai-inguru
interesgarri honetan parte hartzera gonbidatuta zaudete.
Apuntatu zuen
agendetan eta
aprobetxatu aukera!
2016/01/18
Zer da berbalagun?
Berbalagun egitasmoak hamar urte daramatza indarrean Enkarterrin euskararen erabilera sustatzen eta zabaltzen. Urte hauetan zehar Enkarterriko euskaltzaleen eta euskara ikasleen erreferente bihurtu da. Hori dela eta, erronka txiki bat proposatu nahi dizugu berbalagun egitasmoa ea zein puntutaraino ezagutzen duzun jakiteko, eta "Zer da berbalagun?” lehiaketa antolatu dugu.
Parte hartzea oso erraza da. Beheko aldean dagoen loturan klikatu behar duzu eta agertu zaizkizun galderak erantzun baino ez duzu egin behar. Gainera, galderaren bat ez badakizu, gure blogera, berbaterri.blogspot.com, jo dezakezu eta erantzuna topatu.
Halaber, galderak ondo erantzuten dutenen artean sari
bikainak zozketatuko ditugu; Ken7, Hutsa eta Enkore musika taldeen disko
bana.
Erantzunak bidaltzeko azken eguna urtarrilaren 29a izango da.
Galderak erantzun eta zorte on!
2016/01/07
Irakurle kluba
Hil honen 26an, asteartea, arratsaldeko 18:30ean Zallako irakurle kluba berriro elkartuko da Arrate Egañaren "Paradisua" liburuaz hizt egiteko. Bertan liburuaren pasadizo interesgarrienetan murgilduko gara giro atseginean, eta irakurtzean izan dituzuen sentimentuak eta sentsazioak elkartrukatzeko aukera izango duzue. Liburua eskuragarri duzue jada Zallako liburutegian.
ANIMATU ETA EKIN EUSKARAZ IRAKURTZEARI!
Subscribe to:
Posts (Atom)