2020/02/27

Mintzodromoa Balmasedan: Kronika.


Aurreko ostegunean, otsailak 20,  Enkarterriko euskaldunak bildu ginen mahai inguruan euskaraz hitz egiteko. Adinekoen aisialdia, erosketa ohiturak, eta ingurumena eta gure bizimoduaren arteko lotura izan ziren mintzagaiak saioan zehar; bertako Kaitxo kafe gozo-gozoaz lagundurik. Iritzi ezberdinak, ikuspegi anitzak eta euskara nagusi Balmasedako mintzodromoan.



ESKERRIK ASKO PARTAIDE GUZTIEI, JON MIKELI

ETA LAGUNTZAILE GUZTIEI!!














2020/02/20

Gurasolagun pasaportea. Inauteri-maskara tailerra. Kronika

Aurreko larunbatean, otsailaren 15ean, Gurasolagunok Galdameseko kultur-aretoan elkartu ginen eva-gomazko inauteri-maskara zoragarriak egiteko.

Eredu koloretsu eta erraz batzuen laguntzaz, euskal mitologiako pertsonaien maskarak sortu genituen: Tarttalo, Herensuge, Sorgin edo Ekhi bihurtu ginen.

Gurasoak eta haurrak euskaraz mintzatzeko eta elkarrekin egoteko aukera paregabea izan zuten. Hona hemen argazkiak:
































































     


















Hurrengora arte, Gurasolagun!


2020/02/11

Gatz museora eta sagardotegira txangoa!


Txotx denboraldia hasita, martxoarekin batera, kultur txangoa egiteko unea heldu zaigu berbalagunoi. Aurten, martxoaren 14an egingo dugu eta Leintz Gatzagara abiatuko gara Gatz museoa bisitatzera. Museoa bisitatu eta herritik bueltatxo bat egin ostean, Arrasateko Zabolain sagardotegian bazkari ederra egingo dugu. 



Hementxe duzue plana:

9:00 - Balmasedako bus geltokian.
9:15 - Zallako udaletxe ondoko bus geltokian.
9:30 - Gueñesko bus geltokian.
9:45 - Sodupeko bus geltokian.
11:30 - Leintz Gatzagako Gatz museoari bisita.
14:30 - Bazkaria Zabolain sagardotegian.
19:30 - Buelta etxera.

Prezioa: 35 €.

Izena emateko: enkarterri@aek.eus, 671 070 044 (Whatsapp)

Txartela eskuratzeko azken eguna martxoaren 6a izango da.


BERAZ, ARIN IBILI ETA ESKURATU ZURE TXARTELA,

PLAZAK MUGATUAK DIRA ETA!

2020/02/10

Badator Balmasedako mintzodromoa!

Otsailaren 20an, osteguna, goizeko 10:30ean euskaldunok eta euskara ikasten ari direnok euskaraz mintzatzeko aukera paregabea izango dugu Balmasedako pilotalekuan egingo dugun mintzodromoan. Mahai inguruan egungo gai batzuei buruz arituko gara iritziak eta ideiak elkartrukatzen. Euskara maite baduzu eta Enkarterrin euskaraz bizi nahi baduzu, ez galdu aukera!

Izena emateko: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 (Whatsapp). Otsailaren 17ra arte.


ANIMA ZAITEZ!


2020/02/06

ADI! Gurasolagun pasaporteko ekintza

Kaixo, lagun!

Gurasolagun pasaporteko otsaileko ekintzan data aldaketa dago: otsailaren 15ean izango da, larunbatean, goizeko 11:30ean. Galdemesko kultur-aretoan elkartuko gara familian euskaraz aritzeko.

Inauteriak prestatzen hasiko gara kolorez beteriko eva-gomazko maskarak eginez.


Tailerrean parte hartzeko, euskaraz jakiteaz gain, izena ematea beharrezkoa da. Horretarako, mezu bat bidali 671 070 044 telefonora (WatsApp) edo enkarterri@aek.eus posta helbidera otsailaren 13a baino lehen. Partaide kopurua mugatua da; beraz, izena eman lehenbailehen.

Zatoz familia eta ez galdu euskaraz aritzeko aukera!