2007/09/26

Berbalagun aurkezpena, urriaren 6an

Esan genizuen lez aurten ez dugu aspertzeko astirik izango. Hasiera ona izateko, beti bezala, urriaren 6an, zapatuan, festatxo bat prestatu dizuegu Zallako jaiak aprobetxatuz.




Eguerdian hasiko gara herriko txoko guztiak euskaraz betetzen. Herrian zehar joango gara tabernaz taberna musikaz lagunduta. Geroxeago Txotx Euskara taldeak prestatutako paella zoragarria gozatzeko aukera izango dugu. Bazkalostean urtero bezala, postre ezin hobea: bertsolariak


Oharra!!! Oso garrantzitsua da bazkaltzeko zenbat pertsona egongo garen jakitea, beraz lehenbailehen pentsatu eta animatzen bazara e-posta bat bidali helbide honetara (http://www.enkarterri_berba.aeknet.net/) edo telefonoz deitu (94 667 0312)

Anima zaitez!

2007/09/19

Zabalik!

Argazkiak: www.flickr.com

Ai ene! Baina zer egiten duzu oraindik bikinia jantzita? Arraro samar lanera joateko, ezta? Atera eguzkirako krema zure poltsatik gaur ez duzu erabiliko eta, UDA BUKATU DELA!!! Baietz ba, baina ez jarri aurpegi hori, hemendik aurrera ez baitugu aspertzeko astirik izango.

Argazkiak: wanderlust, www.flirck.com

Uda bukatu baina BERBALAGUN berriro hasiko da, beraz atera behingoz euskara maleta horretatik, guztiz zimurtuta dagoela, lisatu pixka bat, jantzi eta etorri gurekin Enkarterriko kaleetan zehar. Aurten inoiz baino ekintza gehiago antolatuko ditugu, ikastaroak, irteerak, jaialdiak, gure berbafesta famatuak eta hamaika gauza gehiago galdu ezin dituzunak.

Ez pentsatu gehiegi, ziur nago berbalagun talde bat egongo dela zure neurrira.
Izena emateko deitu telefono honetara: 946670312 edo e-posta bat bidali: enkarterri_berba@aeknet.net

Zure zain egongo gara!