Asteburu honetan Zalla Zine Antzokian, eutsi! filma ikusteko parada izango dugu. Anjel Alkain eta Asier Hormaza bi txirrindularitza zaleak dira. Haien lantokian arazo larriak dituzte, bi urte baitaramatzate greban. Egun batean, Frantziako Tourreko etapa bat ikusten ari direla, neska gazte bat (Oihana Maritorena) ezagutuko dute, handik aurrera gauzak erabat aldatuko dira.
Apirilak 1, igandea 17:00etan eta 19:30ean
Apirilak 2, astelehena 20:00etan
2007/03/30
eutsi! filma
2007/03/28
Iruñera joateko autobusa
Irteera:9:30etan, Balmasedako zuhaitz loditik
(Herriz herri geldituko da)
Itzulera: 19:00etan Iruñetik.
Txartelak: 5 €
(Salgai Zallako AEKn, Zuretxe, Navarro eta Balmasedako Herriko tabernan)
Antolatzailea: Txotx Euskara Taldea
2007/03/26
film laburren emanaldia
2007/03/21
Apurka eta Karidadeko Benta
Balmaseda, martxoak 23, barikua
Apurka eta Karidadeko Benta Klaret Antzokian 20:00etan. Abestiak ez dakizkizula oraindik?? Baina zeren zain zaude? Ostiral honetan Klaret Antzokian bi talde aparta izango ditugu, galtzen badituzu damutuko zara!!
Txartelak: 3 € (Salgai Klaret Antzokian)
Antolatzailea: Ibilaldia 07
korrikaren zain...
Bizikletaz ibilbide bat antolatu da herrian zehar, Ibarratik Zallako erdiguneraino. Han, Euskadi plazan, 18:00etan luncha eta musika egongo da.
Antolatzailea:Txotx Euskara taldea
SODUPE
Tailerrak eta ume berbena 18:00etan Frontoian
Babeslea: Gueñesko Udala
GORDEXOLA
19:30ean Gordexolako Kultur Etxean “Alaskatik Ushuaiara Bizikletaz” Diaporama. 2005-2006 urteetan bakardadean eginiko bidaia baten erreportajea da. Ibilbidea Amerikako kontinente guztia -22.000 km baino gehiago- bizikletaz zeharkatzea izan zen.
Bidaia egiteko erabilitako bizikleta eta tresnak ere egongo dira ikusgai. Sarrera: Doan
Diaporama ondoren, luncha egongo da guztiontzat.
Antolatzailea: Mankomunitateko Euskara Zerbitzua eta Hodoibaltza Euskara taldea
KORRIKA 15
Aurten Korrika Karrantzatik irtengo da, egun osoan zehar ekintza ugari egongo dira. Eguraldi txarra?? Ez, ostegunerako eguzkia iragarri dute, animatu!!
Umeen gunea – IKASTETXEAN
10:30 – 11:30 KORRIKA TXIKI
Korrika txikian parte hartu duten umeentzako batido banaketa
11:30 – 13:15
Herri kirolak 3-12 urteko umeentzat
14:30 Herri bazkaria
15:10-15:30
Euskal dantzak, Karrantzako Mendi-Haran dantza taldearen eskutik
15:10-15:30
Euskal dantzak, Karrantzako Mendi-Haran dantza taldearen eskutik
15:30 – 16:30 – TXAN MAGOA
Gazteen gunea UDALETXEKO APARKALEKUAN
12:00 – 16:15 Rokodromoa, tirolina, zubi tibetanoa, ginkana
14:00 – 15:15 – Bertso bazkaria ikastetxeko ikasleentzat:
XABIER ENBEITA eta GORKA OSTOLAZA bertsolariekin
Helduen gunea UDALETXEKO ENPARANTZAN
Kale animazioa
13:00- SAGARDOTEGI IBILTARIA: sagardoa musutruk.
14:30-Herri bazkaria
15:00-Txalaparta ekitaldia
15:30–17:10 -Dantza-plaza Erdizka Lauetan taldearekin
17:10–17:20-Hasierako ekitaldia: ume bertsolariak. Karrantzako ikastetxeko umeen eskutik.
17:20-17:25- Korrika hasierako plaka oroigarriaren azalpena
17:25 – 17:30 – Korrikaren aurkezpena:
1.hitza: Bizkaiko AEKko arduraduna: FERNAN LANDABURU
2.hitza: Korrika arduraduna: EDURNE BROUARD
17:30 – KORRIKA HASIERA
Futbol partida - Enkarterriko selekzioa/Athletik
Balmasedan, martxoak 21, eguaztena
Enkarterriko selekzioak lagunarteko partida jokatuko du Athletiken aurka, baina euskara eta Ibilaldiaren alde. Athletikek kirol materiala zozketatuko du ikusleen artean.
La Baluga futbol zelaian, 17:00etan
Txartelak: 10 € helduak/ 3 € haurrak (Salgai Ibilaldiko dendan, Ikastolan eta Carambola tabernan)
Baietz euskara irabazle!!
Antolatzailea: Ibilaldia 07
2007/03/08
korrika kulturala
Sagardotegira!!
Aurrekoan sagardotegira joateko aukera galdu bazenuen, ez kezkatu ostiral honetan, martxoak 9, berrito joango gara, animatzen zara?
Afaria Usurbileko Saizar sagardotegian izango da. Autobusa 18:30ean irtengo da Balmasedako zuhaitz loditik eta herri guztietan geldituko da .
Prezioa: 27,5 € Izena emateko: Udal Euskaltegia (94 667 0902)
2007/03/06
Literatur Mintegia
Izena eman Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan 94 667 1851 (Miren)
Sagardotegiko argazkiak
This album is powered by BubbleShare - Add to my blog
Sagardotegiko argazkiak
Eta postrerako gazta eta intxaurrak (Hurrengorako David kontuz intxaurrekin, orain badakizu alergia ematen dizutela, ezta? Ondo tratatu zintuzten Hernaniko ospitalean?)
Ene, hau betekada!! Gutxienez 5 kilo hartu ditut gaur!!
Sagardotegiko argazkiak
Uf!! Oso zaila da, gorputzaren posizioa, distantzia, edalontzia... lagundu ahal didazue??
Txotx taldekoentzat, berriz, ez dago arazorik, aspaldi ikasi zuten edalontzia betetzen, ez zuten izen hori alferrik jarri!