2016/10/28
2016/10/26
Balmasedan ostiralak euskaraz!
Lehenengo hitzordua: azaroak 4, arratsaldeko 19:30ean
La Bodega tabernan.
ANIMATU ETA HURBIL ZAITEZ!
2016/10/17
Erronk@rterri martxan!
INFORMAZIO OROKORRA:
1.- HELBURUA:
Enkarterrietako 12 urtetik gorako euskaldunei eta ia-euskaldunei (gazteei nagusiki) sare sozialetan eta interneten euskara erabiltzeko aukerak ezagutaraztea.
2.- IZEN EMATEA:
Taldean edo bakarka eman daiteke izena. Taldea osatuz gero, lau kidekoa izanbeharko du gehienez.
Izena emateko, ondorengo datuak bidali beharko dituzue erronkarterri@gmail.com helbidera edo WhatsApp bidez 673.322.038 zenbakira.
- Taldekideen izen abizenak:
- Taldekideen adina:
- Ikastetxe, Gazte-leku edo euskaltegiaren izena:
- Harremanetarako bidea (mugikorra edo helbide elektronikoa):
3.- KRONOGRAMA:
Ondorengo epeetan emango dugu proben berri:
PROBAK EPEA (aste eta erdi)
1. Urriaren 17tik 26ra.
2. Urriaren 27tik azaroaren 4ra.
3. Azaroaren 7tik 16ra
4. Azaroaren 17tik 25ra.
Azaroaren 25a izango da (hau barne), proba guztiak aurkezteko azken epea.
4.- SARIAK:
- ABENDUAREN 2an emango dugu talde irabazlearen berri.
- Saria: Multi abentura ekintza izango da.
1. PROBA:
- “Zure herrialdea ezagutzen duzu?” jolasean partidatxo bat proposatzen dizuegu, bakarka nahiz taldeka, nahi duzuen moduan.
- Horretarako, http://jolasak.eu/mapa.html#jokoa helbidean sartu, eta aukeratzen duzuen gaiekin partida bat edo beste jokatu beharko dituzue.
- Behin hori dena eginda, puntuazioaren “pantailazo” bat bidali behar diguzue, ordenagailuko “Imp pant” tekla erabilita.
Erantzunak erronkarterri@gmail.com helbidera edo
WhatsApp bidez 673.322.038 zenbakira bidali MESEDEZ.
2016/10/13
Berbalagun aurkezpena
Urriaren 20an, osteguna, Berbalagun egitasmoa zer den eta zertan datzan jendeari ezagutarazteko aurkezpen publikoa egingo dugu Sodupen. Bertan, musikaz eta konpainia onenaz disfrutatzeaz gain, euskaraz hitz egiteko aukera paregabea izango dugu. Sodupeko plazan, 19:30ean.
ANIMATU ETA HURBIL ZAITEZ!
2016/10/10
Bertso afari parte hartzailea Balmasedan.
Ostiral honetan, urriak 14, ikasturte berriari ongi etorria emateko Zallako Bertso eskolak ekitaldi polita antolatu du Balmasedan. Arratsaldean bertsoei ekingo diete 20:00etan Herriko tabernatik abiatuko den bertso-poteoan. Egarria asetu ostean, Arla txokora abiatuko dira Bertso afari parte hartzaileaz disfrutatzera. Bertan, bertsoak entzuteaz gain, bertso-saioaren parte izango zara eta zure irudimena erakutsi ahalko duzu bertsogintzan murgilduz.
Prezioa: 5 €
Izena emateko: 674 084 567 (13ra arte)
Prezioa: 5 €
Izena emateko: 674 084 567 (13ra arte)
ANIMATU ETA PARTE HARTU!
Irakurle kluba abian!
Hil honen 27an, osteguna, martxan jarriko da berriro Zallako irakurle kluba euskaraz. Kurtso honetako lehendabiziko saioan Julen Belamuno idazlearen "Gaueko
Zaintzailea" liburua komentatuko dugu. Zure alea dagoeneko liburutegian
topa dezakezu. Zallako liburutegian, 18:30ean.
LIBURUA ESKURATU, IRAKURRI ETA PARTE HARTU!
Subscribe to:
Posts (Atom)