2017/06/29

Oporretara goaz!


       Udarekin batera, atsedena hartzeko unea heldu zaigu berbalagun egitasmoan, ikasturtean zehar, tinko eta gogor lanean aritu garenoi. Eskerrik asko guztiei, ikasturtean zehar gurekin hainbeste une polit eta zoragarri igaro izanagatik. Irailean bueltan egongo gara.

UDAZ GOZATU ETA EUSKARA PRAKTIKATU!

2017/06/27

Udako berbataldea abian!


        Aurten ere, Balmasedan berbatalde bat indarrean mantenduko da udan. Euskara, udan ere, praktikatzen jarraitu nahi baduzu edo ikasturtean zehar ezin izan baduzu parte hartu ohiko berbataldeetan eta udan bultzada eman nahi badiozu zure jarioari , honetan duzu aukerarik onena. Ostiraletan, goizeko 11:00etan, Skamata tabernan.

ANIMATU ETA UDAN ERE PRAKTIKATU GUREKIN!

Izena ematea: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 (whatsapp) 

2017/06/19

"Familian euskaraz jolasean" tailerra Galdamesen. Kronika.








       Pasa den asteazkenean, ekainak 15, ikasturteari agurra emateko plan ederra prestatu genuen Galdamesen, "Familian euskaraz jolasean" tailerra. Bertan, gurasoek eta emeek oso arratsalde polita eta dibertigarria igaro zuten elkarrekin jolasean. Anderrek dinamizaturik, hasieran areto barruan, gero kalean, hainbat kanta eta jolas ezagutzeko eta praktikan jartzeko aukera izan zuten adin guztietako partaideek: zapi jolasa, malabareak, etab. Honetaz guztiaz gain, malabareak egiteko karioka bina abiatu ginen etxera bertan praktikatzen jarraitu ahal izateko.


MILA ESKER ANDERRI,

ETA BERTARA HURBILDU ZINETEN GUZTIEI!

2017/06/15

Gordexolako autodefentsa ikastaroaren kronika.









       Aurreko bi asteazkenetan, ekainak 7 eta 14, autodefentsa ikastaroa egin genuen Gordexolan. Giro lasaian eta era dibertigarrian Xabik eta Ibanek  hainbat egoera arriskutsuetatik onik atera ahal izateko hainbat teknika erakutsi zizkiguten. Honetaz gain, gure burua defenditzeko ohikoak diren hainbat objektu (bolaluma, giltzak, karpeta bat, etab.) erabiltzen ere irakatsi ziguten. Zein ondo pasatu genuen!

MILA ESKER PARTAIDE GUZTIOI,

ETA BEREZIKI, XABIRI ETA IBANI!!!

2017/06/14

Euskal ezkontza Balmasedan.


       Hil honen 17an, larunbata, euskal ezkontza ospatuko da berriro ere Balmasedan. Bertan, XIX. mendeko euskal ezkontzaren antzezpena ikusteaz gain, egun osoan zehar ekintzez beteriko egitarauaz disfrutatu ahal izango dugu: kalejira, hamaiketakoa, trikipoteoa, bazkaria, umeentzako jolasak, magoa, erromeria,... 

HURBILDU ETA EGUNAZ GOZATU!


2017/06/06

Berbalagunon afaria.


       Ikasturtea amaitzear dago, eta honekin batera, urtero bezala, berbalagunok, euskaltegiko ikasleok eta eskualdeko gainontzeko euskaldunok hitzordua daukagu hil honen 16an, ostiralean, Balmasedan egingo dugun berbalagunon afariarekin. Mahai inguruan eta afari gozoa lagun ikasturteko pasarte eta une zoragarriak gogoratuko ditugu giro atseginean. Primeran pasatuko dugu! Centenario tabernan, 22:00etan.


ANIMATU ETA EGIN KOSK EUSKARARI!


Prezioa: 15 €
Izena emateko: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 (Whatsapp).
                        Ekainaren 13ra arte.

2017/06/05

"Familian euskaraz jolasean" tailerra Galdamesen.


       Hil honen 15ean, osteguna, Galdameseko eta inguruko herrietako familiek elkarrekin euskaraz aritzeko eta tarte polita igarotzeko aukera paregabea izango dute, Gurasolagun ekimenetik antolatu dugun "Familian euskaraz jolasean" tailerrean. Bertan, gurasoek eta umeek antzinako euskal kantak eta jolasak ikasten dituzten bitartean, familia barneko hizkuntza ohiturak ezarriko dira eta euskararen trasmisioan eragingo dugu. Udaletxean, 17:00etan.

EZ GALDU AUKERA ETA EMAN IZENA!

Izena emateko: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 (Whatsapp)
                           Ekainaren 13ra arte (Plaza kopurua mugatua)