UDA ONA IZAN!
2020/07/03
Berbalagun, Enkarterrin arnasa hartzeko leihoa
Euskararen periferian lan eta bizi garen euskaldun guztiontzako arnasgunea den Berbalagun egitasmotik, mila esker aurten gure ekintzetan eta berbataldeetan parte hartzeagatik. Hurrengo ikasturtean berriz hartuko dugu arnas elkarrekin.
2020/07/02
Enkarterrin Egunean Behin lehian aritzeak saria du!
Aste honetan, hamaika astez Enkarterriko "Egunean Behin" lehiaketan erakutsitako irmotasunagatik, irabazleak eta partaideak saritu nahi izan ditugu. Horretarako, hainbat sari sorta prestatu ditugu eta irabazleen zein zozketa bidez suertatutako partaideen artean banatu ditugu. Banatutako sarien artean denetarik zegoen: liburuak, Aizu! aldizkarirako urtebeteko harpidetza, mahai-jolasak, karta-jolasak, Berbalaguneko loteak, etab.
ZORIONAK SARIDUNEI ETA
MILA ESKER PARTAIDE GUZTIOI!
2020/06/30
Enkarterriko Tribial Txikiko sariak banatu ditugu! Zorionak familiak!
Enkarterriko Berbalagunen parte hartzeak beti du saria: euskaraz bizitzea. Baina zuek gainera izugarri onak zarete eta gure galderei zuzen erantzuteagatik sari bikaina jaso duzue: Berbalagunen agendatxoa, Familia MIlakolore karta-jokoa eta Irrien Lagunak aldizkarirako harpidetza.
Mila esker parte hartu duzuen familia guztiei, zuek gabe ez dago erronkarik!
2020/06/29
Gurasolagun Pasaporteko irabazleak!
Uda badator, baita Gurasolagun Pasaportea ekimeneko saria banatzeko garaia ere. Ikasturtean zehar ekintza guztietan parte hartu duen familiak jaso du saria: familian jolasteko mahai jolasa, elkarrekin nahi beste esperimentuak egiteko liburu-gida eta gorputza astintzeko euskal musika. Den-dena gurekin hasieratik, hilabetetik hilabetera, herriz herri, egoteagatik. Zuen konpromisoak eta esfortzuak fruituak eman ditu. Apartak zarete familia!
Halaber, mila esker Gurasolagun Pasaportean parte hartu duzuen familia guztiei. Zuekin ere Enkarterriko herrietan une bikainak pasatu ditugu, eta familia txikiz osatutako familia handi bat lortu dugu. Hurrengo ikasturtean ikusiko dugu elkar, eta ez ahaztu garrantzitsuena: familian euskaraz bizi!
2020/06/25
Paulak Itxialdiaren kronika lehiaketaren saria jaso du!
Alarma egoera ezarritakoan, mundua gelditu egin zen eta gure ohiko bizimodua aldatzeko beharra izan genuen. Hori dela eta, berrogeialdian zehar zuen esperientzien eta egunerokotasunen berri izateko, "Itxialdiaren kronika" lehiaketa abiatu genuen. Paula Jorgek izugarrizko bideo polita bidali zigun eta bozketa baten bidez, kronikarik onenatzat jo genuen. Bada, gaur Paulak bere saria jaso du: Bi pertsonentzako menu berezia Amalurra hotelean, Aizu! aldazkirako urtebeteko harpidetza eta Berbalaguneko lotea.
https://labur.eus/W0Rff
ZORIONAK PAULA, ABESTI EDERRA!!!
https://labur.eus/W0Rff
2020/06/24
Enkarterriko Tribial lehiaketa. Sari banaketa.
Maiatzean Enkarterriko Tribial txapelketa abian jarri genuenetik, 5 astez, erronka bat proposatu dizuegu astero; eta astero ere, erantzun zuzenak bidali dizkiguzuenon artean irabazlea izan da hautatua zozketa bidez. Bada, aste honetan, irabazleek sariak jaso dituzte jada: Enkarterriko produktuen lotea eta Aizu! aldizkarirako urtebeteko harpidetza!
ZORIONAK AMAIA, SONIA, JESUS, IZASKUN ETA IZARO!!!
Zortedun izan ez, baina astero lehian aritu zaretenoi ere, MILA ESKER PARTE HARTZEAGATIK ETA HAIN LEHIAKIDE SUTSUAK IZATEAGATIK!
2020/06/17
Bolunburuko kastrora bisita-gidatua. Kronika.
Kaixo, lagunok!
Aurreko larunbatean, Berbalagunok Bolunburuko kastrora bisita-gidatua egin genuen. Eguraldi aparta izan genuen ibilbidean zehar. Zallako Ibarra auzoan elkartu ginen 20 lagun inguru; eta gure gidariak, -Alboan enpresako Jorgek- segurtasun neurriak eta zenbait ohar eman ostean, bideari ekin genion.
Naturan murgildurik, gure Historiako txokoak ikusi genituen, eta giro atseginean elkarrekin egon ginen. Harritzekoa da zenbat leku historiko dauden gure Enkarterri honetan! Ba al dakizue Zallan bertan historiaurreko herri baten aztarnak daudela? Bai, bai, Bolunburun antzinako multzo historiko bat dago.
Kadagua ibarrean historiaurretik gaur arte pertsonak bizi izan dira; eta haien bizimoduari buruz asko ikasi genuen. Meatzek eta ur-errotek garrantzi handia izan dute betidanik gure lurretan, eta gure ingurua benetan aberatsa da: natura zoragarria dugu. Hori ondo zekiten gure arbasoek, eta askok landareen eta onddoen erabilera aurkitu eta erabili zuten. Horra hor Zallako sorginen fama!
Horri guztiari buruz, baita askoz gauza gehiagori buruz ere, aritu ginen gure bisitan. Primeran pasa genuen, eta askoz jakintsuago itzuli ginen etxera!
Hurrengoan ez galdu aukera eta zatoz gurekin, lagun!
Birusak EZ GAITU MUTUTU
Martxoaren 15ean, koronabirusak sortutako alarma-egoera indarrean
sartu zen Hego Euskal Herrian. Biharamunean, martxoaren 16n,
mintzapraktika-egitasmoak egoera berrira egokitzeko eta bezero zein
erabiltzaileei aukerak eskaini ahal izateko, AEKren PRAKTIKATU
zerbitzuak birusak #EzGaituMututuko kanpaina abiatu zuen.

Hasieratik, konfinamenduan euskaraz praktikatzeko eta bizitzeko tresnak sortu genituen: aholku- eta baliabide-sortak, euskarri berriak, bideo
tutorialak... Horrekin batera, PRAKTIKATUren online eskaintza garatu
dugu: itxialdian, mintzataldeak modu telematikoan aritu dira;
topaketa birtualak bideratu ditugu; lehiaketak, tailerrak edota
erronkak antolatu ditugu; Autu-Mautuak eskaini ditugu, gai zehatzei
buruzko online solasaldiak. Arazoa aukera bilakatu dugula esan
daiteke, eta, jasotako balorazioak ikusita, datorren ikasturtean
horiek guztiak gure eskaintzaren barruan egongo dira.

Hiru hilabete bete dira kanpaina abiatu genuenetik. Bi aste falta
zaizkigu ikasturtea amaitzeko, baina gure helburua bete dugula harro
esan dezakegu: BIRUSAK EZ GAITU MUTUTU!
2020/06/04
Bolunburuko kastrora bisita gidatua.
Hiru hilabete etxean konfinaturik egon ostean, berbalagunok kalera aterako gara berriro!
Izan ere, ekainak 13, larunbata, goizeko 10:00etan, Bolunburuko aparkalekutik kastrora abiatuko gara. Ibilbidean zehar eta kastroan bertan Jorgek (Alboan zerbitzu turistikoak) hainbat azalpen emango dizkigu bazter honen historiaz eta kondairaz. Familian ere egiteko ibilbide aproposa da, txikitxoek bideaz disfrutatu eta primeran pasatuko dute eta.
Esan beharrik ez
dago, bizi dugun egoera dela eta, segurtasun neurri guztiak hartu
beharko ditugula, baita partaiden kopuruarenak ere (20 lagun). Beraz,
Enkarterriko historiaren zati txiki bat ezagutu nahi baduzu, EZ UTZI
BESTE MOMENTU BATERAKO ETA EMAN IZENA AHALIK ETA LASTERREN!
Izen ematea: enkarterri@aek.eus - 671 070 044 (Whatsapp)
Izen ematea: enkarterri@aek.eus - 671 070 044 (Whatsapp)
2020/05/29
Gurasolagun pasaportea etxean
3. Diskofesta etxean!
2. Itzalen kolorea bideotailerra
Txitatoki Urdaibai taldeko lagunen eskutik Diskofesta
mundiala egingo dugu etxean. Euskal kantu onenekin gerria astinduko dugu eta
familian giro ederrean gozatuko dugu. Animatu familia gurekin dantzatzera!
2. Itzalen kolorea bideotailerra
Kilimar taldeko lagunek istorioak kontatzeko modu dibertigarria erakutsi digute: itzalekin jolastea. Gogokoen dugun kontakizuna edo guk geuk sortutako ipuina irudien bidez kontatu ahal izango dugu. Bideoan behar ditugun material, trikimailu eta jakin beharreko guztiak azaldu dizkigute. Orain gureak egitea baino ez zaigu falta. Zein ederra den, etxean, familian eta euskaraz aritzea!
1. Zirku tailerra familian!
Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolako lagunek etxean, familian eta euskaraz zirkua egiteko aukera paregabea eskaini digute Galtzerdiak familian tolesten tailerrean. Goza ezazue familia, eta gogoratu: zuek egindakoen bideoak nahi ditugu!
Gurasolagun pasaportea zuen etxeetara eraman nahi dugu. Bai, bai,
etxetik ere bidaiatu daiteke. Elkarrekin gaudela senti dezakegu
eta familian euskaraz bizi gaitezke. Horretarako hiru ekintza
proposatzen dizkizuegu, zein baino zein ederragoa. Ostiralean gure
sare sozialetan aurkituko dituzue eta astebetez egongo dira
ikusgai. Horrela nahi adina aldiz gozatuko dituzue. Ondoren, zuen
bideoak jaso nahi ditugu eta elkarrekin gaudela sentitu.
Animatu eta zatoz gurekin bidaitzera!
2020/05/19
Enkarterriko 1. Mintzodromo online!
Birusak #EzGaituMututuko, eta gure jarduerak ez du etenik! Hori dela eta, azken urteotako ohiturari jarraituz, maiatzaren 28an Mintzodromo online antolatuko dugu. Bi saio prestatuko ditugu, bata goizean (11:00etan), eta bestea arratsaldean (18:30ean); zuek batean ala bestean (edo bietan) parte hartu ahal izateko. Parte hartzea oso erreza eta erosoa da, zuen etxetik arituko zarete eta, bai ordenagailuz, bai mobilaz.
KONEKTATU ETA PARTE HARTU!
Izena emateko : 671 070 044 (Whatsapp)
Maiatzaren 26ra arte
KONEKTATU ETA PARTE HARTU!
Izena emateko : 671 070 044 (Whatsapp)
Maiatzaren 26ra arte
2020/05/15
Itxialdiaren kronika lehiaketak irabazlea du jada!
Apirilean zehar bidalitako itxialdiaren kroniken artean, onena hautatzeko egoera zailean jarri zaituztegu azken egunotan, guztiak bikainak ziren eta.
Beraz, bozketa burututakoan, irabazlea dugu!
Beraz, bozketa burututakoan, irabazlea dugu!
ZORIONAK PAULA!!!
MILA ESKER KRONIKA BIDALI EDO
BOZKETAN PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!!!
2020/05/13
Enkarterriko Tribial lehiaketa.
Enkarterriko Tribialari agurra ematako, azken erronka luzatu genizuen pasa den astelehenean eta, ohikoa denez, aste honetan ere, asko izan zarete desafioari aurre egin diozuenok; baita erantzun zuzenak bidali dizkiguzuenok ere. Hona hemen galderen erantzunak:
1.- Zeintzuk dira Karrantzako jairik ospetsuenak? EL SUCESOKO JAIAK.
2.- Zein egunetan ospatzen da Zallako Gangas Eguna? URRIKO LEHENENGO IGANDEAREN OSTEKO ASTELEHENEAN.
3.- Nola du izena bizkaitarra ez den Enkarterriko herri bakarrak?
VALLE DE VILLAVERDE.
4.- Arabako bi herrirekin egiten du muga Gordexolak, esan ahalko zenuke bi horietako bat? ARTZINIEGA EDO OKONDO.
5.- Zein herritan dago aterata argazkia? BALMASEDAN, "LA ENCARTADA" TXAPEL LANTEGIAN.
Hala ere, guztiok ezin dugu irabazi eta azken aste honetako irabazlea hautatzeko beharra daukagunez, zozketa baten bidez sariduna aukeratu dugu. Eta irabazlea da...... IZARO JAUREGI!!!
ZORIONAK IZARO!!!!
Besteoi, mila esker parte hartzeagatik eta hurrengora arte!

Astero Enkarterriko Tribial lehiaketaren bidez erronka berri bat
luzatu dizuegu. Galderaz galdera amaierara heldu gara eta aste
honetan azken desafioari ekingo diogu. Hona hemen 5. asteko galdera
sorta:
1.- Zeintzuk dira
Karrantzako jairik ospetsuenak?
2.- Zein egunetan
ospatzen da Zallako Gangas Eguna?
3.- Nola du izena
bizkaitarra ez den Enkarterriko herri bakarrak?
4.- Arabako bi
herrirekin egiten du muga Gordexolak, esan ahalko zenuke bi horietako bat?
5.- Zein herritan
dago aterata argazkia?
Bidali zure
erantzunak enkarterri@aek.eus
postara edo whatsappen bidez 671 070 044 telefonora.
Baina aste honetako
erronkari hasiera eman baino lehen, aurreko asteko galderen
erantzunak ikus ditzagun.
2.- Zein auzotan dago Artzentaleseko Udala? SAN
MIGUEL DE LINARESEN.
3.- Zein izan da XX. mendean zehar Sopuertako eta
Galdameseko jarduera ekonomiko nagusia? MEATZARITZA.
4.- Nola du izena Gueñeseko Udalaren inguruan
dagoen parke-museoak ARENATZARTE.
5.- Non dago aterata argazkia? GALDAMESEN.
Aste honetan ere asko
izan zarete erantzun zuzenak bidali dizkiguzuenok. Baina,
irabazle bakarra behar dugunez, notarioren
aurrean zozketa egin dugu
eta zorteduna IZASKUN
ORIO IZAN DA!!! 👏👏😀😀
ZORIONAK IZASKUN!!!
Eta besteok, ANIMATU ETA
PARTE HARTU, AZKEN ASTE HONETAN ZUEK IRABAZLEAK IZAN ZAITEZKETE
ETA!!!
Astelehenero bezala, gaur ere, Enkarterriko Tribialean beste aurrerapauso bat emango dugu eta 4. galdera sorta kaleratuko dugu.
Hona hemen erronka berria!
1.- Nola du izena Lanestosatik gertu dagoen Europako Arte Paleolitikoaren Interpretazio Zentroak?
2.- Zein auzotan dago Artzentaleseko Udala?
3.- Zein izan da XX. mendean zehar Sopuertako eta Galdameseko jarduera ekonomiko nagusia?
4.- Nola du izena Gueñeseko Udalaren inguruan dagoen parke-museoak?
5.- Non dago aterata argazkia?

Alabaina, 4. astea martxan egon arren, ez dugu ahaztu pasa den asteko galderei erantzutea. Hor doazkizue soluzioak.
1.- Nola zuen izena
Zallako sorgin ospetsuenak? LUZIA DE ARETXAGA
2.- Zein ibaik
zeharkatzen du Gordexola? HERRERIAS EDO IBALZIBAR IBAIAK
3.- Nola du izena
Enkarterriko parke natural bakarrak? ARMAÑON PARKE NATURALA
4.- Non dago
kokaturik “La Muza” zubia? BALMASEDAN
5.- Zein herri
agertzen da argazkian? TURTZIOZ
Ia partaide guztiok asmatu dituzue erantzunak; hala ere, irabazle bakarra baino ezin denez egon, zozketa burutu dugu eta JESUS QUIROGA izan da sariduna!
ZORIONAK JESUS!!!! 🎉🎊
Besteok, EZ GALDU ITXAROPENA ETA SAIA ZAITEZTE BERRIRO!!!

Enkarterriko
Tribialeko 3. galdera sorta dakarkizuet gaur. Hona hemen
galderak!
1.- Nola zuen izena
Zallako sorgin ospetsuenak?
2.- Zein ibaik
zeharkatzen du Gordexola?
3.- Nola du izena
Enkarterriko parke natural bakarrak?
4.- Non dago
kokaturik “La Muza” zubia?
5.- Zein herri
agertzen da argazkian?
Baina aste honi hasiera eman baino lehen, aurreko asteko galderen
erantzunak ikus ditzagun.
1.- Zelan esaten diegu Enkarterrin luiziei edo lur-jauziei? DERROÑADA edo ESTORRENGADA
2.- Non dago kokaturik Enkarterriko museoa? AVELLANEDAn.
3.- Enkarterriko zein herritakoa zen Havana Club ron markaren sortzailea? GORDEXOLAkoa.
4.- Zein herrik egiten du muga Balmasedarekin Kolitza mendian? ARTZENTALESek.
5.- Non dago aterata argazkia? KARRANTZAn.
Asko izan zarete erantzun zuzenak bidali dizkiguzuenok. Notarioren aurrean egindako zozketaren irabazlea da…. SONIA PEREZ! 👏👏😀😀
ZORIONAK SONIA!
Eta besteok, ANIMO ETA BERRIRO SAIA ZAITEZTE!
Pasa den astelehenean, gure eskualdeari buruzko ezaguera neurtzeko eta konpartitzeko Enkarterriko tribial lehiaketa abian jarri genuen. Astebete pasata,ekimen arrakastatsua izan dela esan dezakegu; izan ere, aste osoan zehar ia 40 lagunek erantzun zenuten.
Pasa den asteko erantzunak jakiteko irrikitan zaudete jada, ezta? Bada, hor doazkizue:
1.- Zein da Balmasedarekin batera Enkarterriko hiribildu bakarra? LANESTOSA.
2.- Biztanleria aldetik, zein da Enkarterriko herririk handiena? ZALLA.
3.- Nola zuen izena “Antón el de los cantares” ezizenez ezagututako Enkarterriko idazleak?ANTONIO DE TRUEBA.
4.- Zein da Enkarterriko mendirik altuena? ZALAMA.
5.- Non dago aterata argazkia? SODUPE.
Proposatutako galderak ondo erantzun zenituztenen artean eta notarioaren aurrean zozketa eginda, hau da aste honetako irabazlea:
Amaia Larruzea
ZORIONAK!!! Ikasturte amaieran sari bikaina jasoko duzu!
Hala ere, lehiaketa ez da hemen etengo, aurrera jarraituko du, baina. Hona hemen aste honetako 5 galderak.
1.- Zelan esaten diegu Enkarterrin luiziei edo lur-jauziei?
2.- Non dago kokaturik Enkarterriko museoa?
3.- Enkarterriko zein herritakoa zen Havana Club ron markaren sortzailea?
4.- Zein herrik egiten du muga Balmasedarekin Kolitza mendian?
5.- Non dago aterata argazkia?
GALDEREI HELDU ETA ERANTZUNAK BIDALI!
671 070 044 (Whatsapp) – enkarterri@aek.eus
Astean 5 galdera egingo dizkizuegu, eta zuek ostiralera arte izango duzue galdera horien erantzunak bidaltzeko. 5 galderak ondo erantzungo dituztenen artean, sari potoloak zozketatuko ditugu!!!
Hona hemen aste honetako 5 galderak:
1.- Zein da Balmasedarekin batera Enkarterriko hiribildu bakarra?
2.- Biztanleria aldetik, zein da Enkarterriko herririk handiena?
3.- Nola zuen izena “Antón el de los cantares” ezizenez ezagututako Enkarterriko idazleak?
4.- Zein da Enkarterriko mendirik altuena?
5.- Non dago aterata argazkia?
Bidali zure erantzunak whatsappen bidez telefono honetara: 671 070 044, edo e-postaz enkarterri@aek.eus helbidera.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!
2020/05/04
Itxialdiaren kronika lehiaketa. Zein da politena? Bozkaketa.
Amaitu da lehiaketa eta jarraian dituzue jaso ditugun itxialdiaren kronikak.
Ikusi eta bozkatu gehien gustatu zaizuna >>> BOZKATU HEMEN
Ikusi eta bozkatu gehien gustatu zaizuna >>> BOZKATU HEMEN
1. Kronika : Itxialdiaren lehenengo kronika Paula Jorgek bidali zigun, izugarri polita!
2. Kronika: Balmasedatik Estik bere itxialdiaren kronika bidali digu. Ummmm... zer ogi goxoa!
3. Kronika: Alaitzen kronika gure postan jaso genuen.
Berbalagun agurgarriak:
Nire berrogeialdiaren kronika lerro hauen bidez azaltzen saiatuko naiz.
Egunero 8etan altxatzen naiz, kafea prestatzen dudan bitartean gelako leihoa zabaltzen dut logela aireatzeko. Gero, sukaldera bueltatu, eta, prestatutako kafea hartzen dudan bitartean, hobeto esanda, gosaltzen dudan bitartean, buruari bueltaka hasten naiz pentsatzen zer prestatuko dudan bazkaltzeko, askarirako umeei zer jarri, etab... Halaber, sukaldean ez naizenez oso trebea, interneten errezetak begiratzen ditut sukaldaria izateko prest. Eta goiz batean bizkotxo bat prestatu nuen, errezetan jartzen zituen pausu guztiak jarraituz, argazkian ikusi ahal duzuena atera zitzaidan.
Ordu eta erdi igaro ondoren, nire seme-alabak esnatzen ditut. Goizeko 9,30ean. Orduan, bakardadea eta isiltasuna bukatu egin dira, beste egun zoragarri bat izateko ordua heldu da!: zaratak, oihuak, klaseko etxeko lanak... Umeei classroom plataformaren bidez bidaltzen dizkieten ariketak begiratzen ditut, adibidez, matematikak, gaztelania, euskara, musika... eta lanean jartzen gara.
Ordu eta erdi igaro ondoren, errekreoa hartzen dugu. Laurok, noski!, hamaiketakoa hartzeko ordua heldu delako. Geroago lanean jarraitzen dugu bazkaltzeko ordua heldu arte.

Arratsaldeak libre ditugu bakoitzak nahi duena egin dezan; margoztu, interneten bideoak ikusi, jokuetan aritu..., eta ni kakorratza egiten jartzen naiz. Hainbat gauza egin ditut jada: txerri bat, barraskiloa, olagarro berde bat, eta bukatu barik dagoen jirafa bat ere bai. Mementu honetan komuneko papera estaltzeko gauza bat egiten ari naiz.
Eta horrela, egunak joaten zaizkigu egoera hau noiz bukatuko den esperantzarekin. Umeak egunero leihora ateratzen dira arnas bila, beren buruei galdezka noiz bukatuko den berrogeialdi neketsu hau.

4. Kronika: Karolek
berrogeialdian yogourtak egin ditu etxean eta horrela erakutsi digu
bere kronikan.
5. Kronika: Robertok egun hauetan zehar naturaren aldaketak ezagutarazi digu.
Kaixo, lagunok:
Etxetik lanean jarraitu arren, denbora izan dut gure ingurunean garai honetan gertatzen diren aldaketak behatzeko. Paisaia berdatu egin da, txoriak eta gainontzeko animaliak gureak izan diren esparruak okupatzen hasi dira eta gure kale zaratatsuaetan ohikoa izan den burrunba desagertu egin da. Bideo honek aldaketa hauen lagin txikia baino ez du islatzen; dena den, zuen gustukoa izatea espero dut.
Berrogeialdi polita izan!
6. Kronika: Asierrek, berrogeialdiko kronika bidali zigun Karrantzatik.
Kaixo!Kuarentena aspergarria da baina gu ondo gaude. Eguzkiloreak landatuko ditugu, ondo ezta?
Ni normalean hamarrak eta erdietan altxatzen naiz, altxatu ondoren ni gosaria prestatzen dut eta gosaltzen dut. Ni beti Amaiurrekin gosaltzen dut, nirekin altxatzen da eta.
Nire etxean inor ez dago lanean. Amaiur erostera joaten da eta ni zakarra jaisten dut. Gure etxeko lanak betiko moduan egiten ditugu. Gu hiruretan bazkaltzen dugu, eta Amaiurrek bazkaria prestatzen du. Bazkal ostean telebista ikusten dut. Arratsaldean "Aizkolaria" liburua irakurtzen dut, oso interesgarria da. Gu hamabietan oheratzen gara.
Asier Diaz Fernandez
Karrantzako A1 taldeko ikaslea
Karrantzako A1 taldeko ikaslea
7. Kronika: Nina artista hutsa da eta etxealdia aprobetxatu du artelan ederrak
egiteko.
8. Kronika: Cesarrek, Balmasedako berbalagunak, bizitzaz
eta etorkizunaz hausnartzeko denbora izan du.
Enkarterriko Berbalagun-ei:
Enkarterriko Berbalagun-ei:
Itxialdi honetan bakoitzak gure bidea egiten ari gara: Hasiera momentu ezberdinetan harrapatu gintuen eta irteteko egunean erabat aldatuta aurkituko du norberak bere bizitza.
Baina tartean, gure pentsamenduak, ezbeharrak eta ametsak buruan gira ta buelta dabiltza. Batzuek gaixotasun indartsu hau guda batekin konparatu dute eta konfinamendua espetxe batekin. Gauza biak nahiko urrun daude errealitatearekin eta gainera errespetu falta bat da gudan edo gartzeletan bizi behar dutenentzat.
Gauza on asko ere ikusi daiteke ze, ¿Nork ez du jaso lagun edo
senitarteko ahaztu baten deia egun hauetan?, ¿Zenbat jende hasi da besteentzat lan egiten bolondres bezala?. Behar bada mundu lasaiago batean pertsona hobeagoak izango genuke. Hala ikusi nahi dut behintzat.
Niri naturan ibiltzeak lasaitzen nau, baina orain mendiak etxetik
ikustearekin konformatu behar. Horretarako nire eguneroko paseotxoa egiten dudanean nire etxeko lorategitik Anne Etchegoyen-en Lau Haizetara kanta entzuten dut. Hemen uzten dizuet opari bezala.
Gozatu ezazue gure naturari arnasa ematen diogun bitartean, aste bakar batzuk badira ere.
Besarkada bana ta eutsi goiari!!
9. Kronika: Arantza aurten euskara ikasten hasi da eta bere itxialdiaren kronika bidali digu Karrantzatik.
Ni Arantza naiz eta nire egun normal bat hurrengoa da: Ni bederatzietan altxatzen naiz, komunera noa eta txisa egiten dut. Nik pijama kentzen dut eta dutxa bat hartzen dut. Gero arropa jarri egiten dut eta gosaltzera noa. Normalean, laranja zumoa, kafesnea eta gailetak gosaltzen ditut. Gero oheak egiten ditut eta etxea garbitzen dut. Beranduago, bazkaria prestatzen dut. Gaur, patatak saltsa berdean arrainarekin dut. Guk, ordu bietan bazkaltzen dugu. Gero, mahaia kentzen dut eta ontzi-garbigailuan platerak, edalontziak, etabar. sartzen dut.
Arratsaldean, telebista ikusten dut eta etxerako lanak egiten ditut.
Zortzietan afaltzen dugu eta hamaiketan oheratzen gara.
Subscribe to:
Posts (Atom)