2020/06/17

Birusak EZ GAITU MUTUTU




      Martxoaren 15ean, koronabirusak sortutako alarma-egoera indarrean
sartu zen Hego Euskal Herrian. Biharamunean, martxoaren 16n,
mintzapraktika-egitasmoak egoera berrira egokitzeko eta bezero zein
erabiltzaileei aukerak eskaini ahal izateko, AEKren PRAKTIKATU
zerbitzuak birusak #EzGaituMututuko kanpaina abiatu zuen.

     Hasieratik, konfinamenduan euskaraz praktikatzeko eta bizitzeko tresnak sortu genituen: aholku- eta baliabide-sortak, euskarri berriak, bideo
tutorialak... Horrekin batera, PRAKTIKATUren online eskaintza garatu
dugu: itxialdian, mintzataldeak modu telematikoan aritu dira;
topaketa birtualak bideratu ditugu; lehiaketak, tailerrak edota
erronkak antolatu ditugu; Autu-Mautuak eskaini ditugu, gai zehatzei
buruzko online solasaldiak. Arazoa aukera bilakatu dugula esan
daiteke, eta, jasotako balorazioak ikusita, datorren ikasturtean
horiek guztiak gure eskaintzaren barruan egongo dira. 
   
       Hiru hilabete bete dira kanpaina abiatu genuenetik. Bi aste falta
zaizkigu ikasturtea amaitzeko, baina gure helburua bete dugula harro
esan dezakegu: BIRUSAK EZ GAITU MUTUTU!

No comments: