2020/05/04

Itxialdiaren kronika lehiaketa. Zein da politena? Bozkaketa.


Amaitu da lehiaketa eta jarraian dituzue jaso ditugun itxialdiaren kronikak.
Ikusi eta bozkatu gehien gustatu zaizuna >>> BOZKATU HEMEN

1. Kronika :  Itxialdiaren lehenengo kronika Paula Jorgek bidali zigun, izugarri polita!



2. Kronika: Balmasedatik Estik bere itxialdiaren kronika bidali digu. Ummmm... zer ogi goxoa!





3. Kronika: Alaitzen kronika gure postan jaso genuen.

Berbalagun agurgarriak: 
Nire berrogeialdiaren kronika lerro hauen bidez azaltzen saiatuko naiz.
Egunero 8etan altxatzen naiz, kafea prestatzen dudan bitartean gelako leihoa zabaltzen dut logela aireatzeko. Gero, sukaldera bueltatu, eta, prestatutako kafea hartzen dudan bitartean, hobeto esanda, gosaltzen dudan bitartean, buruari bueltaka hasten naiz pentsatzen zer prestatuko dudan bazkaltzeko, askarirako umeei zer jarri, etab... Halaber, sukaldean ez naizenez oso trebea, interneten errezetak begiratzen ditut sukaldaria izateko prest. Eta goiz batean bizkotxo bat prestatu nuen, errezetan jartzen zituen pausu guztiak jarraituz, argazkian ikusi ahal duzuena atera zitzaidan.
Ordu eta erdi igaro ondoren, nire seme-alabak esnatzen ditut. Goizeko 9,30ean. Orduan, bakardadea eta isiltasuna bukatu egin dira, beste egun zoragarri bat izateko ordua heldu da!: zaratak, oihuak, klaseko etxeko lanak... Umeei classroom plataformaren bidez bidaltzen dizkieten ariketak begiratzen ditut, adibidez, matematikak, gaztelania, euskara, musika... eta lanean jartzen gara.
 Ordu eta erdi igaro ondoren, errekreoa hartzen dugu. Laurok, noski!, hamaiketakoa hartzeko ordua heldu delako. Geroago lanean jarraitzen dugu bazkaltzeko ordua heldu arte.



       Arratsaldeak libre ditugu bakoitzak nahi duena egin dezan; margoztu, interneten bideoak ikusi, jokuetan aritu..., eta ni kakorratza egiten jartzen naiz. Hainbat gauza egin ditut jada: txerri bat, barraskiloa, olagarro berde bat, eta bukatu barik dagoen jirafa bat ere bai. Mementu honetan komuneko papera estaltzeko gauza bat egiten ari naiz.

       Eta horrela, egunak joaten zaizkigu egoera hau noiz bukatuko den esperantzarekin. Umeak egunero leihora ateratzen dira arnas bila, beren buruei galdezka noiz bukatuko den berrogeialdi neketsu hau.







4. Kronika:  Karolek berrogeialdian yogourtak egin ditu etxean eta horrela erakutsi digu bere kronikan.








5. Kronika:   Robertok egun hauetan zehar naturaren aldaketak ezagutarazi digu.


Kaixo, lagunok:

Etxetik lanean jarraitu arren, denbora izan dut gure ingurunean garai honetan gertatzen diren aldaketak behatzeko. Paisaia berdatu egin da, txoriak eta gainontzeko animaliak gureak izan diren esparruak okupatzen hasi dira eta gure kale zaratatsuaetan ohikoa izan den burrunba desagertu egin da. Bideo honek aldaketa hauen lagin txikia baino ez du islatzen; dena den, zuen gustukoa izatea espero dut.

Berrogeialdi polita izan!



6. Kronika:  Asierrek, berrogeialdiko kronika bidali zigun Karrantzatik.

Kaixo!

Kuarentena aspergarria da baina gu ondo gaude. Eguzkiloreak landatuko ditugu, ondo ezta?

Ni normalean hamarrak eta erdietan altxatzen naiz, altxatu ondoren ni gosaria prestatzen dut eta gosaltzen dut. Ni beti Amaiurrekin gosaltzen dut, nirekin altxatzen da eta.  

Nire etxean inor ez dago lanean. Amaiur erostera joaten da eta ni zakarra jaisten dut. Gure etxeko lanak betiko moduan egiten ditugu. Gu hiruretan bazkaltzen dugu, eta Amaiurrek bazkaria prestatzen du. Bazkal ostean telebista ikusten dut. Arratsaldean "Aizkolaria" liburua irakurtzen dut, oso interesgarria da. Gu hamabietan oheratzen gara.


Asier Diaz Fernandez

Karrantzako A1 taldeko ikaslea




7. Kronika: Nina artista hutsa da eta etxealdia aprobetxatu du artelan ederrak egiteko.




8. Kronika: Cesarrek, Balmasedako berbalagunak, bizitzaz eta etorkizunaz hausnartzeko denbora izan du.

Enkarterriko Berbalagun-ei:

Itxialdi honetan bakoitzak gure bidea egiten ari gara: Hasiera momentu ezberdinetan harrapatu gintuen eta irteteko egunean erabat aldatuta aurkituko du norberak bere bizitza.


Baina tartean, gure pentsamenduak, ezbeharrak eta ametsak buruan gira ta buelta dabiltza. Batzuek gaixotasun indartsu hau guda batekin konparatu dute eta konfinamendua espetxe batekin. Gauza biak nahiko urrun daude errealitatearekin eta gainera errespetu falta bat da gudan edo gartzeletan bizi behar dutenentzat.

Gauza on asko ere ikusi daiteke ze, ¿Nork ez du jaso lagun edo
senitarteko ahaztu baten deia egun hauetan?, ¿Zenbat jende hasi da besteentzat lan egiten bolondres bezala?. Behar bada mundu lasaiago batean pertsona hobeagoak izango genuke. Hala ikusi nahi dut behintzat.

Niri naturan ibiltzeak lasaitzen nau, baina orain mendiak etxetik
ikustearekin konformatu behar. Horretarako nire eguneroko paseotxoa egiten dudanean nire etxeko lorategitik Anne Etchegoyen-en Lau Haizetara kanta entzuten dut. Hemen uzten dizuet opari bezala.

Gozatu ezazue gure naturari arnasa ematen diogun bitartean, aste bakar batzuk badira ere.

Besarkada bana ta eutsi goiari!!


9. Kronika: Arantza aurten euskara ikasten hasi da eta bere itxialdiaren kronika bidali digu Karrantzatik.


Ni Arantza naiz eta nire egun normal bat hurrengoa da: Ni bederatzietan altxatzen naiz, komunera noa eta txisa egiten dut. Nik pijama kentzen dut eta dutxa bat hartzen dut. Gero arropa jarri egiten dut eta gosaltzera noa. Normalean, laranja zumoa, kafesnea eta gailetak gosaltzen ditut. Gero oheak egiten ditut eta etxea garbitzen dut. Beranduago, bazkaria prestatzen dut. Gaur, patatak saltsa berdean arrainarekin dut. Guk, ordu bietan bazkaltzen dugu. Gero, mahaia kentzen dut eta ontzi-garbigailuan platerak, edalontziak, etabar. sartzen dut. 

Arratsaldean, telebista ikusten dut eta etxerako lanak egiten ditut.
Zortzietan afaltzen dugu eta hamaiketan oheratzen gara.






No comments: