2021/02/02

Udazkeneko argazki lehiaketa II: Gazte kategoria. Bozkaketa.

Enkarterriko Berbalagunetik Udazkeneko argazkien lehiaketa antolatu genuen urtaroarekin batera. Orain, udazkena amaitu da, eta argazkirik gustukoena aukeratzeko momentua heldu zaigu. 

Hainbesteko arrakasta izan zuen proposamenak, non bi kategoria egin behar izan ditugun: helduen kategoria eta gazte kategoria. Hortaz,  hona hemen Gazte kategorian jaso ditugun argazki eta testu laburrak. Ikusi guztiak eta bozkatu gehien gustatu zaizuna >>>> BOZKATU HEMEN 

 Gazte kategoria

1. argazkia

Txikia nintzenetik eman izan ditut Pablitoren errotara paseoak. Nire aititearekin joaten nintzen beti, eskutik helduta, bere aldaka parera iristen ez nintzela. Nire aitonak, errotaren paretik igarotzen ginen bakoitzean hala esaten zidan “ikusten duzu nola mugitzen den zurezko gurpila uraren eraginez? Bada, enkarterriko parajeetatik igaro diren bizitza guztiak, gureak barne, dira ur korronte hori, lurralde honen historiaren gurpilari eragiten diotenak”. Aurreko hilabetean, liluratuta uzten ninduten paseo zoragarri haiekin akordatu nintzen. Ez nuen birritan pentsatu. Oraingo honetan, aititeren eskua heldu beharrean, muxukoa hartu behar izan nuen. Hala ere, goiz urreztatu hartan, errotaren magiak xarmatu ninduen berriz. Udazkenez beteriko mahai hark, bizitzen ari ginenaz (eta garenaz) urruti eraman ninduen. Gaztaina ximelen usainaz blaitu zen airea, sagar erren zaporea dastatu nuen eta intxaurrek krakatzerakoan egiten duten soinua iritsi zitzaidan belarrietara. Nire atzamarrek, bizitza propio izango balute bezala, orain bidaltzen dizuedan argazkia atera zuten, gurpilari historia puska bat lapurtuz.

 

2. argazkia

Bide berdean ibiltzen ari nintzen etxe hau ikusi nuen. Beste edozein etxe abandonatu bezalakoa zen, hala ere, zerbait deigarria egin zitzaidan. Beharbada, hormetako zuria ondo kontserbatuta zegoela, edo leihoetako egurrezko oholak erdi eroritak zeuden modua, edo kolorezko grafitiak beharbada; baina polita iruditu zitzaidan eraikin horrek ikusarazi zidana harrapatzea.

 

3. argazkia 


Lagunekin bizikletan ibiltzen nengoen fabrika abandonatu honen aurretik igaro ginenean. Herdoildua eta zaharra zirudien. Hormak grafitiz beteta zeuden eta atea erdi irekita. Barrualdea erabat ilun zegoen, eta, jakin-minak gidaturik, eraikinean sartu ginen. Leihorik ez zegoenez, ez zen ezer ikusten, argi-iturri bakarra atean zegoen arraja txikia zelarik. Soinu ozen bat entzun genuen, eta korrika atera ginen, izututa. Gero konturatu ginen lagunak izan zirela, eta barre egin genuen. Une hori gogoratu nahi izan nuen nire argazki galeria begiratzen nuen bakoitzean, eta horregatik egin nuen argazki hau.

 

4. argazkia

Argazki hau Galdamesen atera nuen joan zen asteburuan. Ikus dezakezuenez paraje ezin politagoa da, naturaz gozatzea gustatzen zaidanez, zuekin partekatzea pentsatu dut.

 

5. argazkia

Argazki hau Balmasedako Brenan atera nuen joan zen asteburuan. Ikus dezakezuenez, paraje ezin politagoa da, naturaz gozatzea gustatzen zaidanez, zuekin partekatzea pentsatu dut.

 

6. argazkia

Argazki hau Kolitxako ibilbidean atera nuen joan zen asteburuan. Ikus dezakezuenez, paraje ezin politagoa da, naturaz gozatzea gustoko zaidanez, zuekin partekatzea pentsatu dut.

 

7. argazkia 


Argazki hau Pandozalesen atera nuen joan den asteburuan. Ikus dezakezuenez, paraje ezin politagoa da, naturaz gozatzea gustatzen zaidanez, zuekin partekatzea pentsatu dut.

 

8. argazkia 

Argazki hau Ordunteko urtegian atera nuen joan den asteburuan. Ikus dezakezuenez, paraje ezin politagoa da, naturaz gozatzea gustatzen zaidanez, zuekin partekatzea pentsatu dut.

 

9. argazkia

Argazki hau Kolitxaren bidean atera nuen, joan zen asteburuan. Ikus dezakezuenez, paraje ezin politagoa da, naturaz gozatzea gustatzen zaidanez, zuekin partekatzea pentsatu dut!

 

10. argazkia

Argazki hau Balmasedan atera nuen joan zen asteburuan. Ikus dezakeenez zerua ezin politago dago. Gozatu argazkia nik bezain beste!

 

11. argazkia


Argazki hau Galdmesen atera nue joan zen asteburuan. Ikus dezakezuenez, paraje ezin politagoa da, naturaz gustatzea zaidanez, zuekin partekatzea pentsatu dut.

 

12. argazkia

Argazki hau Kolitxako zelaietan atera nuen joan zen asteburuan. Ikusi dezakezuenez, paraje ezin politagoa da, naturaz gustatzea gustuko zaidanez, zuekin partekatzea pentsatu dut.

 

13. argazkia


Argazki hau Ordunteko urtegian atera nuen joan zen asteburuan. Ikus dezakezuenez, paraje ezin politagoa da, naturaz gozatzea gustatzen zaidanez, zuekin partekatzea pentsatu dut.

 

14. argazkia

Argazki hau Kolitzan atera nuen joan zen asteburuan. Ikus dezakezunez, paraje ezin politagoa da, naturaz gozatzea gustatzen zaidanez, zurekin partekatzea prestatzen dut.

 

15. argazkia

Argazki hau Kolitzako ibilbidean atera nuen joan zen asteburuan. Ikus dezakezuenez, paraje ezin politagoa da, naturaz gozatzea gustatzen zaidanez, zurekin partekatzea pentsatu dut.

 

16. argazkia


Argazki hau Balmasedako “Cerro Gazteluan” atera nuen joan zen asteburuan. Ikus dezakezuenez, paraje ezin politagoa da, naturaz gozatzea gustatzen zaidanez, zuekin partekatzea pentsatu dut. Espero dut gustukoa izatea!

 

17. argazkia


Argazki hau Balmasedan aterata dago B-an atera nuen pasaden astean. Ikus dezakezuenez, paraje ezin politagoa da, leku hau gustoko dudanez argazki hau atera nuen, zuekin partekatzea dut.

 

18. argazkia

 


Hemen duzue joan zen egunean gure inguru zoragarri honetan ateratako argazkia. Espero dut niri bezainbeste gustatzea.
 
19. argazkia
 
Hemen duzue joan zen egunean gure inguru zoragarri honetan ateratako argazkia. Espero dut niri bezainbeste gustatzea.
 
20. argazkia
 

Hemen duzue pasaden egunean Garbean atera nuen argazkia.

 

21. argazkia


Hemen duzue pasa den egunean Balmasedan atera nuen argazkia.Ondo ibili eta gozatu argazkiaz.

 

22. argazkia

Hemen duzue pasaden egunean Balmasedan atera nuen argazkia. Ondo ibili eta gozatu argazkia. 

 

23. argazkia

Hemen duzue pasa den egunean Gijanon atera nuen argazkia.Ondo ibili eta gozatu argazkiaz.

 

24. argazkia


Hemen duzue pasa den egunean Balmasedan atera nuen argazkia. Ondo ibili eta gozatu argazkia.

 

25. argazkia

Hemen duzue pasa den egunean  Pandozalesen  atera nuen argazkia. Ondo ibili eta gozatu  argazkiaz.

26. argazkia

 

Hemen duzue pasa den egunean Balmasedan atera nuen argazkia ondo ibili eta gozatu argazkia.

27. argazkia

Hau da nire argazkia.
 

28. argazkia

Hemen duzue erantsita duela 5 egun goizeko 07:30etan egindako argazki bat.

Zorte on partaide guztiei!




 

 


 


 


2021/01/27

Emozioen kudeaketa tailerra. Kronika.

Urte berriari hasiera ona emateko, aurreko ostiralean emozioak kudeatzen ikasteko tailerra antolatu genuen Sodupen. Kultur Etxean bildu ginen, arratsaldeko 18:30etan, giro epel eta gozo batean. 

Gelara sartzean dena prest zegoen: Oihana Penades coach emozionala gure zain zegoen emozioen unibertsoaz lagunduta. Bai, bai, emozioen unibertso bat!  Hasieran, gure barneko emozioak sentitu ahal izateko "pausa" egin genuen: kezka eta zarata guztiak kanpoan utzi, eta geure buruarekin bakarrik egoteko momentua izan zen. Horrek lasaitzen lagundu gintuen. 

Ondoren, emozioak zer diren ikasi genuen, unibertso oso bat ezagutu genuen minutu batzuen buruan. Baina ez pentsa eremu teorikoan gelditu ginenik, ez! Geure buruari galderak eginez lortu genuen emozioak antzematea: nola nago? Zer sentitzen dut orain?


Horretan gehiago sakontzeko, talde txikietan banatu eta elkarrekin nork bere istorioa sortu zuen irudi batzuen laguntzaz. Gure azken urteari emozio bat esleitu genion; orainari, beste bat; eta etorkizunari, azken bat. Oso aberasgarria izan zen elkarrekin aritzea; batak besteari bere ikuspuntua azaltzea. Besteak zure errelatoan ikusten duena jakitea. 


Azkenik, oparien unea heldu zen. Bai, bai, opariak izan genituen! Bi, hain zuzen ere. Lehena, nork bere buruari egin zion: etorkizunean izan edo sentitu nahi zuen hitza. Hitz xume bat, baina oso esanguratsua. Bigarrena, taldekideei oparitzeko galdera izan zen. Etorkizunean, bere istorioan, kideari lagunduko zion galdera. Bidean aurrera egiten lagunduko zion itauna.

Hantxe bukatu zitzaigun elkarrekin egoteko denbora; ez, ordea, hausnarketa egiteko unea. Tailerrean ikasitako tresnak gure egunerokoan erabiltzeko gonbita egin zigun Oihanak. Egunero "gure pausa"  bilatu, geure buruari galdetu, gure istorioa osatu. 

Eta zuri ere, irakurle, gure gonbidapena: euskaraz seguru bizi Enkarterriko Berbalagunekin!

2021/01/21

Gurasolagun pasaportea Karrantzan. Kronika.

 

Aurreko ostiralean, urtarrilaren 15ean, Kultur Etxean, haraneko zenbait familiekin eskuko txotxongiloak egiten ikasi genuen. Giro ederrean, euskaraz, eta segurtasun neurriak mantenduz, norberak bere txotxongiloa sortu zuen: batzuek, herensuge berdea; beste batzuek, marrazo urdina; eta gehienek, karramarro gorria. Eredu batzuei jarraituz egin genituen hasieran panpinok; baina teknika bera erabiliz edozein animalia, pertsonaia edo munstro egin daiteke. Noiznahi gure txotxongiloak sortzeko modua ikasi genuen. 
 
 
Mila esker tailerrera gerturatu zineten familia guztiei, zuei esker Karrantza Harana euskaldunagoa izango da; eta eskerrik asko Arima Cool Tourreko lagunei, Aitziberri eta Urkori, guri hain ondo irakasteagatik.
 
 Hurrengora arte familiak!






2021/01/16

Karrantzan Berbataldea sortzeko bilera

Karrantzan euskaraz hitz egin nahi? Egin zaitez Berbalagun!
Enkarterriko Berbalagunok Karrantzako Haranean euskaraz hitz egiteko taldea sortu nahi dugu. Horretarako Kultur Etxean bileratxo bat egingo dugu, zenbat garen jakiteko eta informazio guztia jasotzeko: urtarrilaren 22an, ostiralean, 18:30ean.
Bileran parte hartzeko, nahitaezkoa da izena ematea 671 070 044 telefonoan edo enkarterr@aek.eus helbide elektronikoan. Interesaturik bazaude, baina ezin bazara ostiralean etorri, gurekin harremanetan jar zaitez, eta zehaztasun guztiak emango dizkizugu.

Egizu euskaraz gurekin!

2021/01/14

Nola sentitu nahi duzu 2021ean?

2020 pandemikoaren ostean, nola sentitzen zara? Badakizu zeintzuk diren zure pentsamenduak, beldurrak eta itxaropenak? Zeintzuk diren zure desioak? 

Enkarterriko Berbalagunen hori guztiaren gainean hausnartzeko tartea eskaini nahi dizugu emozioen kudeaketan aditua den coach profesional baten eskutik, Oihana Penades, hain zuzen ere. Ordu eta erdiko tailer atsegina egingo dugu Sodupeko Kultur Etxean, urtarrilaren 21ean, ostegunean, 18:30etan.

Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, 671 070 044 telefonora whatsap mezu bat bidali edo enkarterri@aek.eus helbidera idatzi.

Tailerrean segurtasun-neurriak hartuko dira: derrigorrezkoa izango da musukoa erabiltzea, distantzia mantentzea eta antolatzaileen arauak betetzea.

Gurekin bat egin, eta euskaraz sentitu!

2021/01/13

Gurasolagun Pasaportea Karrantzan

Gurasolagun Pasaportearen hurrengo ekintza dator: Esku txotxongiloak sortzeko tailerra. Urtarrilaren 15an, ostiralean, arratsaldeko 17:30ean, Karrantzako Kultur-Etxean egingo dugu tailerra. Enkarterriko familiok, haurrek zein gurasoek, elkar ezagutzeko eta euskaraz hitz egiteko aukera paregabea izango dugu.     

Ekintzetan segurtasun-neurriak hartuko dira: derrigorrezkoa izango da musukoa erabiltzea, distantzia mantentzea eta antolatzaileen arauak betetzea. Lekua mugatua izango da, eta familiak bizikideak izan beharko dira. Ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, 671 070 044 telefonora whatsap mezu bat bidali edo enkarterri@aek.eus helbidera idatzi honako datu hauek zehaztuz: familiako kide kopurua, izen-abizenak eta haurren adina.

Gogoratu, halaber, tailerrean parte hartzeko euskara maila minimoa behar dela, komunikazioa beti euskara hutsez izango delako; eta ekintzak familian egitekoak direla, gurasoek parte hartu behar dutela eta ezin izango dela umerik bakarrik egon, edo bere bizikidea ez den beste guraso batekin geratu. 

Zeren zain zaudete? Eman izena eta euskaraz bizi!

Urtarrileko agenda!


 

2020/12/23

Autu-mautua: Everest Trail Lasterketa. Kronika.

 

 

Enkarterriko Berbalagunok autu-mautua egin genuen aurreko ostegunean, abenduaren 17an. Topaketa birtuala izan zen, arratsaldeko 19:00etan. Nor bere etxetik konektatu eta Enkarterriko beste euskaldunekin elkartu ginen euskaraz disfrutatzeko. Yosu Gomezen kontaketa entzun genuen eta nahi izan genituen galdera guztiak egin genizkion; gure jakinmina guztiz ase arte.
 
Yosuk Everest Trail Lasterketan izandako esperientzia kontatuko zigun. Nepalera egindako bidaia, han igarotako lehen egunak eta hango ohitura eta hainbat bitxikeria kontatu zizkigun. Ondoren, lasterketaren sei egunak xehetasunez azaldu zizkigun: ibilbidean orientatzeko jarraibideez, kanpamenduko gora-beherez, eta batez ere, bizipen pertsonalez mintzatu zen. Galderak egin genizkion, eta patxadaz euskaldunen artean euskaraz mintzatzeko tarteaz gozatu genuen. Errepikatzeko moduko ekintza izan zen.
 










Eskerrik asko konektatu zineten lagun guztiei, eta batez ere, Yosu Gomez lagunari; plazer izan baitzen zuekin egotea.  
 
Beraz, badakizu Berbalagun, autu-mautu gehiago antolatuko ditugu, zeuk ere aukera paregabeak izan ditzazun gurekin parte hartzeko.

HURRENGORA ARTE!




2020/12/04

Enkarterriko lehenengo autu-mautua: Everest Trail Lasterketa


Abenduaren 17an, Yosu Gomezek Everest Trail lasterketan izandako esperientzia kontatuko digu, eta solasalditxoa egingo dugu horri buruz. Topaketa birtuala izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Parte-hartzeko bidali whatsapa 671 070 044 zenbakira zure izen-abizenak eta e-postarekin, eta bideo-deiaren gonbidapena bidaliko dizugu.
 
Anima zaitez eta gurekin bat egin!

 

2020/12/03

Gurasolagun pasaportea: Amalurra ipuin kontalariaren kronika






Pasa den ostiralean, azaroak 27, Gurasolagun pasaporteari ekiteko plan ederra prestatu genuen Zallan: ipuin-kontaketa. Bertan, gurasoek eta haurrek arratsalde dibertigarria igaro zuten elkarrekin ipuin ederrez gozatuz. Amalurrek gorputza eta burua astintzera gonbidatu gintuen, hainbat kanta eta txotxongiloen bidez. Guk geuk sortutako istorioak imajinatu genituen, sagutxo bihurri batekin hortzen bila ibili ginen, eta Ttartalo barazkijale bihurtu zitzaigun! Hori guztia euskaraz, familian eta giro atseginean.



MILA ESKER AMALURRARI

ETA BERTARA HURBILDU ZINETEN FAMILIA GUZTIEI!