2021/01/14

Nola sentitu nahi duzu 2021ean?

2020 pandemikoaren ostean, nola sentitzen zara? Badakizu zeintzuk diren zure pentsamenduak, beldurrak eta itxaropenak? Zeintzuk diren zure desioak? 

Enkarterriko Berbalagunen hori guztiaren gainean hausnartzeko tartea eskaini nahi dizugu emozioen kudeaketan aditua den coach profesional baten eskutik, Oihana Penades, hain zuzen ere. Ordu eta erdiko tailer atsegina egingo dugu Sodupeko Kultur Etxean, urtarrilaren 21ean, ostegunean, 18:30etan.

Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, 671 070 044 telefonora whatsap mezu bat bidali edo enkarterri@aek.eus helbidera idatzi.

Tailerrean segurtasun-neurriak hartuko dira: derrigorrezkoa izango da musukoa erabiltzea, distantzia mantentzea eta antolatzaileen arauak betetzea.

Gurekin bat egin, eta euskaraz sentitu!

No comments: