Gurasolagun Pasaportearen hurrengo ekintza dator:
Esku txotxongiloak sortzeko tailerra. Urtarrilaren
15an, ostiralean, arratsaldeko 17:30ean,
Karrantzako Kultur-Etxean egingo dugu tailerra.
Enkarterriko familiok, haurrek zein gurasoek, elkar ezagutzeko
eta euskaraz hitz egiteko aukera paregabea izango dugu.
Ekintzetan segurtasun-neurriak hartuko dira: derrigorrezkoa izango da musukoa erabiltzea, distantzia mantentzea eta antolatzaileen arauak betetzea. Lekua mugatua izango da, eta familiak bizikideak izan beharko dira. Ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, 671 070 044 telefonora whatsap mezu bat bidali edo enkarterri@aek.eus helbidera idatzi honako datu hauek zehaztuz: familiako kide kopurua, izen-abizenak eta haurren adina.
Gogoratu, halaber, tailerrean parte hartzeko euskara maila
minimoa behar dela, komunikazioa beti euskara hutsez
izango delako; eta ekintzak familian egitekoak direla, gurasoek
parte hartu behar dutela eta ezin izango dela umerik bakarrik
egon, edo bere bizikidea ez den beste guraso batekin
geratu.
Zeren zain zaudete? Eman izena eta
euskaraz bizi!
No comments:
Post a Comment