2021/04/26
MENDILAGUN. 2. irteeraren kronika.
2021/04/21
Gurasolagun Pasaportea Sodupen: Poesia xuxurlatua
2021/04/19
Enkarterriko Historiaren garaiak hitzaldia
Apirilaren
29an, arratsaldeko 18:30ean, Balmasedako Kultur Etxean, gure eskualdeko
historia aberatsa hobeto ezagutzeko hitzaldia izango dugu.
Nondik sortu ginen? Noiz eta nola? Zerk egin gaitu enkarterritar?
Zeintzuk
dira gure historiaren mugarriak? Zergatik ditugu kaltzada erromatar bat
eta bi hiribildu eskualdean? Eta Batzar-etxea? Eta garai
modernoagoetan, zer? Izan zirelako, gu hemen gara. Hortaz, zatoz
Enkarterriko bitxikeriak eta errealitateak ezagutzera.
Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da 671 070 044 zenbakian edo enkarterri@aek.eus helbidean. Segurtasun neurriak bermatuta egongo dira, eta Covid19rako protokoloa aplikatuko da.
2021/04/14
Mendilagun ekimenaren 2. irteera.
Apirilaren 24an, larunbata, MENDILAGUN ekimenaren 2. irteera egingo dugu. Oraingo honetan, Ubieta mendira 🗻 abiatuko gara Zallako plazatik. Euskara praktikatu, ondo pasatu eta naturaz gurekin disfrutatu nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta EMAN IZENA!
👉 enkarterri@aek.eus - 671 070 044 (Whatsapp)
2021/03/31
Udaberriko argazki lehiaketa
2021/03/30
Neguko argazki lehiaketa: Helduen kategoria. Bozkaketa.
Enkarterriko Berbalagunetik Neguko argazkien lehiaketa antolatu genuen, eta orain, udaberria hastearekin batera, lehiaketako argazkirik gustukoena aukeratzeko momentua heldu zaigu.
Aurreko lehiaketan bezala, bi kategoria ditugu: helduen kategoria eta gazte kategoria. Hortaz, hona hemen Helduen kategorian jaso ditugun argazki eta testu laburrak. Ikusi guztiak eta bozkatu gehien gustatu zaizuna, apirilaren 16a baino lehen >>>> BOZKATU HEMEN
Helduen kategoria
1. argazkia
Gidatzen ari nintzen irudi honekin topatu nintzenean. Aho zabalik geratu nintzen, harrituta. “Ene Jainkoa, esan nion nire buruari, pintura bat iruditzen da”: Atzean, zeru grisa, ekialdeko azken eguzki printzez margotuta; aurre-aurrean, arbolaren eskeletoa urre koloreko pintzalkadez estalita. Eta eszena guztia geldi, mutu...hila. Argiaren boterez.”
2. argazkia
Concejuelo (Galdames) daukan Santiago ermitara doan ibilbidea bakea eta lasaitasunean ongi etorria emoten gaitu.
3. argazkia
Sopuertako zerutik, kometa hegan doa, ilusioz betetako haur batena. Hodeiak dira Enkarterriko paisaia honetako ikusleak.
4. argazkia
(Pentza leku)
5. argazkia
MILA ESKER ELURRA
7. argazkia
2021ko lehenengo egunean, gure goizeko ibilaldi ederrean egin nuen argazki hau. Aire hotzez inguratuta eta Lujar eta Eretza handiak miresten.
Enkarterriko txokorik gustukoena aukeratzea ez da erraza, hain da anitza eta zabala! Herriak, kaleak, mendiak… txoko zoragarriak ditugu hemen. Baina aitortu behar dut neguan nire txokorik gogokoena nire etxe-zuloa dela. Batetik, egunak laburragoak direlako; bestetik, eguraldia txarragoa izaten delako, eta azkenik etxean oso ondo egoten naizelako. Gainera, etxetik ere paisaia zoragarriak ikusteko aukera daukagu. Aurten bezalako negua berezia izan da zentzu askotan. Etxean egotera behartuta sentitu gara, eta etxeko leihoetatik gure inguruko paisaia ederrak ikusi ahal izan ditugu inoiz baino hobekien eta, ateratzeko aukera izan dugunean, disfrutatu ere bai. Argazkia egongelako leihotik atera nuen Gallarraga elurrak zuritu zuenean.
Zorte on partaide guztiei!
Neguko argazki lehiaketa: Gazte kategoria. Bozkaketa.
Enkarterriko Berbalagunetik Neguko argazki lehiaketa antolatu genuen, eta orain, udaberria hastearekin batera, lehiaketako argazkirik gustukoena aukeratzeko momentua heldu zaigu.
Aurreko lehiaketan bezala, bi kategoria ditugu: helduen kategoria eta gazte kategoria. Hortaz, hona hemen Gazte kategorian jaso ditugun argazki eta testu laburrak. Ikusi guztiak eta bozkatu gehien gustatu zaizuna, apirilaren 16a baino lehen >>> BOZKATU HEMEN
Gazte kategoria
1. argazkia
2. argazkia
Sinesgaitza zen benetan azukrezkoak ziruditen elur malutek basoari ateratzen zioten xarma. Mantu zuripean ehunka aldiz zeharkatutako bidezidorra, ezezagunak bihurtu ziren niretzat. Magikoak. Eta momentu hartan, denboran betiko luzatuko nukeen neguko goiz hartan, konprenitu egin nuen. Ulertu nuen hori zela urtarrileko lehenengo egun horrek eskaintzen zidana: erratzeko, gozatzeko eta hazteko aukera ematen zidan mihise zuri bat.
3. argazkia
4. argazkia
5. argazkia
Zorte on partaide guztiei!
2021/03/15
Nutrizio tailerra Zallan
Elikagai-beharrizanak zeintzuk diren eta elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den azalduko digute ON EKIN NUTRIZIOKO bi adituek, baita ohitura osasuntsu horiek gure egunerokotasunean nola egin ere.
LEKUA: Zallako Kultur Etxean
DATA: Martxoak 25, 18:30etatik 20:00ak arte.
IZENA EMATEA 671 070 044 telefonoan edo enkarterri@aek.eus posta elektronikora idatziz.
OHARRA: Mintzapraktika taldeetan, eta antolatzen ditugun ekintza guztietan, segurtasun neurriak bermatuta daude, eta era berean COVID19rako protokoloa aplikatzen dugu.
Zatoz Berbalagun eta euskaraz osasuntsu bizi!
2021/03/11
Gurasolagun pasaportea Turtziozen. Estanpazio tailerraren kronika.
Sormena eta lagun giroa izan ziren nagusi, eta parte hartzaileok primeran pasatu genuen. Artista hutsak gara!
Hurrengoan zuek ikusi nahi zaituztegu, familia.
Gurekin etorri eta euskaraz familian gozatu!
2021/03/08
MENDILAGUN. 1. irteeraren kronika.
Pasa den larunbatean, martxoak 6, Berbalagun egitasmoak abiatutako Mendilagun ekimenari ekin genion. Horiek horrela, goizean goiz, Balmasedako institututik Arbalitzarako bidea hartu genuen gogoz. Gailurrera helduta, eta ibilaldia apur bat motz geratu zitzaigunez, Espaldasecarako bidea hartzea erabaki genuen, eta Trasmosomosetik pasata, Zallako mendirik garaienera heldu ginen. Handik Balmasedarantz bideratu genituen gure urratsak goiz zoragarriari amaiera emateko. Paisaia ederrak, giro ezin hobea eta euskara lagun, EZER GEHIAGORIK ESKA DAITEKE??



















































