Eskerrik asko Begoñari eta hara hurbildu zineten guztiei.
2015/05/19
Familientzako tailerra. Kronika
2015/05/15
Udan ere praktikatu gurekin
Uda heltzear dago eta honekin batera udarako planak egiteko unea helduko da. Urtean zehar berbatalde batean egon bazara edo denbora ezagatik berbalagunean aritu ezin izan bazara, udan ere #lotsarikgabe gurekin praktikatzeko aukera izango duzu udako berbataldeetan parte hartuz.
Eman izena ekainaren 19an baino lehen eta euskaraz gozatu udan!!!
Izena emateko: enkarterri@aek.org edo 671 070 044
2015/05/14
Irakurri, gozatu eta oparitu
Balmasedako Udal-liburutegia eta Euskara Zerbitzua proiektu berri batean elkartu dira. Euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzea du xede eta haren goiburua “Irakurri, gozatu eta oparitu” da. Funtzionamendua oso erraza da. Gure liburutegiaren erabiltzaile batek irakurri duen euskarazko liburu bat itzultzen duen bakoitzean, fitxa sinple bat beteko du eta txeke bat eramango du berekin. Txeke horri esker, % 25eko deskontua egingo diote oparitzeko euskarazko liburu bat erostean. Berbalagun proiektuan parte hartzen baduzu, deskontua % 50ekoa izango da. Irakurri, gozatu eta oparitu proiektua apirilaren 23tik ekainaren 30era egongo da martxan, balmasedar guztiek horretaz gozatzeko aukera eduki dezaten. Era berean, bi zozketa egingo dira, bata apirilean eta bestea ekainean, parte hartu duten pertsona guztien artean; saria 30 euroko erosketa-txeke bat izango da.
EUSKARAZ IRAKURRI, GOZATU, OPARITU ETA BIZI!
Sukaldaritza tailerra Sodupen.
Zuen seme-alabekin errezeta dibertigarri eta gozoak prestatzen ikasi nahi duzue? Sukaldean txef izugarriak zarete baina oraindik ez dakizue? Bada, hil honen 26an, asteartea, sukaldean daukazuen trebezia erakusteko aukera paregabea izango duzue Sodupen egingo dugun familientzako sukaldaritza tailerrean. Arratsaldeko 18:30ean, sodupeko kultur etxean.
EZ GALDU AUKERA ETA EMAN IZENA LEHENBAILEHEN,
PLAZAK MUGATUAK DIRA ETA!
2015/05/11
Zallako mintzodromoa.
Maiatzaren 21ean, osteguna, mingaina askatzeko aukera paregabea izango dugu Zallan egingo dugun mintzodromoan. Mahai batzuen inguruan gaur egungo gai batzuei buruz mintzatuko gara kafea eta pasta gozo batzuk hartzen ditugun bitartean. Lagunen artean, giro ezin hobea eta euskara nagusi, zerbait gehiago eskatu ahal da, bada? Arratsaldeko 17:00etan, Zallako frontoian.
ANIMATU ETA #lotsarikgabe MINGAINA ASKATU!!!
Izena emateko: Enkarterriko euskaltegietan, enkarterri@aek.org, edo
671 070 044
2015/05/06
Familian euskaraz jolasean
Hil honen 16an, larunbata, goizeko 11:00etan "Familian euskaraz jolasean" tailerra antolatu dugu Zallako frontoian. Familian aritzeko ekitaldi honetan gurasoek zein umeek, primeran pasatzeaz gain, euskal jolasak eta kantak ikasteko eta praktikatzeko aukera paregabea izango duzue; Dona-dona, katu-katu, aulkiaren jolasa, dordokak, besteak beste.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!
Izena emateko: enkarterri@aek.org edo 671 070 044
2015/05/04
Zein da Enkarterriko zure txokorik politena?
Bozkatu
1. Eretza
Eretzako
tontorreraino igotzea dudarik gabe neketsua da, izan ere Enkarterrin
mendi gutxi daude Eretza baino altuagoak. Hala ere, tontorretik
ikusten den paisaia izugarrizkoa da; besteak beste, Gorbeia, Anboto,
Garobel edo Ordunte mendikateek inguratzen gaituzte. Gainera ia
Enkarterriko bailar guztiak ez ezik, Bilbo Handia eta itsasoa ere
gure oinetara daude.
2. Karrantzako patroia
Niretzat
batik bat berezia den Karrantzako Buen Sucesoko Amabirjinari
hurrengo hitzak eskenei nahi dizkiot.
Bera
dugu Karrantza Haranako patroia eta aipatzeko da bere egun handia
irailaren 18an ospatzen dela, uda pasatu eta gero. Berari dagokion
baseleizatik ikus ditzakegu araneko ikusmen zoragarriak, zoratzeko
modukuak.
Egun
berezi eta eder bat igaro nahi baduzu, nahiz eta herrikoa ez izan,
ezin dezakezu ahaztu neretzako den egun hunkigarri hori.
3. Sodupeko jolas-parkea
Hau
da nire txoko politena. Sodupen dago. Nahiz eta duela hamar urte edo
gehiago han egon, jende gutxik erabiltzen du, zertarako balio
duen ez daki eta.
Bai
ariketa fisiko egiteko bai jolasteko balio izaten du , eta gainera,
umeek ez ezik , gazteek eta helduek ere erabil dezakete.
4. Turtziozeko Aguera ibaia
Nire
Enkarterriko txokorik gogokoena nire herrian dago eta ibai eder bat
da, Agüera izenekoa. Ibaiaren ondoan, zuhaitz altuak eta sendoak
daude eta gainera, basoaren itxura dauka. Oso toki lasaia da
ibiltzeko. Handik pasatzen zaretenean, bakarrik entzuten da ura eta
txorien kantuak.
Horrez
gainera, aisaldirako gune bat dago arnas bat hartzeko eta zerbait
jateko. Beraz, picnic edo barbakoa bat egin ahal da.
5. Balmasedako erreka
Hau
da nire lekua. Ez dakit nola deitzen den, ezaguna ez delako. Garbearako
bidean , Santo Domingotik , beste bide bat dago eta Pandozalesera ateratzen da. Inguruan haritzak eta lizarrak daude. Bidea
ez da luzea , ordu bat behar izaten da buelta emateko. Niretzat oso
polita da . Nire etxetik hurbil daukat eta nire burua esnatu edo
lasaitu nahi izaten dudanean hara joaten naiz.
6. Meatzarien lurraldea
Nire
txokorik gogokoena Sopuertan dagoen Catalinako meategia da. Aspaldian
jende askok hantxe lan egiten zuen. Meategitik pixka bat gorago,
meatzariek jantoki batean jaten zuten; gaur egun, ordea, jantoki hori
aterpetxe bat da. Txikitatik meategia ikusi nahi nuen. Jendeak esaten
zuen katalinako meategia oso polita zela, horrexegatik joan nintzen.
Meategira
joaten naizen bakoitzean, bide berdetik joaten naiz, horrela alde
batetik paisaia naturala ikusten dut eta bestetik, meategiaren
hondareak ikusten ditut. Nire ustez, leku paregabea da, eta gainera
baretasuna transmititzen du.
Gaur
egun, Katalinako meategia ondare historiko-artistikoa da. Beraz, etor
zaitezte Sopuertara, ez zarete damutuko!
7. Ubietamendi
Enkarterriko
nire txokorik gogokoena mendi gailur bat da.
Handik ikuspegi ederrak dira eta lekua polita da amets gozoak edukitzeko.
Sorginak magia bidaltzen dizu eta hegazkinari begira edonora bidaia zaitezke.
Loizaga dorreari begira Erdi Aroko garaietara murgildu ahal zara.
Mendiei, haranei, itsasoari, zeruari,... begira; bidaiatzen jarraitu dezakezu.
Jendeak esan arren bidaiatzea garestia dela, nik "Ubieta" menditik bidaia asko egin ditut dohainik.
Amets egin nahi baduzu, mendira igo beharko duzu!
Handik ikuspegi ederrak dira eta lekua polita da amets gozoak edukitzeko.
Sorginak magia bidaltzen dizu eta hegazkinari begira edonora bidaia zaitezke.
Loizaga dorreari begira Erdi Aroko garaietara murgildu ahal zara.
Mendiei, haranei, itsasoari, zeruari,... begira; bidaiatzen jarraitu dezakezu.
Jendeak esan arren bidaiatzea garestia dela, nik "Ubieta" menditik bidaia asko egin ditut dohainik.
Amets egin nahi baduzu, mendira igo beharko duzu!
8. Karrantzako Harana
Argazki
honetatik Karrantza-ko haran guztia, Bizkaiko zabalenena, ikusten da.
Argazki hau “Suceso” menditik aterata dago. Nabariena, bere ehun
urtetik gorako haritzekin eta bere bertoko faunarekin, bere
paisaia naturalaren edertasuna da. Asko gustatzen zait Karrantza.
Leku ideala da naturarekin konektatzeko eta aire garbia arnasteko.
9. Araneko ahoa
Haraneko
ahoaren auzoa da (Sopuertako Arenaon).
Hemen
bizi naiz eta egunero buelta bat ematen dut ingurutik. Arenaoko zubi berriak
auzoa aldatu du, orain politagoa baita. Leku honetan, larunbatero eta
igandero, jende pilo bat etortzen da paseatzera; Orduan, nire auzoan
egun horietan ez dago lekurik. Horregatik etortzen da jendea, oso
gustatzen zaio eta.
10. Iratxoen etxea
Sopuertako
haritz baso batean etxe bat dago. Etxe hau galduta
dago zuhaitzen artean. Inor ez da bizi eta han egoten naizen guztietan iratxo bat
agertuko dela pentsatzen dut.Leku lasaia da eta batzuetan
orkatzak ikus daitezke.
2015/04/30
2015/04/21
Irakurri, gozatu eta oparitu
Apirilaren 23an Balmasedako Udalak irakurzaletasuna bultzatzeko "Irakurri, gozatu eta oparitu" kanpaina abian jarriko du.
Balmasedako
liburutegian euskarazko liburu bat hartu eta irakurri ondoren, bueltatzean, fitxa bat bete ahalko duzu liburuaren inguruko galdera batzuekin. Liburutegiko arduradunak txartela jasotzean erosketa txeke bat emango dizu herriko Maruri liburudendan euskarazko liburuetan deskontuak eskuratu ahal izateko. Irakurleak 10
urtetik beherakoa bada haur literatura erosteko %25eko deskontua izango du, eta 10 urtetik gorakoa bada
euskal literaturan. Irakurzalea izateaz gain, berbalaguna baldin bazara %50eko deskontua jasoko duzu erosketa egiterakoan. Kanpaina hau ekainaren 30ean amaituko da eta txekea uztailaren 6ra arte erabili ahalko da. Honez
gain, parte hartzen duzuen guztien artean, maiatzaren eta ekainaren bukaeran 30
euroko erosketa txeke baten zozketa egingo da, aurrekoen modu berean
erabiltzeko.
Liburu bakoitzeko txeke bat erabili ahalko da, hau da, ezin izango dira
metatu erosketa bakarrerako. Erosketa txekeak ezingo dira erabili gramatika
liburuak, hiztegiak, entziklopediak, eskolako liburuak…erosteko.
IRAKURZALETASUNAZ GOZATU ETA DESKONTUAK ESKURATU!
2015/04/17
Mendi irteera
Datorren larunbatean, apirilak 25, berbalagunok naturaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu. Zallako plazatik Ubieta mendirantz abiatuko gara Euskara gailurreraino eramateko asmoz. Horretarako, goizeko 9:00etan Zallako plazan bilduko gara eta handik bideari ekingo diogu.
ANIMATU ETA LAGUN IEZAGUZU EUSKARA GORAINO EROATEN!!!
2015/04/13
Zein da Enkarterriko zure txokorik gogokoena?
Lekuak bertokoen nortasunean eragiten du. Hau dela eta, zure Enkarterriko txokorik gogokoena zein den jakin nahiko genuke. Horretarako leku honen argazkia eta zergatik gustuko duzun labur azaldu behar duzu.
Zein
da helburua? Enkarterriko txoko politenak ezagutaraztea eta
ezagutzea. Argazkiak gure blogean ikusgai
egongo dira eta gogokoena bozkatu ahal izango duzue.
Bozka gehien jasoko duena izango al da irabazlea? Ez, blogean jasotako bozkek
bozka
bakarra ordezkatuko dute. Udal euskaltegia, AEK eta
Euskara Zerbitzuak ere epaimahian arituko dira.
Animatu
eta parte hartu!
Argazkiak bidaltzeko epea: Apirilak 7 -27
Bidaltzeko modua: enkarterri@aek.org
2015/03/27
2015/03/12
Ekintzen egutegia, prest!
Hona hemen hurrengo hilabeteetan Enkarterrin burutuko diren ekintzen egutegia. Martxoan hasita ekainera arte hainbat ekintza interesgarri prestatu ditugu euskaraz disfrutatzeko eta ondo pasatzeko. Zuek egindako proposamenei, iritziei eta iradokizunei esker egutegi polit hau prestatu ahal izan dugu; beraz, eskerrik asko guztiei prozesu honetan parte hartzeagatik eta zuen ekarpenak egiteagatik. Hemendik aurrera errezena baino ez da geratzen; #lotsarikgabe ekintzez disfrutatzea.
Ekintzetan izena emateko:
enkarterri@aek.org - 671 070 044
2015/03/11
Sodupen, Gurasolagun programa martxan.
Atzo, martxoaren 10a, Sodupeko gurasotaldea biltzen hasi zen Kultur-etxean. Bertan, gurasoak zein umeak jolasean eta margoketan aritu ziren giro euskaldunean. Partaideek bi asterik behin biltzeko konpromezua hartuta, hil honen 24an berriro bilduko dira euskaraz gozatzeko. Sodupeko Kultur-etxean, arratsaldeko 18:15ean.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!
2015/03/03
2015/03/02
Hordago ardoa.
Ostiral honetan, martxoak 6, Korrika kulturalaren barruan "Hordago ardoa", artez jantzitako ardo dastaketaz gozatzeko aukera izango dugu Zallan. Bertan, Mikel Garaizabal enologoak eta bere bandak dastaketaz gain esperientzia integrala (musika, margolanak, antzezpena eta bideoa) eskainiko digute. Gimnasioan, 19:00etan. Sarrera 6€.
Animatu eta hurbil zaitez!
2015/02/25
Balmasedako mintzodromoa. Kronika.
Gaur, otsailak 25, Balmasedako II. mintzodromoa egin dugu. Bertan giro euskalduna nagusitu egin da eta partaideek gaur egungo hainbat gairi buruz #lotsarikgabe hitz egiteko aukera izan dute. Solasaldian 68 lagunek, hartu dute parte, berbalagunek eta institutuko, Udal euskaltegiko eta AEK-ko ikasleek eta irakasleek, hain zuzen ere.
ESKERRIK ASKO GUZTIOI ETA AUPA ZUEK!!!
2015/02/10
Balmasedako mintzodromoa.
Hil honen 25ean, asteazkena, goizeko 10:30ean, beste euskaldun eta euskara ikasle batzuekin hitz egiteko parada izango dugu Balmasedan antolatuko den Mintzodromoan. Kafea eta pastak lagun egungo gai batzuei buruz mintzatuko gara mahai inguruan. Lagunen arteko tarte polita igarotzeko aukera paregabea galduko duzu?
Eman izena!
enkarterri@aek.org - 671 070 044
Eman izena!
enkarterri@aek.org - 671 070 044
2015/02/09
Familian euskaraz jolasean. Kronika.
Aurreko ostiralean, otsailak 6, "familian euskaraz jolasean" tailerra egin genuen Balmasedan. Emakumearen etxean gurasoek zein umeek Arianak irakatsi zizkigun jolasez eta abestiez disfrutatzeko aukera paregabea izan zuten. Oso ondo pasatu genuen eta errepikatzeko gogoz geratu ginen.
Eskerrik asko, eguraldia gorabehera, hara hurbildu zineten guztiei.
2015/02/05
Gurasolagun aurkezpena, Sodupen.
Datorren ostegunean, otsailak 12, Gurasolagun aurkezpena egingo dugu Sodupeko kultur-etxean. Bertan Gurasolagun programaren ibilbidea eta zehetazunak finkatuko ditugu. Beraz, zure familian euskaraz egin nahi baduzu eta beste familia batzuekin tarte politak igaro nahi badituzu giro euskaldunean, ezin duzu huts egin. Arratsaldeko 15:45ean, kultur-etxean.
Animatu eta hurbil zaitez!
Subscribe to:
Posts (Atom)
















.jpg)



.jpg)