Apirilaren 23an Balmasedako Udalak irakurzaletasuna bultzatzeko "Irakurri, gozatu eta oparitu" kanpaina abian jarriko du.
Balmasedako
liburutegian euskarazko liburu bat hartu eta irakurri ondoren, bueltatzean, fitxa bat bete ahalko duzu liburuaren inguruko galdera batzuekin. Liburutegiko arduradunak txartela jasotzean erosketa txeke bat emango dizu herriko Maruri liburudendan euskarazko liburuetan deskontuak eskuratu ahal izateko. Irakurleak 10
urtetik beherakoa bada haur literatura erosteko %25eko deskontua izango du, eta 10 urtetik gorakoa bada
euskal literaturan. Irakurzalea izateaz gain, berbalaguna baldin bazara %50eko deskontua jasoko duzu erosketa egiterakoan. Kanpaina hau ekainaren 30ean amaituko da eta txekea uztailaren 6ra arte erabili ahalko da. Honez
gain, parte hartzen duzuen guztien artean, maiatzaren eta ekainaren bukaeran 30
euroko erosketa txeke baten zozketa egingo da, aurrekoen modu berean
erabiltzeko.
Liburu bakoitzeko txeke bat erabili ahalko da, hau da, ezin izango dira
metatu erosketa bakarrerako. Erosketa txekeak ezingo dira erabili gramatika
liburuak, hiztegiak, entziklopediak, eskolako liburuak…erosteko.
IRAKURZALETASUNAZ GOZATU ETA DESKONTUAK ESKURATU!
No comments:
Post a Comment