2019/02/20

Zientzia Tailerra. Kronika.

Urtarrilaren 25ean, Sopuertan egindako zientzia tailerra ikaragarri gustatu zitzaigun. Sumendi batek laba nola botatzen zuen ikusteko aukera izan genuen, bikarbonato eta ozpina nahasiz. Ikusgarria benetan!
Gero, iparrorratzak egin genituen orratz, ur eta imanekin.
Eskerrik asko etorri zineten guztioi!
Eta, hona hemen argazki batzuk egunaren oraitzapen!



















2019/02/18

Irteera kulturala + sagardotegia. Ez galdu aukera!



Ez duzula Astigarraga oraindik ezagutzen? sagardoa egiteko prozedura ezezagun duzu? ez duzu inoiz sagardotegi batean bazkaldu?
Ez galdu , orduan, aukera!!!! Etorri gurekin Astigarragara!

2019/02/05

Ba al daukazu planik hurrengo otsailaren 16rako, larunbata? horrela ez bada etorri gurekin La Enkartada Txapel fabrikara bisita gidatua egitera. Gozatu Enkarterri euskaldun batez! Eman izena!


Bihar bilera informatiboa Karrantzan. Animatu!



2019/01/18

Kaixo, Lagunak! urtarrilak 25 familian gozatzeko tarterik bai? Non hobeto gure tailerretan baino! Animatu eta etorri gozatzera!



2019/01/01

Enkarterriko EguneanBehin lehiaketa

1. ASTEKO IRABAZLEAK

Lehenengo asteko irabazleei sariak banatu dizkiegu: Kaitxo txokolate eta kafe sorta. On dagizuela!


Enkarterriko Berbalagunon Egunean Behin taldean lehenengo asteko irabazlea Jabibanko izan da. Zozketa bidezko irabazlea, berriz, Amayita izan da.

 Zorionak bioi! 🥳  

 


 

 

 

 

 

 

Besteok jokatzen jarraitu beharko dugu saria eskuratzeko. Aste honetako saria Herriko Eztia pote bana da; asteko irabazlearentzat bat eta zozketa bidez beste bat. Udazkeneko egun nahasiak gozatzeko!


Eta oraindik ez baduzu gurekin jokatzen, egin klik eta batu zaitez Enkarterriko taldera!  https://labur.eus/47tSu

Urriaren 19tik aurrera Enkarterriko Berbalagunon artean Egunean Behin jokoan lehia izango dugu. Astero sailkapenean irabazle bat izango dugu, eta saria izango du. Aurreko edizioan partaidea ez bazinen izan, deskargatu aplikazioa Playstoretik, batu Enkarterriko taldera eta has zaitez lehiatzen!

Klik egin hurrengo loturan taldera batzeko: https://labur.eus/47tSu

Gurekin lehiatu zaitez eta sari bikainak lortu!


Gurasolagun Pasaportea Karrantzan. Kronika.

 
Aurreko ostiralean, urtarrilaren 15ean, Kultur Etxean, haraneko zenbait familiekin eskuko txotxongiloak egiten ikasi genuen. Giro ederrean, euskaraz, eta segurtasun neurriak mantenduz, norberak bere txotxongiloa sortu zuen: batzuek, herensuge berdea; beste batzuek, marrazo urdina; eta gehienek, karramarro gorria. Eredu batzuei jarraituz egin genituen hasieran panpinok; baina teknika bera erabiliz edozein animalia, pertsonaia edo munstro egin daiteke. Noiznahi gure txotxongiloak sortzeko modua ikasi genuen. 
 
 

Mila esker tailerrera gerturatu zineten familia guztiei, zuei esker Karrantza Harana euskaldunagoa izango da; eta eskerrik asko Anima Cool Tourreko lagunei, Aitziberri eta Urkori, guri hain ondo irakasteagatik. 

Hurrengora arte familiak!







2018/12/11

Balmase. Gabonetako egitaraua. Ez galdu!



Hona hemen Balmasedan, gabonak direla eta ekoiztu duten egitaraua. Animatu eta ez galdu. Ekintza zoragarriak egongo dira!

2018/12/03

Serigrafia tailerra Gordexolan. Eman izena!

Kaixo, lagunak:
Gurasolagun pasaporteko 3. ekintza gertu daukagu. Animatu eta eman izena! Euskaraz eta familian ederto pasatzeko aukera izango dugu!

2018/11/28

Joskintza kreatiboa tailerra. Kronika

Kaixo, lagunak!
Aurreko ostiralean giro hobeezina izan genuen Urko eta Mariaren eskutik. Zorro paregabeak sortu genituen euren laguntzaz. Guraso zein ume, denok izan genuen arratsaldea giro euskaldun, sortzaile eta familiartekoan gozatzeko aukera.
Hona hemen horren lekuko diren hainbat argazki.
Eskerrik asko guztioi etortzeagatik!!! Eta ez ahaztu gurasolagun pasaporteak aurrera jarraitzen duela. Abenduaren 14an Gordexolan itxarongo zaituztegu!
Animo!



























2018/11/22

Galdameseko berbalagun taldearen esker onak!

Hona hemen Galdameseko berbataldeak larunbatean euskaldunon topaketan parte hartu zenutenontzat esker onak emateko prestatu duen bertsoa.
Eskerrik asko denoi!