Aurreko ostiralean, urtarrilaren 15ean, Kultur Etxean, haraneko zenbait familiekin eskuko txotxongiloak
egiten ikasi genuen. Giro ederrean, euskaraz, eta segurtasun neurriak
mantenduz, norberak bere txotxongiloa sortu zuen: batzuek, herensuge
berdea; beste batzuek, marrazo urdina; eta gehienek, karramarro gorria.
Eredu batzuei jarraituz egin genituen hasieran panpinok; baina teknika
bera erabiliz edozein animalia, pertsonaia edo munstro egin daiteke.
Noiznahi gure txotxongiloak sortzeko modua ikasi genuen.
Mila esker tailerrera gerturatu zineten familia guztiei, zuei esker Karrantza Harana euskaldunagoa izango da; eta eskerrik asko Anima Cool Tourreko lagunei, Aitziberri eta Urkori, guri hain ondo irakasteagatik.
Hurrengora arte familiak!
No comments:
Post a Comment