2020/11/17

Gurasolagun pasaportea eraberritua dator!


    Orain arte Enkarterriko Berbalagunok gure eskualdeko familia euskaldunei euskaraz aritzeko aukerak eskaini dizkizuegu Gurasolagun programaren bidez.
    Horretarako, Gurasolagun Pasaportea sortu zen: Enkarterriko familiek, haurrek zein gurasoek, elkar ezagutzeko eta euskaraz hitz egiteko. Urtero, eskualdeko herri guztietatik igarotzen ginen pasaportearekin; eta gurekin batera herri guztietara bidaiatzen zuen familiak sari bikaina irabazten zuen. Aurten, aldiz, egoerak ez digu utziko denok batera Enkarterriko lurraldetatik bidaiatzen; baina gure mingainak ez ditu mututuko. Hortaz, Gurasolagun Pasaportea zuen herrira joango da, eta han udalerriko beste familiekin elkartu eta euskaraz bizitzeko aukera izango duzue.

    Hasteko, apunta itzazu, familia, azaroko eta abenduko datak:    

     Azaroaren 27an, 17:30ean, Zallako Kultur-Etxean Amalurra ipuin-kontalariaren bisita izango dugu.

  - Abenduaren 11an, 17:30ean, Karrantzako Kultur-Etxean Gabonetako apaingarriak egingo ditugu tailer dibertigarri batean.

   Gogoratu, halaber, horietan parte hartzeko euskara maila minimoa behar dela, komunikazioa beti euskara hutsez izango delako; eta ekintzak familian egitekoak direla, gurasoek parte hartu behar dutela eta ezin izango dela umerik bakarrik egon, edo bere bizikidea ez den beste guraso batekin.         

    Adi! Ekintzetan segurtasun-neurriak hartuko dira: derrigorrezkoa izango da musukoa erabiltzea, distantzia mantentzea eta antolatzaileen arauak betetzea. Lekua mugatua izango da, eta familiak bizikideak izan beharko dira. Ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, 671 070 044 telefonora whatsap mezu bat bidali edo enkarterri@aek.eus helbidera idatzi honako datu hauek zehaztuz: familiako kide kopurua, izen-abizenak eta haurren adina.

  


2020/11/12

Udazkeneko argazki lehiaketa


Udalerritik atera ezinik egongo gara, baina horrek ez du esan nahi ezin dugunik ezer egin. Etxetik atera, eta gure inguru zoragarriaz gozatzeko aukera dugun bitartean, zuentzako proposamena daukagu: udazkeneko argazki lehiaketa. 

Parte hartzeko, aukeratu zure udalerriko txokorik kuttunena udazkenean, garai honetan bereziki eder dagoen bazterra, oroitzapen politak ekartzen dizkizun txokoa, ederki sentiarazten zaituen paisaia; eta egiozu argazki bat. Ondoren, zergatik aukeratu duzun azaltzen duen testu laburra idatzi, eta guri bidali enkarterri@aek.eus helbidera. Mezuan, zure izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat zehaztu, mesedez. Enkarterriko produktuen saski bat irabazteko aukera izango duzu. Animatu, abenduaren 20ra arteko epea duzu.

Enkarterriko udazken koloreak ikusi nahi ditugu!

2020/11/03

Enkarterriko Berbalagunon hasiera ekitaldia. Kronika.

Udazkena heldu da eta berarekin batera ENKARTERRIKO BERBALAGUNAK berriro martxan gaude, mila ekintza elkarrekin egiteko prest!

Horrenbestez, ikasturte hasiera ospatzeko ekitaldia antolatu genuen Balmasedako Klaret Antzokian, urriaren 29an, arratsaldeko 19:00etan; arratsalde atsegina lagun artean igarotzeko asmoz. 

Aspaldiko Berbalagun batzuk eta hasiberriak garen beste batzuk elkartu ginen aurtengo berritasunez jakiteko eta giro apartaz gozatzeko. 






 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ekitaldiari hasiera Ane San Miguelek eman zion, Zallako Anitz bertso-eskolako bertsolaria. Agur zoragarria eskaini zigun eta ongi-etorriak ginela sentiarazi gintuen. Ondoren, Enkarterrin Berbalagun egitasmoa zertan datzan azaldu ziguten; hau da, Enkarterrin euskara praktikatzeko eta euskaraz bizitzeko aukerak ditugula, berbatalde batean (edo gehiagotan) parte har dezakegula, ekintza zehatzetara apunta gaitezkeela, edota online eskaintzaz goza dezakegula. Hain erraza da euskaraz bizitzea!

Azkenik, Oihan Vega artista ospetsuak EUSKAÑOLITIS bakarrizketa eskaini zigun. Klaret Antzokia barrez eta algarez bete genuen. Aspaldian ez bezala disfrutatu genuen, eta ikusle batek esan bezala: "hau zen behar genuena, barrez lehertzea".

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Beraz, badakizu, lagun, Enkarterriko Berbalagunok hainbat ekintza prestatuko ditugu denok euskaraz ondo pasatzeko; eta Berbatalde batzuk hasi dira biltzen. Laster berriak ere hasiko dira, hortaz, izena eman nahi baduzu, orain daukazu aukera.
 
 

 
 
Izan zaitez Enkarterriko Berbalagun!

2020/11/02

Enkarterriko EguneanBehin lehiaketa

7. ASTEKO IRABAZLEAK


Aste honetako saridunak Iñigo S. eta Marijo izan dira. Zorionak! 🥳 Matxako gozoki-sorta bana irabazi dute. 

Honako hau 8. astea izango dugu gure lehiaketan eta Ulibarri gazta bana lortzeko aukera izango duzue. Nola? Enkarterriko Berbalagunon EguneanBehin jokoan gure taldera batuz eta lehiatuz. 


6. ASTEKO IRABAZLEAK


Enkarterriko Berbalagunon Egunean Behin taldean lehia bizia dugu, eta oraingoan Txikerretxea izan da irabazlea. Zozketa bidez, ordea, Beñat jokalariari egokitu zaio saria. Zorionak bioi!🥳 Laugar garagardo-sorta bana irabazi dute.

7. asteko saria  Matxako etxeko gozoki-sorta bana izango da; Enkarterriko asteko irabazlearentzat bat eta zozketa bidez beste bat. 

Sari bikainak eskuratu nahi badituzu, eutsi gogor eta euskaraz lehiatu!


5. ASTEKO IRABAZLEAK


Enkarterriko Berbalagunon Egunean Behin taldean Rober izan da aste honetako onena. Aldiz, zozketa bidez, Jaione lagunari tokatu zaio. 

Saratxaga okinen gozoki-sorta bana irabazi duzue. Zorionak! 

 

6. aste honetan, Euskaraldiaren aste berezia ospatzeko, Enkarterrin ekoiztutako Laugar garagardo-sorta bana izango da saria; Enkarterriko asteko irabazlearentzat bat eta zozketa bidez beste bat. Irabazlea izan nahi baduzu, gure taldera batu zaitez, eta euskaraz lehiatu! 

4. ASTEKO IRABAZLEAK


Enkarterriko Berbalagunon Egunean Behin taldean lehia bizia dugun arren, Esti izan da berriz irabazlea. Zozketa bidez, Lau jokalariari egokitu zaio saria.  

Zorionak bioi! 🥳  Lactebal esneki-sorta bana irabazi duzue. 

Aste honetako saria  Saratxaga okinen gozoki-sorta bana izango da; Enkarterriko asteko irabazlearentzat bat eta zozketa bidez beste bat. Estiri erregina-koroa kendu nahi badiozu, eutsi gogor eta euskaraz lehiatu!

3. ASTEKO IRABAZLEAK


Enkarterriko Berbalagunon Egunean Behin taldean aste honetako onena Esti izan da . Aldiz, zozketa bidez, Ainhoa.o lagunari egokitu zaio saria.
Mundialak zarete! Zorionak! 🥳  Amalur Gazta  bana irabazi duzue.


 
Hurrengo asteko saria Enkarterrin ekoiztutako Lactebal esneki-sorta bana izango da; Enkarterriko asteko irabazlearentzat eta zozketa bidez beste bat. Irabazlea izan nahi baduzu, gure taldera batu zaitez, eta euskaraz lehiatu!
https://labur.eus/47tSu



 

 

 

 

 

2. ASTEKO IRABAZLEAK

Enkarterriko Berbalagunon Egunean Behin taldean Roberto izan da aste honetako enkarterritar onena. Zozketa bidezko irabazlea, aldiz, Carles izan da.


 

 Zorionak! 🥳  Herriko Eztia ezti-pote bana irabazi duzue.


Aste honetako saria Karrantzako Amalur Gazta bana izango da; Enkarterriko asteko irabazlearentzat eta zozketa bidez beste bat. Irabazlea izan nahi baduzu, gure taldera batu zaitez, eta euskaraz lehiatu!







1. ASTEKO IRABAZLEAK

Enkarterriko Berbalagunon Egunean Behin taldean lehenengo asteko irabazlea Jabibanko izan da. Zozketa bidezko irabazlea, berriz, Amayita izan da.
 

Zorionak bioi! 🥳  Kaitxo txokolate eta kafe sorta bana irabazi duzue.



 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Besteok jokatzen jarraitu beharko dugu saria eskuratzeko. Aste honetako saria Herriko Eztia pote bana izango da; asteko irabazlearentzat eta zozketa bidez beste bat. Udazkeneko egun nahasiak gozatzeko!


Urriaren 19tik aurrera Enkarterriko Berbalagunon artean Egunean Behin jokoan lehia izango dugu. Astero sailkapenean irabazle bat izango dugu, eta saria izango du. Aurreko edizioan partaidea ez bazinen izan, deskargatu aplikazioa Playstoretik, batu Enkarterriko taldera eta has zaitez lehiatzen!


Klik egin hurrengo loturan taldera batzeko:
https://labur.eus/47tSu

2020/09/28

 

Kaixo, Berbalagunak!

2020-2021 ikasturtearekin batera abian da berriro Enkarterriko Berbalagun egitasmoa. Horren bidez, ikasitakoa praktikan jartzeaz gain, euskaraz bizitzeko eta gozatzeko aukera paregabea izango duzu. Halaber, gurasoa bazara, familian ere euskaraz aritu ahalko zara ikasturtean zehar antolatuko ditugun Gurasolagunen pasaportearen ekintzetan parte hartuz. Eta gainera, hau guztia, dohainik!

Beraz, euskaraz praktikatu nahi baduzu eta lagun berriak egin nahi badituzu, eman izena eta izan zaitez berbalagun!

Informazioa eta izena ematea: enkarterri@aek.eus / 671 070 044 (Whatsapp).
 
Etor zaitez eta praktikatu gurekin!



2020/07/03

Berbalagun, Enkarterrin arnasa hartzeko leihoa

Euskararen periferian lan eta bizi garen euskaldun guztiontzako arnasgunea den Berbalagun egitasmotik, mila esker aurten gure ekintzetan eta berbataldeetan parte hartzeagatik. Hurrengo ikasturtean berriz hartuko dugu arnas elkarrekin.

UDA ONA IZAN!

2020/07/02

Enkarterrin Egunean Behin lehian aritzeak saria du!

       Aste honetan, hamaika astez  Enkarterriko "Egunean Behin" lehiaketan erakutsitako irmotasunagatik, irabazleak eta partaideak  saritu nahi izan ditugu. Horretarako, hainbat sari sorta prestatu ditugu eta irabazleen zein zozketa bidez suertatutako partaideen artean banatu ditugu. Banatutako sarien artean denetarik zegoen: liburuak, Aizu! aldizkarirako urtebeteko harpidetza, mahai-jolasak, karta-jolasak, Berbalaguneko loteak, etab.









ZORIONAK SARIDUNEI ETA

MILA ESKER PARTAIDE GUZTIOI!

2020/06/30

Enkarterriko Tribial Txikiko sariak banatu ditugu! Zorionak familiak!







Enkarterriko Berbalagunen parte hartzeak beti du saria: euskaraz bizitzea. Baina zuek gainera izugarri onak zarete eta gure galderei zuzen erantzuteagatik sari bikaina jaso duzue: Berbalagunen agendatxoa, Familia MIlakolore karta-jokoa eta Irrien Lagunak aldizkarirako harpidetza.
Mila esker parte hartu duzuen familia guztiei, zuek gabe ez dago erronkarik!

2020/06/29

Gurasolagun Pasaporteko irabazleak!



 

Uda  badator, baita Gurasolagun Pasaportea ekimeneko saria banatzeko garaia ere. Ikasturtean zehar ekintza guztietan parte hartu duen familiak jaso du saria: familian jolasteko mahai jolasa, elkarrekin nahi beste esperimentuak egiteko liburu-gida eta gorputza astintzeko euskal musika. Den-dena gurekin hasieratik, hilabetetik hilabetera, herriz herri, egoteagatik. Zuen konpromisoak eta esfortzuak fruituak eman ditu. Apartak zarete familia! 

Halaber, mila esker Gurasolagun Pasaportean parte hartu duzuen familia guztiei. Zuekin ere Enkarterriko herrietan une bikainak pasatu ditugu, eta familia txikiz osatutako familia handi bat lortu dugu. Hurrengo ikasturtean ikusiko dugu elkar, eta ez ahaztu garrantzitsuena: familian euskaraz bizi!

2020/06/25

Paulak Itxialdiaren kronika lehiaketaren saria jaso du!

      Alarma egoera ezarritakoan, mundua gelditu egin zen eta gure ohiko bizimodua aldatzeko beharra izan genuen. Hori dela eta, berrogeialdian zehar zuen esperientzien eta egunerokotasunen berri izateko, "Itxialdiaren kronika" lehiaketa abiatu genuen. Paula Jorgek izugarrizko bideo polita bidali zigun eta bozketa baten bidez, kronikarik onenatzat jo genuen. Bada, gaur Paulak bere saria jaso du: Bi pertsonentzako menu berezia Amalurra hotelean, Aizu! aldazkirako urtebeteko harpidetza eta Berbalaguneko lotea.



ZORIONAK PAULA, ABESTI EDERRA!!! 

https://labur.eus/W0Rff



2020/06/24

Enkarterriko Tribial lehiaketa. Sari banaketa.

       Maiatzean Enkarterriko Tribial txapelketa abian jarri genuenetik, 5 astez, erronka bat proposatu dizuegu astero; eta astero ere, erantzun zuzenak bidali dizkiguzuenon artean irabazlea izan da hautatua zozketa bidez. Bada, aste honetan, irabazleek sariak jaso dituzte jada: Enkarterriko produktuen lotea eta Aizu! aldizkarirako urtebeteko harpidetza!







ZORIONAK AMAIA, SONIA, JESUS, IZASKUN ETA IZARO!!!


       Zortedun izan ez, baina astero lehian aritu zaretenoi ere, MILA ESKER PARTE HARTZEAGATIK ETA HAIN LEHIAKIDE SUTSUAK IZATEAGATIK!   

2020/06/17

Bolunburuko kastrora bisita-gidatua. Kronika.



Kaixo, lagunok!

Aurreko larunbatean, Berbalagunok Bolunburuko kastrora bisita-gidatua egin genuen. Eguraldi aparta izan genuen ibilbidean zehar. Zallako Ibarra auzoan elkartu ginen 20 lagun inguru; eta gure gidariak, -Alboan enpresako Jorgek- segurtasun neurriak eta zenbait ohar eman ostean, bideari ekin genion. 







Naturan murgildurik, gure Historiako txokoak ikusi genituen, eta giro atseginean elkarrekin egon ginen. Harritzekoa da zenbat leku historiko dauden gure Enkarterri honetan! Ba al dakizue Zallan bertan historiaurreko herri baten aztarnak daudela? Bai, bai, Bolunburun antzinako multzo historiko bat dago.  















Kadagua ibarrean historiaurretik gaur arte pertsonak bizi izan dira; eta haien bizimoduari buruz asko ikasi genuen. Meatzek eta ur-errotek garrantzi handia izan dute betidanik gure lurretan, eta gure ingurua benetan aberatsa da: natura zoragarria dugu. Hori ondo zekiten gure arbasoek, eta askok landareen eta onddoen erabilera aurkitu eta erabili zuten. Horra hor Zallako sorginen fama!







Horri guztiari buruz, baita askoz gauza gehiagori buruz ere, aritu ginen gure bisitan. Primeran pasa genuen, eta askoz jakintsuago itzuli ginen etxera!

Hurrengoan ez galdu aukera eta zatoz gurekin, lagun!