2018/05/30
2018/05/28
Gursaolagun pasaportearen IV. saioa. Perkusio tailerra.
Ekainaren 8an, ostirala, ikasturte honetako Gurasolagun pasaportea ekimena amaitutzat emango dugu Turtziozen egingo dugun Perkusio tailerrean. Bertan, musika tresnekin esperimentatuz eta jolastuz, gurasoek zein umeek hainbat doinu eta erritmo sortzen ikasiko dute. Turtziozko kultur etxean, arratsaldeko 18:00etan.
Izena ematea: enkarterri@aek.eus - 671 070 044 (whatsapp)
ANIMATU ETA EMAN IZENA AHALIK ETA LASTERREN,
PLAZAK MUGATUAK DIRA ETA!
Zallako mintzodromoaren kronika.
Gazteak zein nagusiak, ikasleak zein irakasleak, berbalagunak zein gainontzeko euskaldunak, jende ugari bildu ginen aurreko ostegunean Zallako mintzodromoan. Hiru gai hizpide, emakumeenganako indarkeria, birziklapena eta Euskaraldia, mahai batzuen inguruan aritu ginen lagunen artean eta giro atseginean. Beti bezala, oso ondo pasatu genuen eta errepikatzeko gogoz amaitutzat eman genuen saioa.
ESKERRIK ASKO GUZTIOI ETA AUPA ZUEK!
2018/05/25
Udako berbalagun.
Gutxi falta da ikasturtea amaitzeko, baina gure eskaintzak udan ere jarraituko du. Uztailean edo abuztuan talderen batean parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.
Izena emateko azken eguna ekainaren 15a.
Udan ere, PRAKTIKATU ETA BIZI!
2018/05/18
Garagardo dastaketa Balmasedan.
Ikasturtea amaitzear dago eta azterketen zein eguneroko estresari aurre egiteko giro lasaian eta atseginean garagardo fresko bat zaporatzea bezalakorik ez dago. Hori dela eta, hil honen 30ean, asteazkena, Berbalagun egitasmoan Boga euskal garagardo naturalaren dastaketa antolatuko dugu Balmasedan. Honetaz gain, garagardoari heldu baino lehen, ekoizpen prozesua eta zerbeza mota ezberdinen ezaugarriak ezagutzeko parada izango dugu. Emakumearen etxean, arratsaldeko 18:30ean.
HARTU ATSEDENALDITXOA ETA PARTE HARTU!
2018/05/15
Sodupeko zirku tailerraren kronika.
Arratsalde ederra pasa den ostiralean, maiatzaren 11n, Zirku tailerrean gurasoek eta umeek igaro zutena. Puxikak eta arroza erabiliz, malabareak egiteko pilotak egin genituen. Pilotak prest, txikiak zein handiak malabareak egiteko saiakeran aritu ginen. Hasieran pilota batekin, gero biekin eta batzuek, malabaretarako trebetasun handia erakusten, hirurekin aritzea lortu zuten. Zer ondo pasatu genuen!
ESKERRIK ASKO ETORRI ZIRENEI,
ETA BATEZ ERE, ANDERRI. AUPA ZUEK!
2018/05/14
Zallako mintzodromoa ate joka!
Izena ematea: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 (Whatsapp). Maiatzaren 21era arte
ANIMATU ETA PARTE HARTU!
2018/05/11
Bi txango Balmasedatik.
![]() |
Balmasedako Euskara Zerbitzutik bi txango zoragarri eskaintzen dizkigute maiatzean eta ekainean. Lehenengoa, maiatzaren 27an Santurtzin ospatuko den Ibilaldira eta bigarrena, ekainaren 3an Lekeition egingo den Euskal eskolaren publikoaren jaira.
Info gehiago: euskera@balmaseda.eus
ANIMATU ETA PARTE HARTU!
2018/05/09
Kirola eta Natura. Orientazioa Pagoetan.
Ekainaren 3an, Kirola eta Natura ekimenaren eskutik, Pagoeta parke naturalera abiatuko gara oinarrizko orientazioa ikastaroa egitera. Iparrorratza eta mapa eskuan, parke barrenetik mugituko gara zehaztutako ibilbidea osatzeko asmoz. Animatu eta parte hartu!
Irteeraren zehaztapenak:
10.00etan saio teoriko labur bat, hori bukatzean bakoitzak bere ibilbidea egingo du.
Norentzat:
10.00etan saio teoriko labur bat, hori bukatzean bakoitzak bere ibilbidea egingo du.
Norentzat:
- Edonorentzat
- 1,3 km (familia eta umeentzat) 10 baliza
- 2,7 km (gazte eta heldu hasi berrientzat) 15 baliza
- 3,5 km (orientazio-kirola ezagutzen dutenentzat) 18 baliza
Iraupena: 2 ordu
Desnibela: 150m
Eraman beharrekoak: Iparorratza eta mendiko oinetako erosoak
Hamaiketakoa: Komeni da eramatea
>IZENA EMAN (izena emateko azken eguna, maiatzak 29)
2018/05/02
Gurasolagun pasaportearen 3.saioa. Zirku tailerra Sodupen.
Datorren ostiralean, maiatzak 11, gurasolagun pasaportearen 3. saioa, Zirku tailerra, egingo dugu Sodupen. Honetan, gurasoak eta umeak zirkuaren mundu magikoan murgilduko dira eta malabareak, kariokak eta beste hainbat truko egiten ikasteko aukera izango dute. Sodupeko kultur etxean, 17:30ean.
Izena ematea: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 (Whatsapp)
ANIMATU ETA EMAN IZENA AHALIK ETA LASTERREN,
PLAZAK MUGATUAK DIRA ETA!
2018/04/27
2018/04/23
Garagardoa eta giroa ezin hobea!
Aurreko egunean Boga euskal garagardo naturala ezagutzeko eta katalogoan dituzten lau garagardo mota dastatzeko aukera paregabea izan genuen. Enekok ekoizpen prozesua erakutsi ostean, dastaketari ekin genion eta pilsen, amber, ipa eta stout motako garagardoen zaporeak eta sentsasioak sentiaraziz gure hautaketa egin ahal izan genuen. Alai eta garagardoari buruzko ezagutza aseturik, amaitutzat eman genuen saioa.
MILA ESKER BERTARATU ZINETEN GUZTIOI,
ETA BEREZIKI, ENEKORI!
2018/04/16
Gurasolagun pasaportearen 2. saioa. Esperimentu tailerraren kronika.
Ura, kandelak, olioa, koloranteak, puxikak eta beste hainbat elementu gehiago erabiliz, oso esperimentu interesgarriak egin ahal izan zituzten gurasoek eta umeek, Gurasolagun pasaportea ekimenaren barruan egin genuen esperimentu tailerrean. Grabitatearen indarra zalantzan jarri genuen edalontzi bat eta ura erabiliz, ura edaten zuten edalontziak ikusi genituen, fardel baten boletatik kolorezko elurra egin genuen eta puxikak orratzekin zulatu genituen eztanda egin barik. Gauza asko ikasteaz gain, oso ondo pasatu genuen.
ESKERRIK ASKO HURBILDU ZINETEN GUZTIEI,
ETA BATEZ ERE, MAITE ETA MAITANERI!
2018/04/13
Kirola eta natura. Orientazioa Zugaztietan.
Apirilaren 21ean, Kirola eta Natura ekimenaren 3. txangoa egingo dugu. Honetan, lagunekin, bakarrik edo familian Zugaztietara hurbilduko gara oinarrizko orientazio-arauak ezagutzera eta praktikan jartzera.
Irteeraren zehaztapenak:
10:00etan Zugaztietako aparkalekuan geratuko gara. Oinarrizko arauak emango dituzte orientazio-ibilbidea egiteko; gero probak jarriko dira. Guztira, iraupena 2 ordukoa izango da.
Norentzat: Bi aukera daude:
- Edonorentzat
- Familientzat egokitua.
Desnibela: 300 m
Beharrezkoak:
- Iparrorratza
- Ura eta mendiko oinetakoak
IZEN EMATEA Apirilaren 18ra arte
ANIMATU ETA EZ GALDU IPARRA!!!
2018/04/10
Garagardo dastaketa Sodupen.
Hil honen 19an, osteguna, Boga euskal garagardo naturalaren lagunen eskutik hainbat garagardo mota dastatzeko aukera izango dugu Sodupen antolatu dugun garagardo dastaketan. Honetaz gain, garagardoa ekoizteko prozesua eta ezaugarriak ezagutuko ditugu. Sodupeko kultur etxean, 19:00etan.
ANIMATU ETA JARRI MINGAINA DANTZAN!
Izena ematea: 671 070 044 (Whatsapp) edo enkarterri@aek.eus
Apirilaren 17ra arte
2018/03/28
2018/03/27
Gurasolagun pasaportearen 2. saioa. Esperimentu tailerra Zallan.
Apirilaren 13an, ostirala, Gurasolagun pasaportearen 2. saioa egingo dugu Zallan. Honetan, gurasoek eta umeek zientzia, teknologia eta euskara uztarturik, hainbat esperimentu erraz egiteko aukera izango ditugu antolatutako esperimentu tailerrean. Gainera, pasaportearen 2. zigilua eskuratzeko aukera izango dugu bertan. Gazte Zentro Abianen, arratsaldeko 17:30ean
Izena ematea: euskera@enkarterri.eus
Apirilaren 11ra arte.
ANIMATU ETA EKIN ZIENTZIARI EUSKARAZ!
2018/03/14
Gurasolagun pasaporteari hasiera ezin hobea, ipuin-kontaketa familiaz lepo!
Pasa den larunbatean tarte zoragarria igaro genuen familian Rosa Martinezek eskainitako "Hala bazan" txontxongiloen saioan. Hiru ipunetan Rosak hainbat pertsonaiaren istorio eta pasadizoak kontatu zizkigun: Lukas untxiak
sukaldaria izan nahi du, Ulises arratoia ilargira joateko prestatzen ari
da eta Dubi igelak printzea dela amets egiten du, besteak beste. Saioa amaitutakoan pasaportean zigilua jarrita, pozik atera ziren gurasoak eta umeak hurrengo ekitaldiaren zain.
ESKERRIK ASKO ROSA ETA FAMILIA GUZTIEI!
Subscribe to:
Posts (Atom)























