2010/01/29

Otsaila, maiteminduen hilabetea

Urtarrileko aldapak otsailari eman dio paso eta horrekin batera SMS beroen lehiaketa gurekin dugu berriro ere.
V. edizio honetan amodioa ulertzeko era guztiek lekua izango dute, betiko legez. Baldintza bakarrak: euskaraz izatea, 160 karaktere baino gehiago ez izatea eta irudirik ez eranstea.
Gogoratu !!! Zure maitaleari mezua bidaltzen diozunean, aldi berean guri ere bidali ahal diguzula, ondoko zenbakira: 688 696 655. Horrela, zure azukre koxkorra kontent izateaz gain
lehiaketan parte hartuko duzu!!!
Eta sariak...??? Bai noski !!!
- 2 pertsonentzako afaria eta ordu beteko spa zirkuitoa
- 50 euro euskarazko produktuetan
- 30 euro euskarazko produktuetan

2010/01/22

Aztikerreko ikerketan parte hartzeagatik...

Gogoratuko duzuen bezala, Enkarterriko berbalagunok, Euskal Herriko gainontzeko berbalagunek bezala, Aztikerrek kudeatutako ikerketan parte hartu genuen inkesta luzetxo horiek betez.
Eta dinamizatzaileok, zuen parte hartzea motibatzeko edo, parte hartzaile guztion artean afari edo aste bukaera pasa zozketatuko zela esan genizuen, bai?
Ba zozketa dagoeneko egin da. Baina Enkarterriko berbalagunok, putxerak eta afariak gure kasa egiten jarraitu beharko dugu, irabazlea Oiongo talde bat izan baita !!! Zorionak Oiongo berbataldeari eta jarrai dezatela Arabar-Errioxa euskalduntzen !!!

2010/01/20

Kirola ere euskaraz !!!




Kirolean ere euskaraz egin daiteke eta hori egiaztatzeko hemen sakatu besterik ez duzu !!!


Kirolari euskaldun ospetsu asko aurkituko dituzu bertan !!!


2010/01/18

Euskaldunak behar dira




Enkarterriko berbalagunok pertsona euskaldunak aurkitzeko kanpaina jarri dugu abian. Kanpainaren bitartez, eskualdeko euskaltzaleak bildu nahi ditugu, berbataldeetan euren partehartzea bideratuz.


2010/01/12

Berriro martxan!

Kaixo berbalagunok!
Oporrak amaitu dira eta berriro martxan gaude.
Urte berrirako proposamen zerrendarako hemen doakizue ideia bat: zabaldu urtea euskarari!.

Aurten ere elkarrekin jarraitzea espero dugu eta zenbait ekitaldi eta topaketa antolatuko ditugu euskaraz elkarrekin bizitzeko.
Baina hau guztia bete ahal izateko zure laguntza behar dugu, beraz, proposamen edo ideiaren bat bidali nahi badiguzue.... zuen zain gaude.

2009/12/21

EHUn kredituak lortu berbalagun izatearen truke!

AEKren mintzapraktika egitasmoetan (berbalagun, mintzalagun...) parte hartzen duten Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek aukera askeko kredituak eskuratu ahal izango dituzte.

AEK eta UPV-EHUk adostutakoa honakoa da:
Unibertsitateko ikasleen zeregina: mintzapraktika egitasmoan dauden euskaldun berriekin astean ordu batez elkartzea eta euskara ikasleak ikas-prozesua amaitzen laguntzea. Egitasmo hauek mintzataldeetan antolatzen da, unibertsitateko ikasleak bertan integratuko lirateke eta laguntzaile papera beteko lukete. Orotara 45 ordu, hau da, 3 kreditu.
Euskal Herriko Unibertsitateak parte hartzen duten ikasleei euren espediente akademikoko aukera askeko kredituak lortzeko aukera emango lizkieke.

AEKren Praktika Zerbitzua berriz, ikasle horien jarraipena eta ebaluazio txostena egiteaz arduratuko litzateke.

Izena eman edo informazio gehiago nahi izanez gero, bete fitxa hau eta zurekin jarriko gara harremanetan.

2009/12/14

Ruper Ordorikaren kontzerturako sarrerak ditugu !!!

"Haizea garizumakoa" da Ruper Ordorikaren azken lana eta ostiral honetan Zallako Zine Antzokian aurkeztuko du abeslariak.
Berbalagunok sarrerak lortu ditugu !!!! Beraz, bi sarreren zozketan zure izena eman nahi baduzu, badakizu: Enkarterriko Berbalagun 946 670 312 enkarterri@aek.org

2009/12/10

KeMeN LeRtXuNdIrEn kontzerturako sarrerak agortzear !!!

Oraindik ez duzu zure sarrera lortu?

Kemen Lertxundi Ondarrutarrak kontzertua emango du bihar 20:00etan Balmasedan.
Berbalagunok debaldeko sarrera batzuk lortu ditugu, gure artean banatzeko... baina gutxi batzuk geratzen zaizkigu...
hau da zure azken aukera...

Sarrerak lortzeko, jarri gurekin kontaktuan, betiko legez: Enkarterriko Berbalagun 946 670 312 enkarterri@aek.org

2009/12/03

Urte amaierako Berbalagun bazkaria !!!




Enkarterriko Berbalagunok putxera erraldoia sukaldatuko dugu abenduaren 12an. Eskualdeko berbalagun guztiok Balmasedako txoko batean elkartuko gara urteari agur esateko.


Bazkaldu aurretik poteoan ibiliko gara hiribildutik eta ondoren, putxera zaintzera joango gara, indaba gozo-gozoak dastatu ahal izateko!!!


Izena emateko azken eguna abenduaren 9a izango da, bazkariaren eguna baino lehen erosketak egin behar baitira. Horretarako 5 euro jarriko ditugu pertsona bakoitzeko, ados???

Datozen egunetako ekitaldiak!

2009/12/02

Abesti sorkuntza: euskal musikariekin berbetan!

Bihar, abenduak 3, euskararen nazioarteko eguna musikaz blai ospatuko dugu.
Hori dela eta Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen“Abesti sorkuntza: euskal musikariekin berbetan” izeneko ekitaldira joateko gonbidapena luzatu nahi dizuegu.
Bertan, Seiren taldeko Jokin Lacalle (ahotsa eta bibolina) eta Onintze Garcia (kitarra eta ahotsa) alde batetik, eta Lor taldeko Lander Irazola (kitarra eta ahotsa) bestetik, oholtzan izango dira elkarrizketatuak izateko.

Musikaren beste ikuspuntu bat ezagutzeko aukera izango duzu eta gainera ondo pasatuko duzu!

Gehiago nahi duzu? Joan zaitez bihar, goizeko 11:00etan Zallako Zine-Antzokira eta egin berba musikariekin! …. eta gainera…. DOAN!





2009/11/30

Iratxe Mugire Sopuertan !!!




Sopuertako Berbataldeak plana antolatu du ostiral honetarako !!! Eskualdeko berbalagun guztiok elkartzeko aitzakia izango dugu, beraz, ostiralean. Iratxe Mugire kontzertuan izango da Sopuertan eta giroa berotzen hasteko berbapoteoa egingo dugu 19:30ean. Euskal kantautorearen kontzertua ondoren hasiko da, 21:00etan, Inhar tabernan.

2009/11/23

Igandean mendira goaz!


Udazken tropikal honetan mendiak kolore ikusgarriak erakusten dizkigu eta kolore horietaz gozatzeko mendira abiatu gara Enkarterriko berbalagunok, eta zein mendi aukeratu dugu honetan? Zallako Ubieta mendia!
Ibilaldia 9:30ean hasiko da, eta AEK-ko patioan geratuko gara , hortik La Magdalena auzotik igotzen den pistara abiatuko gara eta bidexkek gora eramango gaituzte.
Goian paisaiaz gozatu ondoren bokata hartu eta poliki poliki behera joango gara.
Beraz mendizaleok, ez ahaztu, azaroaren 29an bagoaz mendira!!.

Zenbat izango garen jakiteko eta denak elkarrekin abiatzeko osteguna baino lehen izena eman behar da, hurrengo helbide elektronikoan: enkarterri@aek.org edota 946670312 telefonoan.

Prestatu bokata eta etorri gurekin!

2009/11/19

BERRIA %50 merkeago berbalagunentzat



Berbalaguna bazara AEK-k BERRIArekin duen akordioari esker, asteburuetan zure kioskoan %50 merkeago jaso dezakezu egunkaria.


Horretarako zure datuak hemen bete eta kioskoaren izena eta helbidea idatzi. Datuok konprobatzeko jarri zein egitasmotan parte hartzen duzun.

2009/11/05

Barrez lehertu nahi?

Zure eguneroko arazoak ahaztu nahi dituzu? Oraindik ez dakizu barrez lehertzea zer den?

Izena eman Barreterapia tailerrean eta baietz barrez lehertu!!

Non: Balmasedako Emakumearen Etxean.

Noiz: Azaroak 28, 11:00-13:00.

Partaide kopurua: 15.

Izena eman: Balmasedako Euskara Zerbitzuan, azaroaren 20ra arte. 946 800 000 (Miren),
euskera@balmaseda.net

DOAN! Anima zaitez!

2009/10/27

Masaje ikastaroa euskaraz !!!


Lekua: Artzentalesko Kultur Etxea
Data: Azaroak 7, 14, 21
Ordutegia: 10:00 - 13:00
Prezioa: 15€ (Berbalagunek 10€)


Kepa Martiarena osteopatak masaje mota desberdinak erakutsiko dizkigu: terapeutikoa, erlaxatzekoa... Horretaz gain, gorputz-jarrera egokiak, elikadura osasuntsua eta kirolean luzamenduak egiteko gomendioak emango dizkigu, besteak beste.



IZENA EMATEKO

Mankomunitateko Euskara Zerbitzura deitu eta Loreaz galdetu: 94 667 18 51

Epea dagoeneko irekita dago eta azaroaren 2an itxiko da.

2009/10/15

Dirulaguntzak eskatzeko epea hasi da!

Urtero bezala Balmasedako Udalak dirulaguntzak emango dizkie euskara ikasten ari diren balmasedarrei.

Dirulaguntza - motak:
- Euskara ikasten aritu diren ikasle guztiek ordaindutakoaren %40 jaso ahal izango dute.

- Haurrekiko harreman estua duten ikasleek ordaindutakoaren %70 jaso ahal izango dute.

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek ordaindutakoaren %60 jaso ahal izango dute.


Dirulaguntzak eskatzeko epea urriaren 15etik azaroaren 13ra bitartean luzatuko da, eta eskabidea Balmasedako Euskara Zerbitzuan goizeko 9:00etatik 14:00etara aurkez daiteke.

Informazio gehiago lortzeko: 946 800 000 (Miren), euskera@balmaseda.net

2009/10/13

GaLdAmEs FoLk 09 !!!




Asteburu honetan VIII. Nazioarteko Folk Jaialdia ospatuko da Galdamesen. Berbalagunok ere bertan egongo gara !!! Ostiralean OREKA TX taldearen kontzertua egongo da. Elkarrekin ikusiko dugu kontzertua? Elkarrekin dantzatuko dugu?