Klikatu agendan handiago ikusteko!!
2008/05/30
2008/05/26
Euskararen gidabaimenaren amaiera
2008/05/25
Enkarterriko bertso finala
.png)
Maiatzaren 31an, Zapatuan, Enkarterriko bertso finalaz gozatzeko aukera daukagu. Saioa arratsaldeko 18:00etan Sodupeko kultur etxean izango da.
Protagonistak: Ion Barrocal, Aingeru Basterretxea, Jokin Castaños, Mikel Petuya, Jon Martinez, Aitor Arrutia
Gai-jartzailea: Argiñe Gonzalez
Antolatzailea: Bizkaiko bertsozale elkartea eta Mankomunitateko Euskara Zerbitzua

2008/05/23
sendabelar ikastaroa

Hainbat produktu natural egiten ikasi nahi baldin baduzu, ekainean Sopuertan antolatuko den sendabelar ikastaroan izena eman besterik ez duzu.
Ikastaro hau astelehenetan izango da ekainaren 2tik 23ra, 17:30etatik 20:30etara San Viator ikastetxean. Guztira 12 ordu izango dira 4 egunetan antolatua. Doan.
Izena emateko: Maiatzaren 28a arte
619318685 (Ainhoa)

2008/05/21
Ibilaldia

Igandean, maiatzak 25, Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen jaia ospatuko da Zornotzan. Balmaseda eta Zallatik autobusak aterako dira.
Balmasedan: Autobusa Balmasedako gasolindegitik aterako da 09:00etan eta 20:00etan helduko da.
Izena emateko epemuga maiatzaren 21ean bukatzen da.
Izena eman: Zubizaharra ikastolan (94 610 30 95)
Prezioa: Balmasedakoentzat 4€ Kanpokoentzat 5€
Antolatzailea: Zubi zaharra ikastola, Balmasedako euskara zerbitzua
Zallan: Autobusa Teide tabernatik aterako da 09:00etan eta 20:00etan helduko da.
Bonoak salgai: Zallako Zure-etxe eta Akelarre tabernetan. Prezioa: 8€
Antolatzailea: Txotx Euskara Taldeaeuskal eskola publikoa

Ekainaren 1ean euskal eskola publikoaren jaia ospatuko da Barakaldon. Balmasedatik autobusa aterako da. Irteera zuhaitz loditik izango da 09:30tan eta 20:00etan Balmasedan egongo gara.
Izena-emateko :Balmasedako euskara Zerbitzuan eta Mendiako Guraso elkartean
Izena-emateko :Balmasedako euskara Zerbitzuan eta Mendiako Guraso elkartean
Izena-emateko epemuga: Maiatzak 23
Antolatzailea: Mendia ikastetxeko Guraso Elkartea eta Balmasedako euskara zerbitzua.
Euskara a contracorriente
Hona hemen Maiatzaren 7an Radio Euskadin emandako erreportajea. Gure eskualdean euskaraz bizitzea erraza ez den arren aukerak egon badaude. Eskerrik asko Sodupeko Berbalagunak!!
2008/05/19
2008/05/15
2008/05/12
Euskal Herriak bere eskola

Ohar honen bitartez Euskal Herria bere eskola hezkuntza eragileak, datorren asteartean ,maiatzak 13 , burutuko duen dinamikaren berri ematea da.
Hezkuntza Sistema Nazionala Euskal Herriaren eskubidea da. Baieztapen honetatik gaur egunean Euskal Herriak bizi duen egoera arterako jauzia, ordea, handia da. Euskal Herriak atzeraezinak bilakatu diren urratsak eman ditu bide honetan eta hezkuntza komunitateak bere prestutasun zein konbentzimendu osoarekin aurre egin dio erronka ugariri ( ikastolen sorrera, 80.hamarkadako mugimendu pedagogikoaren loraldia, eskola publiko euskaldun berriaren aldeko masa soziala, ikasle mugimenduaren sorrera, Euskal Curriculuma,...)
Euskal Herriak bere eskolaren iritziz, unea da emaniko urrats guztiak norabide berberean kokatu eta herri honen eskubidea den Hezkuntza Sistema Nazionala egituratzea zein antolatzearen harira hezkuntza mugimendu indartsua artikulatzeko.
Horrexegatik zuk dinamikaren honen parteidea sentitzea nahi dugu datorren asteartean Zallako Kultur etxean jarrita egongo den erakusketara joaten 17:00etatik aurrera edo hezkuntza tailerrean parte hartzen 19:00etan. Guzti hau erakargarri izango delakoan eta han egongo zarelakoan, jaso besarkada bat.
2008/05/11
Bertso trikipoteoa

Ostiralean, maiatzak 16, Enkarterriko bertso finalaren aurrerapena bizitzeko aukera ezin hobea eman digute Sopuertako berbalagunek eskualdeko bertso txapelketako bertsolari guztiekin: Jon Martinez, Aitor Arrutia, Mikel Petuya, Jokin Castaños, Ion Berrocal eta Aingeru Basterretxea.
Non? Sopuertako Inhar tabernan
Ordua?19:00etan
Ordua?19:00etan
Antolatzailea: Sopuertako berbalagun
Babeslea: Sopuertako Udala
2008/05/06
Kolitzako igoera
2008/04/28
Ume jolasak, kantuak eta dantzak ikastaroa
Norentzat: guraso edo hezitzaile euskaldunentzat.(edo ikasten ari direnentzat)
Noiz: maiatzaren 9tik ekainaren 13a bitarteko ostiraletan, 15:00-16:30
(6 egun guztira)
Non: lan-eskolan
Edukiak:
· Min hartzen dutenekoak
· Burla egitekoak
· Laztantzerakoan egitekoak
· Esku eta hatzamarrekin egitekoak
· Naturarekiko erlazioa
· Kateatuak
Ume-kantu, bertso eta balada eredugarri batzuen bitartez, euskal kantuak landuko dira.
Dantzak
· Jauziak
· Kantudun dantzak
· Joko dantzak
Izena emateko: Euskara Zerbitzuan 946800000, 09:00-14:00 (Miren)
(maiatzaren 5a baino lehen)
Doan
PLAZA MUGATUAK
2008/04/25
Zazpi urtean kezka areagotuz

Zazpigarrenez Hizkuntz Eskubideen Behatokiak urteko diagnosiaren argazkia egin eta argazki horretan oinarritutako ondorioak atera ditu. "Zazpi urtean kezka areagotuz" esaldiarekin laburbildu ditu Behatokiko zuzendaria den Paul Bilbaok urteko txostenaren ondorioak.
Zazpi urteotan herritarrek jakinarazi diote Behatokiari hizkuntza-eskubideen egoera "euskararen telefonoa"ren bidez (http://www.euskararentelefonoa.com/ eta 902 194 332). Behatokiak herritarron kexak, zorionak edo galderak jasotzen ditu eta urteko diagnosia egiten du. Atzo (2008-4-24) Iruñean 2007ko txostenaren edukia aurkeztu zuen.
Halere, hori nahikoa ez dela azaldu dute: "Herritarrek erakusten duten kontzientzia aktiboagoak isla zuzena izan beharko luke erakundeek zein administrazioek eskubideen bermatzeko abian jartzen dituzten mekanismoetan". Horren harira, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak prestatutako Euskaraz bai adierazpenak Behatokiaren diagnosiak bete-betean berresten du. Adierazpen horretan euskararen egoeraren balorazioa egin du euskalgintzak: "Euskaldunok euskaraz bizitzeko dugun eskubidea ez dago bermatuta, eta nabarmenak dira egunero sortzen diren ezintasunak. Euskal Herriko hainbat eremutan, euskaraz bizitzeko aukera dagoenean, euskaldunak ahalegin gehigarria egin behar du hori lortzeko ohiko funtzionamendua, lehenetsitakoa, erdaraz garatzen delako".
Progresibotasun-eza eta milaka urraketa
Behatokiak kezka handiz argitaratu du 2007ko urteko txostena, bi elementuk eragindako kezkaz hain zuzen ere: progresibotasun-eza eta milaka urraketa izatea.
Behatokiak kezka handiz argitaratu du 2007ko urteko txostena, bi elementuk eragindako kezkaz hain zuzen ere: progresibotasun-eza eta milaka urraketa izatea.
Progresibotasun-eza: Eskubide-urraketa batzuk urterik urte errepikatu egiten dira. Administrazioek "progresibotasunaren" edota "arian-arian" bezalako aitzakien bidez eskubideen urraketen betikotzea eragiten dute, 2001ean jasotako kexak kudeatu behar izan baitira 2007an.
Milaka urraketa: Behatokiak ez dio erreparatzen ikuspegi kuantitatiboari kexen irakurketa egiteko. Halere, urterik urte eskubideen urraketen kopuruak gora egitea hausnarketarako elementua da. Euskara erabili, hizkuntza-eskubidea baliatu nahi eta ezin izan duten milaka espedienteren kasuistika kudeatu du.
Urteko txostenaren arabera, berriro ere administrazio guztiek urratzen dituzte hizkuntza-eskubideak.
Urteko txostenaren arabera, berriro ere administrazio guztiek urratzen dituzte hizkuntza-eskubideak.
Frantziako Estatua
Aitortza juridikorik ezak herritarrak babesgabe uzteaz gain, frantsesaren derrigorrezko erabilera justifikatzeko arrazoi bihurtu dute Administrazioek.
Aitortza juridikorik ezak herritarrak babesgabe uzteaz gain, frantsesaren derrigorrezko erabilera justifikatzeko arrazoi bihurtu dute Administrazioek.
Espainiako Estatua
Espainiako Estatuko Administrazioak gaztelania hutsean lan egiten jarraitu izan du 2007an. Urteko kexak baliatuz Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna berretsitakoan hartu zituen konpromisoak ez direla bete egiaztatu ahal izan du Behatokiak Europako Kontseiluko Adituen aurrean.

Nafarroako Gobernua
Dekretu murriztaileek eskubideen aitortzarako agertzen zituzten zirrikituak ere modu sistematikoan urratu dira.
Euskara bidezko hezkuntzaren garapena gelditzeko ingeles bidezko murgiltze-programak jarri dituzte abian.

Osansungintza
Osakidetzan oso agerian geratu da progresibitatea hain epe luze eta mugagabetan zehazteak ondorio zuzenak dituela eskubideen urraketan.
Osasunbidean eremu ez-euskalduneko herritar bihurtu dituzte nafar guztiak

Herrizaingoa
Autonomia Erkidegoetako Herrizaingo zein Barne sailetan ez dituzte aukerak baliatu hizkuntza-eskubideak bermatzeko mekanismoak abian jartzeko:
Ertzaintzaren lan-deialdietan bigarren hizkuntza-eskakizunik ez da ezarri oraindik, eta 1. Hizkuntza-Eskakizuna egiaztatzen ez duten langileak kontratatu dira.
Foruzainen lan-deialdiko lanpostu batean ere ez da derrigorrezkoa izan euskararen ezagutza.

Justizia
2007ko diagnosiak inoiz baino ageriago jartzen du justiziaren eremuan gertatzen diren eskubide-urraketak, eta euskaraz jardun nahi duten herritarrekiko bereizkeria. Are gehiago, gaztelania jakiteko derrigortasuna behin baino gehiagotan baliatu izan dute, beste urte batez, herritarren eskubideak urratzeko.
Euskara erabili nahi izatea oztopoa izateko aukera zabalik utzi dute Justiziako arduradunek.

Eremu sozioekonomikoa
Iaz egindako diagnosiaren ondorioak iraultzeko neurririk ez dute hartu administrazioek:
Ipar Euskal Herrian kontsumitzaile euskaldunei ez zaie eskubiderik aitortu.
Nafarroa osoa eremu ez-euskaldun bihurtu dute kontsumitzaile euskaldunentzat.
EAEko Kontsumitzaileen Legea garatzeko dekretuak ez dituzte abian jarri.

2008/04/24
Erdi Aroko azoka
.png)
Asteburu honetan, apirilak 26 eta 27, Erdi Aroko Azoka izango dugu Balmasedan. Urtero bezala balmasedatarrek kaleak eta plazak apainduko dituzte eta Erdi Aroko giro magikora eramango gaituzte.
Euskarak ere bere txokoa izango du San Juan plazan:
Euskarak ere bere txokoa izango du San Juan plazan:
Larunbatean, 18:00 eta 19:30ean: "Harritzeko ipuinak" euskal mitologian oinarritutako ipuinak txotxongiloekin umeentzat
Igandean "Erdi Aroko Arabiarra" kale antzerkia 13:00 eta 18:00etan, adin guztientzat.(TTR taldea)
2008/04/17
Sukaldaritza ikastaroa
Bakarrik bizi zarenetik pasta eta entsalada besterik ez duzu jaten? Amaren hozkailutik janaria lapurtzeaz nekatu zara? Lasai egon, behar zenuena daukagu:
Zallako Udaleko Euskera Zerbitzuak oinarrizko sukaldaritza ikastaroa antolatu du maiatzarako. Ikastaro hau astearte eta ostegunetan izango da, 19.00etatik 21.00etara Mimetiz Herri Ikastetxeko jantokian eta euskera hutsez izango da. Guztira 16 ordu izango dira, 8 egunetan antolatuta. Prezioa 15 €koa da edo 10 € Zallako Gazte Karneta 08 edukiz gero. Izena emateko e-mail bat bidali helbide honetara infogazte@zalla.org edo pasa zaitez Gazte Zentrotik.
Dultzainero eguna
Domekan, apirilaren 20an, Dultzainero eguna ospatuko da Gordexolan. Goiz osoan, Molinar plazan ekitaldi hauek izango ditugu:- Artisautza eta baserriko nekazaritzako elikagaien erakusketa eta salmenta.
- Euskal dantzen alardea Enkarterriko eskualdeko dantza-taldeen eskutik.
- Tradiziozko tresnen erakusketa eta salmenta.
- Enkarterriko Eremu Geografikoaren turistentzako informazio-gunea.
Egitaraua:
10:00- Harrera
10:30- Kalejira
11:30- Hamaiketakoa
12:00- Meza
12:30-13:30- Dultzaineroak
13:30- Tabernajira
15:00- Dultzaineroen bazkaria
Euskal Jaia Turtziozen

Zapatuan, Apirilaren 19an Euskal Jaia izango dugu Turtziozen
11:30 kalejira
12:00 Dantzen agerraldia
Turtzioz
Balmaseda
Artzentales
Zalla
Karrantza
Sodupe
13:30 Herri Kirolak Getxo taldearekin
15:00 Euskal Erromeria Aiko taldearekin
Egun osoa, La Quadra eta Zuazako albokariekin girotuta egongo da.
Antolatzaileak: Turtziozko Udala eta Turtziozko Dantza Taldea
2008/04/16
Gazte Eguna Balmasedan
.png)
Larunbatean, apirilak 19, gazte eguna ospatuko da Balmasedako kaleetan. Egitarau aparta prestatu digute. Anima zaitez!
13:00etan txupinazioa eta kalejira orkresta animazio taldearekin.
15:00etan bazkari herrikoia san juan plazako arkupetan.
16:00etan etxegorriren esku hitzaldia eta ekintza gazte asanbladaren bideoemanaldia.
18:00etan kalejira -poteo zaratatsua balmasedako perkusio band taldearekin (bpb).
19:30tan bertso saioa frontoian
20:00etan kontzertuak: no komply (Zalla), xikinkei (Donosti), delito y medio (madril)
Antolatzailea: Balmasedako gazte mugimendua
Subscribe to:
Posts (Atom)
.png)

.bmp)