2018/06/12

Familientzako perkusio tailerraren kronika.










       Dan-dan, ranplanplan, rapetaplan eta rataplan aritu ginen aurreko ostiralean Turtziozen egin genuen perkusio tailerrean. Arkaitz maisuaren eskutik  djembe izeneko danbor afrikarra jotzen ikasi genuen eta hainbat erritmo eta melodia modu arrakastatsuan osatzea lortu genuen. Aurtengo gurasolagunen pasaporteak ezin izan zuen amaiera hoberik izan. Aupa familiak!

ESKERRIK ASKO ARKAITZI ETA FAMILIA GUZTIEI!

2018/06/05

Kirola eta Natura ekimenaren VI. txangoa. Kayak zeharkaldia Urdaibain.


Zeharkaldia egingo dugu Kortezubitik Laidara.
Bukaeran,  nahi duenak Bird-Center-era bisita egingo du

Ordua: 9:00etan

Lekua: BirdCenter-eko aparkalekuan

Norentzat: Edonorentzat(gutxieneko adina 6 urte)

Iraupena: 2-3 ordu

Prezioa:
  • KAYAK: nagusiek 25 €  umeek 15 €
  • BIRD-CENTER: nagusiek 2 € umeak doan
IZENA EMAN (Izena emateko azken eguna, ekainak 13)

2018/06/04

Berbalagunon afaria Zallan.


       Ikasturtea amaitzear dago, eta honekin batera, urtero bezala, berbalagunok, euskaltegiko ikasleok eta eskualdeko gainontzeko euskaldunok mahai baten inguruan eseriko gara afari ederraz disfrutatzeko. Ekainaren 15ean, ostirala, Asador Zallan, gaueko 21:30ean. Primeran pasatuko dugu! Asador Zallan,


ANIMATU ETA IZENA EMAN!

Prezioa: 18 €
Izena emateko: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 (Whatsapp).
                        Ekainaren 12ra arte.

2018/06/01

Balmasedako garagardo dastaketaren kronika.






       Garagarra eta lupuloa osagai, Pilsen, Amber, Ipa eta Stout garagardo motak dastatzeko eta euren ekoizpen prozesua ezagutzeko aukera izan genuen Balmasedan pasa den asteazkenean. Batzuek errubioa nahiago, beste batzuek tostatua edo beltza; alabaina, guztiok disfrutatu ahal izan genuen edari honen aromaz eta zaporeaz. Oso ondo pasatu genuen eta uda honetan ikasitako guztia terrazan edo tabernan garagardo bat eskatzerakoan kontuan hartuko dugu.

MILA ESKER ENEKORI ETA PARTE HARTU ZENUTEN GUZTIOI!

2018/05/28

Gursaolagun pasaportearen IV. saioa. Perkusio tailerra.


       Ekainaren 8an, ostirala, ikasturte honetako Gurasolagun pasaportea ekimena amaitutzat emango dugu Turtziozen egingo dugun Perkusio tailerrean. Bertan, musika tresnekin esperimentatuz eta jolastuz, gurasoek zein umeek hainbat doinu eta erritmo sortzen ikasiko dute. Turtziozko kultur etxean, arratsaldeko 18:00etan.

Izena ematea: enkarterri@aek.eus - 671 070 044 (whatsapp)

ANIMATU ETA EMAN IZENA AHALIK ETA LASTERREN,

PLAZAK MUGATUAK DIRA ETA!


Zallako mintzodromoaren kronika.












       Gazteak zein nagusiak, ikasleak zein irakasleak, berbalagunak zein gainontzeko euskaldunak, jende ugari bildu ginen aurreko ostegunean Zallako mintzodromoan. Hiru gai hizpide, emakumeenganako indarkeria, birziklapena eta Euskaraldia, mahai batzuen inguruan aritu ginen lagunen artean eta giro atseginean. Beti bezala, oso ondo pasatu genuen eta errepikatzeko gogoz amaitutzat eman genuen saioa.

ESKERRIK ASKO GUZTIOI ETA AUPA ZUEK!

2018/05/25

Udako berbalagun.


       Gutxi falta da ikasturtea amaitzeko, baina gure eskaintzak udan ere jarraituko du. Uztailean edo abuztuan talderen batean parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Izena emateko azken eguna ekainaren 15a.

Udan ere, PRAKTIKATU ETA BIZI!

2018/05/18

Garagardo dastaketa Balmasedan.


       Ikasturtea amaitzear dago eta azterketen zein eguneroko estresari aurre egiteko giro lasaian eta atseginean garagardo fresko bat zaporatzea bezalakorik ez dago. Hori dela eta, hil honen 30ean, asteazkena, Berbalagun egitasmoan Boga euskal garagardo naturalaren dastaketa antolatuko dugu Balmasedan. Honetaz gain, garagardoari heldu baino lehen, ekoizpen prozesua eta zerbeza mota ezberdinen ezaugarriak ezagutzeko parada izango dugu. Emakumearen etxean, arratsaldeko 18:30ean.

HARTU ATSEDENALDITXOA ETA PARTE HARTU! 

2018/05/15

Sodupeko zirku tailerraren kronika.










       Arratsalde ederra pasa den ostiralean, maiatzaren 11n, Zirku tailerrean gurasoek eta umeek igaro zutena. Puxikak eta arroza erabiliz, malabareak egiteko pilotak egin genituen. Pilotak prest, txikiak zein handiak malabareak egiteko saiakeran aritu ginen. Hasieran pilota batekin, gero biekin eta batzuek, malabaretarako trebetasun handia erakusten, hirurekin aritzea lortu zuten. Zer ondo pasatu genuen!

ESKERRIK ASKO ETORRI ZIRENEI,

ETA BATEZ ERE, ANDERRI. AUPA ZUEK!

2018/05/14

Zallako mintzodromoa ate joka!


       Beste behin ere, maiatzarekin batera, Zallako mintzodromoa burutuko dugu hil honen 24an. Giro lasaian eta modu atseginean egungo gai batzuei helduko diegu mahai batzuen inguruan. Zallako pilotalekuan, 17:30ean.

Izena ematea: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 (Whatsapp). Maiatzaren 21era arte

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

2018/05/11

Bi txango Balmasedatik.



       Balmasedako Euskara Zerbitzutik bi txango zoragarri eskaintzen dizkigute maiatzean eta ekainean. Lehenengoa, maiatzaren 27an Santurtzin ospatuko den Ibilaldira eta bigarrena, ekainaren 3an Lekeition egingo den Euskal eskolaren publikoaren jaira.

Info gehiago: euskera@balmaseda.eus

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

2018/05/09

Kirola eta Natura. Orientazioa Pagoetan.


       Ekainaren 3an, Kirola eta Natura ekimenaren eskutik, Pagoeta parke naturalera abiatuko gara oinarrizko orientazioa ikastaroa egitera. Iparrorratza eta mapa eskuan, parke barrenetik mugituko gara zehaztutako ibilbidea osatzeko asmoz. Animatu eta parte hartu!

Irteeraren zehaztapenak:
10.00etan saio teoriko labur bat,  hori bukatzean bakoitzak bere ibilbidea egingo du.

Norentzat:
  • Edonorentzat
Distantzia:
  • 1,3 km (familia eta umeentzat) 10 baliza
  • 2,7 km (gazte eta heldu hasi berrientzat) 15 baliza
  • 3,5 km (orientazio-kirola ezagutzen dutenentzat) 18 baliza

Iraupena:
2 ordu
Desnibela: 150m
Eraman beharrekoak: Iparorratza eta mendiko oinetako erosoak 
Hamaiketakoa: Komeni da eramatea

>IZENA EMAN  (izena emateko azken eguna, maiatzak 29)

2018/05/02

Gurasolagun pasaportearen 3.saioa. Zirku tailerra Sodupen.


       Datorren ostiralean, maiatzak 11, gurasolagun pasaportearen 3. saioa, Zirku tailerra, egingo dugu Sodupen. Honetan, gurasoak eta umeak zirkuaren mundu magikoan murgilduko dira eta malabareak, kariokak eta beste hainbat truko egiten ikasteko aukera izango dute. Sodupeko kultur etxean, 17:30ean

Izena ematea: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 (Whatsapp)  

ANIMATU ETA EMAN IZENA AHALIK ETA LASTERREN,

PLAZAK MUGATUAK DIRA ETA!

2018/04/23

Garagardoa eta giroa ezin hobea!







       Aurreko egunean Boga euskal garagardo naturala ezagutzeko eta katalogoan dituzten lau garagardo mota dastatzeko aukera paregabea izan genuen. Enekok ekoizpen prozesua erakutsi ostean, dastaketari ekin genion eta pilsen, amber, ipa eta stout motako garagardoen zaporeak eta sentsasioak sentiaraziz gure hautaketa egin ahal izan genuen. Alai eta garagardoari buruzko ezagutza aseturik, amaitutzat eman genuen saioa.

MILA ESKER BERTARATU ZINETEN GUZTIOI,

ETA BEREZIKI, ENEKORI!