Berriobeitiko Udalak Narrazio Erotikoen 2011ko Literatur Lehiaketa antolatu du. Edozeinek har dezake parte eta lanak euskaraz zein gazteleraz aurkez daitezke. Idatziek gehienez 15.000 karaktere izan ditzakete (hutsuneak barne). Saria 1.500 eurokoa da eta parte hartzeko epea martxoaren 31ean bukatzen da.
2011/01/13
...idaztea gustuko duzuenontzat...
Berriobeitiko Udalak Narrazio Erotikoen 2011ko Literatur Lehiaketa antolatu du. Edozeinek har dezake parte eta lanak euskaraz zein gazteleraz aurkez daitezke. Idatziek gehienez 15.000 karaktere izan ditzakete (hutsuneak barne). Saria 1.500 eurokoa da eta parte hartzeko epea martxoaren 31ean bukatzen da.
2011/01/10
2010/12/21
BERBAlehiaketaren irabazleak!

BERBAlehiaketan parte hartzeagatik Kenzazpik, Zallan, abenduaren 30ean, emango duen kontzertura joateko bina sarreraren irabazleak, hauexek dira:
- Janire Garrastatxu Aretxabala.
- Roberto Blanco Amigo.
Zorionak eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!
Kontzertua Zine-Antzokian arratsaldeko 20:00etan izango eta irabazleek sarrerak lehiatilan jaso ahal izango dituzte.
Sarrerak Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak oparitu ditu.
2010/12/03
BERBAlehiaketan parte hartu !!!
Hilaren 30ean KEN7-k Zallan eskainiko duen kontzerturako sarrerak ditugu !!!Egin behar duzun gauza bakarra: galdesorta deskargatu eta erantzunak hona bidali.
Saria: ondo erantzundako galdetegi guztien artean zozketa egingo dugu. Bi lagun aterako dira irabazle eta bi sarrera eskuratuko ditu bakoitzak.
Epea: abenduaren 10ean bukatuko da.
Sarrerak Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eskaintzen ditu.
2010/12/02
Ipuin kontalariak euskararen eguna ospatzeko !!!
Bihar, dakizuenez, euskararen eguna da eta Enkarterriko berbalagunok gure eskualdean egingo diren ekitaldietan parte hartuko dugu. Balmasedako Kultur etxean Txirulari, kontalari deitutako ipuina entzun ahal izango dugu 19.00etan. Sopuertako auzoetxean Josemi Karrere egongo da Maitasunaren arbola obrarekin 19.30ean eta gero euskal luncha egongo da !!! Ez galdu aukera !!!
2010/12/01
2010/11/25
Berbalagun izatearen abantailak!
Lagun berriak, aisialdia euskaraz, festak, ikastaroak, irakurle kluba …
Berbalagun izateak abantaila asko dituelakoan zaude?
Gehiago nahi duzu? Irakurri…..
Berbalagun izateak abantaila asko dituelakoan zaude?
Gehiago nahi duzu? Irakurri…..
• BERRIAko asteburuetako harpidetzan deskontua, informazio gehiago eta izena emateko hemen
• AIZU! aldizkariaren harpidetzan deskontua, informazio gehiago eta izena emateko hemen
• UEU ikastaroetan deskontuak, informazio gehiago hemen
• EHUko aukera askeko kredituak, informazioa eta izena emateko hemen klikatu.
Ez galdu aukera!
• AIZU! aldizkariaren harpidetzan deskontua, informazio gehiago eta izena emateko hemen
• UEU ikastaroetan deskontuak, informazio gehiago hemen
• EHUko aukera askeko kredituak, informazioa eta izena emateko hemen klikatu.
Ez galdu aukera!
2010/11/21
Bertso-afaria Gordexolan
Azaroaren 26an (ostirala) 22:00etan Gordexolako Jubilatuen Egoitzako Tabernan, Hodoibaltza Euskara Elkarteak antolatutako Bertso-afarian Ion Berrocal (Trapagaran), Nuria Cortada (Muskiz), Aitor Arrutia (Artzentales) eta Idoia Anzorandia (Barakaldo) bertsolariak egongo dira.Izen ematea: Gordexolako Kultur Etxean, azaroaren 22ra arte.
Telefonoz (94 679 80 61) edo posta elektronikoz (hodoibaltza@gmail.com) ere eman dezakezu izena, baina horretarako dirua elkartearen kontuan sartu behar duzu zehaztutako epean.
Prezioa: 24 €.
Antolatzailea: Hodoibaltza Euskara Elkartea.Laguntzailea: Gordexolako Udala.
2010/11/18
Irakurle klubean irakurriko dugun hurrengo liburua...
Fernando Morilloren "Bilbo Samurai" irakurtzen ari gara irakurle klubean...Hilaren 30ean elkartuko gara eta kafe edo kaña bat hartzen dugun bitartean... liburuaren pasarterik dibertigarrienak eta deigarrienak komentatuko ditugu...
Apuntatu hitzordua :
Azaroak 30, asteartea
19.30ean ARLEKIN tabernan
bertan ikusiko gara !!!
2010/11/11
Bihar, azaroak 12 Berba festa!
Aupa lagunak!
Batzuk taldeetan hasi zaretela ospatzeko eta berbalagun berriek merezi duten harrera egiteko bihar arratsaldeko 19:30ean Zallako Darbuka tabernan berba-festa ospatuko dugu.
Ezin duzu galdu! Bertan Enkarterriko berbalagunok elkartuko gara eta sorpresak, lunch-a, poteoa....izango dugu!
Ez ahaztu, bihar, azaroak 12, Darbuka tabernan! Gonbidatuta zaude!
2010/11/09
Azaroko agenda prest !!!
2010/11/05
Berbataldeen ordutegiak

Berbalagun talde batean parte hartu nahi duzu?
Orain ez daukazu aitzakiarik, astean zehar eskaintza zabala daukagu-eta!. Proposatzen dizkizugun egunen artetik aukera ezazu ondoen datorkizuna edo beste bat proposatu eta taldea osatzen dugunean martxan jarriko dugu.
BALMASEDA
Astelehenero, 17:00etan Emakumearen Etxean
Astelehenero, 19:00etan La Cabaña tabernan
Asteazkenero, 19:30ean Eguzki tabernan
Ostiralero 19:30ean Carambola tabernan
Asteazkenero goizez (oraindik osatu gabe). Izena eman.
ZALLA
Irakurle Kluba: Hilabetean behin, asteartean 19:30ean, Arlekin tabernan.
Ostegunero, 18:00etan Oreka tabernan.
SODUPE
Ostiralero, 19:30ean, Navarro tabernan
SOPUERTA
Igandero, arratsaldeko 19:30ean Inhar tabernan
Enkarterriko Berbalagun Enkarterri Irratian!
Entzun Enkarterri Irratian Berbalaguneko dinamizatzaialeari, Oihane Orrantiari, egindako elkarrizketa!.
2010/10/20
Mintza igeriketa!
Uretan sartzen zarenean arrainak bezala sentitzen zara? Plisti-plasta ibiltzea gustuko duzu? Orain daukazu aukera paregabea igeriketa eta euskara praktikatzeko! Galduko duzu?
Non: Balmasedako igerilekuan
Noiz: Azaroaren lehenengo astetik Aste Santura arte (astean behin)
Nork har dezake parte:Igeriketa maila ertaina eta euskarazko edozein maila duenak.
Prezioa: 20€ ikastaro osoa.
Informazio gehiago:
Balmasedako igerilekuak: 946800549 - igerilekuak@gmail.com
Balmasedako euskara zerbitzua: 946800000 - euskera@balmaseda.net
Antolatzaileak: Ikastola Zubizaharra, Balmasedako Euskara Zerbitzua, Balmasedako Udala.
2010/10/06
2010/09/21
Berriro elkarrekin!
Aupa lagunak!
Uda amaitzen da, bai... baina udazkena badator eta udazkenarekin batera: BERBALAGUNAK mila ekintza elkarrekin egiteko prest!
Iaz gurekin egon zinen? Ederto! aurten ere gurekin jarraitzea espero dugu. Hori dela eta laster jarriko gara zurekin harremanetan taldeak antolatzeko.
Berria zara?, oraindik ez duzu izena eman?. Orain badaukazu izena emateko aukera, ziur gaude zuretzat talde egokiren bat egongo dela!.
Ez duzu BERBALAGUN egitasmoa ezagutzen?. Azalduko dizugu:
Zer da BERBALAGUN?
Astean behin lagunekin elkartu eta gustuko ekintzak eginez euskeraz berba egitea, horixe da gure helburua.
Lagun taldeak astean behin elkartzen dira, zaletasun, adin eta denbora librearen arabera eta talde bakoitzak erabakitzen du zer egin, noiz eta non.
Norentzat da?
Bere euskera hobetu gura duenarentzat. Edozeinek parte hartu ahal du, euskara ikasle izan edo ez, hitz egiteko gogoa baino ez da behar. Eta den-dena DOAN!
Euskaldunontzat ere bada, trebatu gura duenarekin astean behin batuz laguntza ederra ematen delako.
Non eman dezakezu izena?
Gure helbide elektronikoan: enkarterri@aek.org
Enkarterriko AEK Euskaltegian: 946 800 000-607 594 120
Enkarterriko Udal Euskaltegian: 946 670 902
Balmasedako Euskara Zerbitzuan: 946 800 000
Gordexolako Euskara Zerbitzuan: 946 798 002
Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan: 946 671 851
Anima zaitez eta atera arbela kalera! Izan berbalagun!
2010/06/25
Barnetegi Ibiltariak !!!
Udako ikastaro trinkoak egin beharrean, klasean bost ordu eman beharrean... hona hemen euskara eta aisialdia uztartzeko aukera paregabea !!!Bi aukera daude:
- Barnetegi ibiltaria OINEZ (lehenengo aldia). Uztailaren 3tik 18ra Euskal Herria mendirik mendi zeharkatuko dugu mutur batetik bestera.
- Barnetegi ibiltaria BIZIKLETAZ. 10. edizioa izango da eta zeguraski uztailaren 7tik 13ra Euskal Herriko hainbat txokotan ibiltariko txirrindulariak topatuko dituzue.
Izena emateko:
Postaz: ibiltaria@aek.org
Telefonoz:
Barnetegia oinez: 663 030 568 (azken eguna: ekainaren 24a)
Barnetegia bizikletaz: 630 148 159 (azken eguna: uztailaren 8a)
2010/06/15
Berbakafearen II. edizio arrakastatsua !!!
Argazkiak ikusteko, hemen.
2010/06/09
Euskal Ezkontza Balmasedan!

Ezin galdu ekainaren 19an Eguzki Dantza Taldeak antolatua Balmasedan ospatuko den Euskal Ezkontza. Bertan antzinako ezkontzen errepresentazioa egingo da eta herriko jendeak hartuko du parte soineko tradizionalak jantzita.
Senargaia eta bere familia emaztegaiaren bila joan ondoren herrian zehar paseatuko dira etxea eraikitzeko gauzak dituen idi-gurdia daramatela; altzariak, opariak, ezkontza-horniak... Ezkontza ospatu ondoren trikipoteoa eta oturuntz herrikoia guztiontzat eta eguna amaitzeko Euskal Erromeria !!
Gonbidatuta zaude, anima zaitez!
Hauxe egitaraua:
11:00 Irteera San Severino Enparantzatik. Senargaiaren familia. 12:00 Hamaiketakoa San Juan Plazan. Emaztegairekin topaketa.
13:00 Euskal Ezkontza San Severino Enparantzan.
13:45 Trikipoteoa herriko kaleetatik.
15:00 Kanta bazkaria. Bonoak: 6€ (haurrak 3€). (Eguzki eta Carambola tabernetan)
19:00 Euskal Erromeria San Juan Plazan.
13:00 Euskal Ezkontza San Severino Enparantzan.
13:45 Trikipoteoa herriko kaleetatik.
15:00 Kanta bazkaria. Bonoak: 6€ (haurrak 3€). (Eguzki eta Carambola tabernetan)
19:00 Euskal Erromeria San Juan Plazan.
Subscribe to:
Posts (Atom)




