2010/05/28

Enkarterriko bertso finala !!!


Enkarterriko Bertso Eskola martxan jarri zenetik emaitza emankorrak eman ditu, herriko plazak eta tabernak ikustea besterik ez dago !!!
Bertsozaletasuna izugarri hazi da gure eskualdean azken urteotan, iragan ostiralean Zallako Zine Antzokian bildu zen jendetza horren adibide bat besterik ez da !!!
Horregatik, bertsozaleentzako hurrengo hitzordua ekainaren 5ean izango da. Zierbanako frontoian Enkarterriko bertsolari txapelketa ospatuko da, 18:00etan.

2010/05/26

Berbakafearen II. edizioa !!!!


Iazko arrakasta ikusita, aurten ere berbakafea ospatuko dugu !!! Ekainaren 5ean Balmasedako San Juan plazan elkartuko gara gaurkotasunezko gaien inguruan iritziak trukatzeko... badakizue esaera zaharrak dioena: "zenbat buru hainbat aburu"

Izena emateko epea maiatzaren 31n bukatzen da, beraz, erreserbatu zure eserlekua ahalik eta lasterren !!!

2010/05/20

... maiatzaren 30ean Ibilaldia Bermeon !!!

Urtero bezala Bizkaiko Ikastolen jaia ospatuko da hilabete honetan, "Marigoran kikunbera" lelopean. Aurten Bermeon izango da maiatzaren 30ean eta gure eskualdetik autobusak antolatu dira egunpasa joateko.

Zalla
Irteera: 9.00
Itzulera: 19.30
Prezioa: 5 €

Balmaseda
Irteera: 9:00
Itzulera: 20:00
Prezioa: Balmasedakoentzat 4€
Kanpokoentzat 5€
Izena emateko epea: maiatzak 26

Gordexola
Irteera: 10:00
Itzulera: 20:00
Prezioa: 5€
Izena emateko epea: maiatzak 21


Artzentalesetik ere autobusa aterako da, informazio gehiago dugunean helaraziko dizuegu !!!

2010/05/17

...badator gure eguna !!!

Urteen poderioz egutegia modernizatuz joan da eta egun, Ignazio Deuna, Santiago Deuna eta Juan Deuna ospatzeaz gain, Harrotasunaren Eguna, Maiteminduen Eguna, Euskararen Eguna ospatzen dugu... eta duela urte batzuk gure egutegian Berbalagunon eguna edo Mintza Eguna ere gehitu genuen !!!

Aurten Arrasaten bilduko gara ekainaren 6an Berbalagun bezalako mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen dugunok.

Egitaraua:

11:00etan Ongi etorri berbalagun guztioi eta hamaiketakoa denontzat plazan.
12:00etan Ibilaldi gidatua Arrasatetik
13:30etan Kalejira ( berbalagun guztiok dantzan herria zeharkatuko duen kalejiran)
14:30etan Bazkaria herriko plaza nagusian (20 eurotan)
15:30etan Sari banaketa berezia
16:00etan Erromeria KATAIA taldearekin

Joan nahi baduzue jarri gurekin kontaktuan !!!

2010/05/13

Euskal dantza ikastaroa !!!

Maiatzaren 17an hasi eta ekainaren 10ean bukatuko da Zallako Ibai Lorak Dantza Taldeak antolatutako ikastaroa.

Astelehen, asteazken eta ostegunetan bilduko dira kiroldegiko graden azpian, 19.45etatik 20.45etara.

Matrikula 20 eurokoa besterik ez da eta izena emateko telefonoak hurrengoak dira:

Miren: 665 72 16 86 Izaskun: 652 75 57 50

2010/05/12

Bertsotan blai!

Urtero legez aurten ere punta puntako bertsolariak Zallako Zine Antzokian datorren astean, maiatzak 21, 20:00etan, ospatuko den bertso jaialdian.

Aurten gurekin izango dira Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano eta Zallako Bertso Eskolako Imanol Arrutia.

Berbalagunentzat gonbidapenak ditugu, beraz berbalaguna eta bertsozalea bazara gonbidatzen zaitugu!.

Gonbidapenak lortzeko epea maiatzaren 13an amaitzen da, beraz bidalguzu mezua (enkarterri@aek.org) edo hartu eskukoa eta bidali zure izena honako zenbakira: 607594120.

Anima zaitez!

2010/05/04

Ekitaldiz beteriko hilabetea !!!

Krisia atzean uzten ari garela dirudi... badator, azkenean, aukeraz beteriko agenda !!!

2010/04/29

Pozalaguako kobazuloak eta euskara


Santurtziko berbalagunei gure eskualdean gertatutakoaren berri eman nahi dizuegu. Informazioa zabaltzeko hemen sakatu.




2010/04/28

Berbalagun barbakoa !!!

Zer: berbalagun barbakoa !!!
Noiz: Maiatzak 9, igandea, egun osoan zehar (Ordu zehatza konfirmatzeke)
Tokia: erabakitzeke, eguraldiaren arabera... (Aurrerago konfirmatuko dugu)
Menua: momentuz begetarianoentzako gauza gehiegirik ez, haragia eta haragia !!! ñam, ñam...
Izena emateko: 15 euro sartu, zuen izen abizenekin batera Euskadiko Kutxako kontu honetara: 3035 0090 60 0900023815 (nabari da berbalagunon artean bankaria dugula...).

2010/04/19

Euskal musika tresnen erakusketa !!!

Apirilaren 23an Euskal Herriko musika tresnekin izango dugu hitzordua Balmasedan.

Arratsaldeko 5etan San Juan plazara hurbilduko gara. Alboka, txistua, danbolina, txirula, txalaparta, trikitixa, pandero, atabala, eta dultzaina ezagutzeko aukera emango digu doako saioak.

Soinutresna bakoitzaren inguruko hizketaldiez gain zuzeneko musikaz gozatzeko parada ere izango dugu !!!

Ez galdu aukera !!!




2010/04/16

Zatoz Galdamesko bide berdea ezagutzera !!!

Hartu agenda eta apunta ezazu datorren larunbatean, apirilaren 24an, giharrak astintzeko txangoa dugula !!!
Goizean goiz Galdameserako errepidea hartuko dugu eta bertako bide berdea ezagutzera joango gara. Bi taldetan banatuko gara, oinez egin nahi dutenak batetik eta bizikletaz egin nahi dutenak bestetik. 12etan bokata jateko elkartuko gara eta bukatu ostean etxera bueltatuko gara bazkaltzera.
Anima zaitezte !!! Negua atzean utzi dugu dagoeneko eta naturaz gozatzeko denboraldia hasi da !!! Interesa baduzue esaguzue ahalik eta lasterren, Galdamesera auto pribatuetan joango gara eta... antolatzen hasi behar dugu !!!

2010/04/14

Kontserbak eta marmeladak egiteko ikastaroa!


Kontserbak eta marmeladak egiten ikasi nahi duzu? Hemen daukazu aukera paregabea!.

Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak , Zallan antolatu duen "Kontserbak eta marmeladak" ikastaroa dohainik da eta bertan ikasiko dituzu zure etxean praktikan jartzeko teknikak.


Ikastaroa Zallan izango da, apirilaren 27 eta 29an eta maiatzaren 4,6,11, eta 13an, arratsaldeko 17:30etik 20:30era.


Plazak mugatuak dira eta izena emateko epea apirilaren 21ean amaitzen da, beraz, adi egon!. Izena emateko telefono honetara deitu: 94 667 18 51 (Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzua).


...... uuummmm zer gozoa!

2010/03/11

Martxoaren 27an TxOOOtx !!!!!!



Enkarterriko Berbalagun eta AEK-k TxOOOtx egingo dugu martxoaren 27an.

Gipuzkoarren lurraldean egun osoa emango dugu sagardoa "dastatzen" eta gure arteko harremanak sendotzen.

Izena emateko azken eguna 17a izango da, beraz, ez lokartu eta deitu lehenbailen !!!

2010/03/10

AIZU ! aldizkaria merkeagoa berbalagunentzat


Berbalagunek urteko harpidetza merkeagoa lortu ahal izango dute. Aizu ! aldizkariak 10 ale kaleratzen ditu urtean eta euskara errezean idatzitako testuak biltzen ditu.
Euskara ikasten ari direnentzat edota euskaraz irakurtzera ohituta ez daudenentzat aldizkari egokia da.
Berbalaguna bazara eta aukera hau aprobetxatu nahi baduzu, bete ezazu formularioa eta harremanetan jarriko gara!

2010/03/09

Bikote euskaldunaren bila !!!

Bikote euskalduna topatzeko webgunearen berri eman nahi dizuegu oraingoan.

Berbalaguna izanda lehenengo hiru hilabeteetako harpidetza dohainik izango duzu. Aprobetxa ezazu !!!

2010/03/05

Irakurle kluba, norentzat?

Irakurle amorratuentzat, noizean behin irakurtzen dutenentzat, euskaraz irakurtzen dutenentzat, euskaraz irakurri nahi dutenentzat, bakarrik edota kopainia onean irakurtzen dutenentzat, ozenki irakurtzen dutenentzat, isilpean irakurtzen dutenentzat, irakurritakoa hausnartzen dutenentzat, konpartitzen dutenentzat........ denontzat!.
Irakurle kluba talde irekia da, ez da beharrezkoa literaturan aditua izatea, eskatzen den bakarra irakurtzea da. Denon artean erabakiko dugu zein liburu irakurri, noiz bildu ....
Interesgarria iruditzen bazaizu etor zaitez martxoaren 23an taldeak ospatuko duen lehenengo bilerara, bertan gure asmoak eta helburuak konpartituko ditugu. Bilera Zallako AEK Euskaltegian ospatuko dugu 18:30ean.
Parte hartzeko zure izena eta telefonoa bidali behar diguzu, horretarako bi dira bideak:
- sms: 607 594 120

2010/02/26

SMS beroen lehiaketaren irabazleak !!!

Gogoratzen abenduko gau elektrikoa epeltasunetik berotasunera abiatu ginenean? Hezetasunean, trumoien zarataz euria hasi zuela? Hura bai klima aldaketa !

Irabazlea: Inma Llaguno Alonso
Saria: 2 pertsonentzako afaria eta ordu bateko spa zirkuitoa


Nire amets zure pentsamendu, zure pentsamendu neuronen orgia, orgia gure artekoa izan arte ni sutan, zure besoetan urtzeko zain, zure ezpainetan hats izan nahian !

2. Irabazlea: Terese Gartzia Ortiz
Saria: 50 euro euskarazko produktuetan



Maitxi, gogoak ditut zure gorputz goxoa laztantzeko, muxuka jango zaitut !! Etorri etxera ta ez zara damutuko...

3. Irabazlea: Alexander Pamo
Saria: 30 euro euskarazko produktuetan

2010/02/24

Martxelo Otamendiren hitzaldia


Bihar, otsailak 25, BERRIAko zuzendaria, Martxelo Otamendi, gure artean izango dugu hitzaldi interesgarri bat emateko.

"Egunkaria arrazoi ezaren epaiketa" hitzaldiaren gaia da eta bertan Egunkaria auziaren berri emango digu.

Hitzordua arratsaldeko 7:30ean Balmasedako Kultur Etxean izango da.

Egunkaria auziari buruz gehiago jakin nahi baduzu ezin duzu hutsik egin!
Antolatzailea: Balmasedako Udala.