2009/12/02

Abesti sorkuntza: euskal musikariekin berbetan!

Bihar, abenduak 3, euskararen nazioarteko eguna musikaz blai ospatuko dugu.
Hori dela eta Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen“Abesti sorkuntza: euskal musikariekin berbetan” izeneko ekitaldira joateko gonbidapena luzatu nahi dizuegu.
Bertan, Seiren taldeko Jokin Lacalle (ahotsa eta bibolina) eta Onintze Garcia (kitarra eta ahotsa) alde batetik, eta Lor taldeko Lander Irazola (kitarra eta ahotsa) bestetik, oholtzan izango dira elkarrizketatuak izateko.

Musikaren beste ikuspuntu bat ezagutzeko aukera izango duzu eta gainera ondo pasatuko duzu!

Gehiago nahi duzu? Joan zaitez bihar, goizeko 11:00etan Zallako Zine-Antzokira eta egin berba musikariekin! …. eta gainera…. DOAN!





2009/11/30

Iratxe Mugire Sopuertan !!!




Sopuertako Berbataldeak plana antolatu du ostiral honetarako !!! Eskualdeko berbalagun guztiok elkartzeko aitzakia izango dugu, beraz, ostiralean. Iratxe Mugire kontzertuan izango da Sopuertan eta giroa berotzen hasteko berbapoteoa egingo dugu 19:30ean. Euskal kantautorearen kontzertua ondoren hasiko da, 21:00etan, Inhar tabernan.

2009/11/23

Igandean mendira goaz!


Udazken tropikal honetan mendiak kolore ikusgarriak erakusten dizkigu eta kolore horietaz gozatzeko mendira abiatu gara Enkarterriko berbalagunok, eta zein mendi aukeratu dugu honetan? Zallako Ubieta mendia!
Ibilaldia 9:30ean hasiko da, eta AEK-ko patioan geratuko gara , hortik La Magdalena auzotik igotzen den pistara abiatuko gara eta bidexkek gora eramango gaituzte.
Goian paisaiaz gozatu ondoren bokata hartu eta poliki poliki behera joango gara.
Beraz mendizaleok, ez ahaztu, azaroaren 29an bagoaz mendira!!.

Zenbat izango garen jakiteko eta denak elkarrekin abiatzeko osteguna baino lehen izena eman behar da, hurrengo helbide elektronikoan: enkarterri@aek.org edota 946670312 telefonoan.

Prestatu bokata eta etorri gurekin!

2009/11/19

BERRIA %50 merkeago berbalagunentzat



Berbalaguna bazara AEK-k BERRIArekin duen akordioari esker, asteburuetan zure kioskoan %50 merkeago jaso dezakezu egunkaria.


Horretarako zure datuak hemen bete eta kioskoaren izena eta helbidea idatzi. Datuok konprobatzeko jarri zein egitasmotan parte hartzen duzun.

2009/11/05

Barrez lehertu nahi?

Zure eguneroko arazoak ahaztu nahi dituzu? Oraindik ez dakizu barrez lehertzea zer den?

Izena eman Barreterapia tailerrean eta baietz barrez lehertu!!

Non: Balmasedako Emakumearen Etxean.

Noiz: Azaroak 28, 11:00-13:00.

Partaide kopurua: 15.

Izena eman: Balmasedako Euskara Zerbitzuan, azaroaren 20ra arte. 946 800 000 (Miren),
euskera@balmaseda.net

DOAN! Anima zaitez!

2009/10/27

Masaje ikastaroa euskaraz !!!


Lekua: Artzentalesko Kultur Etxea
Data: Azaroak 7, 14, 21
Ordutegia: 10:00 - 13:00
Prezioa: 15€ (Berbalagunek 10€)


Kepa Martiarena osteopatak masaje mota desberdinak erakutsiko dizkigu: terapeutikoa, erlaxatzekoa... Horretaz gain, gorputz-jarrera egokiak, elikadura osasuntsua eta kirolean luzamenduak egiteko gomendioak emango dizkigu, besteak beste.



IZENA EMATEKO

Mankomunitateko Euskara Zerbitzura deitu eta Loreaz galdetu: 94 667 18 51

Epea dagoeneko irekita dago eta azaroaren 2an itxiko da.

2009/10/15

Dirulaguntzak eskatzeko epea hasi da!

Urtero bezala Balmasedako Udalak dirulaguntzak emango dizkie euskara ikasten ari diren balmasedarrei.

Dirulaguntza - motak:
- Euskara ikasten aritu diren ikasle guztiek ordaindutakoaren %40 jaso ahal izango dute.

- Haurrekiko harreman estua duten ikasleek ordaindutakoaren %70 jaso ahal izango dute.

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek ordaindutakoaren %60 jaso ahal izango dute.


Dirulaguntzak eskatzeko epea urriaren 15etik azaroaren 13ra bitartean luzatuko da, eta eskabidea Balmasedako Euskara Zerbitzuan goizeko 9:00etatik 14:00etara aurkez daiteke.

Informazio gehiago lortzeko: 946 800 000 (Miren), euskera@balmaseda.net

2009/10/13

GaLdAmEs FoLk 09 !!!




Asteburu honetan VIII. Nazioarteko Folk Jaialdia ospatuko da Galdamesen. Berbalagunok ere bertan egongo gara !!! Ostiralean OREKA TX taldearen kontzertua egongo da. Elkarrekin ikusiko dugu kontzertua? Elkarrekin dantzatuko dugu?

2009/10/02

Enkarterri jaietan !!!



Enkarterriko biztanleok badaukagu oporren osteko depresioari aurre egiteko erremedioa... jaiak, jaiak, jaiak !!! Jaiak dira sorginen sendagairik onena ! Karrantzako jaiak, Zallako jaiak, Balmasedako jaiak... ezin dugu atsedenik hartu!


Eta jai giro ederra aprobetxatuz berbalagunok hitzordua jarri dugu larunbat honetarako! Zallako jaietan euskara eguna ospatuko dute: bertso-bazkaria, euskal erromeria... Horregatik 13.00etan poteatzeko geratu gara Zure Etxe tabernan.



Ez hutsik egin, zerrenda pasako dugu eta !

2009/09/24

Antsietateari aurre egiteko ikastaroa, Gordexolan

Nola egin aurre antsietateari?
Gordexolako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatu duen ikastaroan antsietatea kontrolpean edukitzeko teknikak ikasiko ditugu.

Antsietateari nola egin dezakegun aurre, gorputza eta burua erlaxatzeko teknikak eta inguruko pertsonekin nola erlazionatzen garen aztertuko dugu metodologia aktiboa eta parte-hartzailea izango duen Gustura nago ikastaroan.
Ikastaroa urriaren 2tik abenduaren 18ra eta ostiraletan 19:00etatik 20:30era burutuko da.

Izena emateko epea: irailaren 14tik 25era.
Prezioa: gordexolarrek 10 €, besteek 30 €.
euskarazerbitzua@gordexola.net
Tel: 946 798 002 (Itziar)

2009/09/22

Enkarterriko berbalagunak berriro martxan!

Kaixo berbalagunok!

Uda amaitu da..., baina ez kezkatu! ez zara batere aspertuko, Berbalagunok berriro martxan gaude eta aurten ere zenbait ekintza prestatuko ditugu denok euskaraz ondo pasatzeko.
Berbalagun batzuk hasi dira biltzen eta laster berriak ere hasiko dira, beraz, izena eman nahi baduzu, orain daukazu aukera.

Zein da gure helburua?
Euskaldunen sarea osatzea eta astean behin elkartzea gustuko ekintzak egiteko eta euskaraz berba egiteko.

Lagun berriak egingo dituzu eta haiekin irteerak, ikastaroak, hitzaldiak, antzerki lanak.... gozatuko dituzu.

Nork eman dezake izena?
Euskaldun zaharrek zein berriek, euskara ikasleek eta euskara ikasle ohiek eta orokorrean euskaraz mintzatu eta bizi nahi duen edonork.

Non eman dezakezu izena?
Gure helbide elektronikoan: enkarterri@aek.org

Enkarterriko AEK euskaltegian: 946 670 312
Enkarterriko Udal euskaltegian: 946 670 902

Balmasedako euskara zerbitzuan: 946 800 000

Gordexolako euskara zerbitzuan: 946 798 002

Mankomunitateko euskara zerbitzuan: 946 671 851

...eta dena DOAN! Anima zaitez eta etorri gurekin!

2009/09/21

Aisialdirako begirale ikastaroa

Enkarterriko Udal Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen duen begirale ikastaroa dagoeneko martxan da. 18 urte beteta badituzu edo 2010ean betetzen badituzu eta ume zein gazteekin lan egin nahi baduzu hemen daukazu aukera. Ikastaroa asteburuetan izango da eta bukatuz gero Eusko Jaurlaritzaren diploma ofiziala eskuratuko duzu.


Gaur amaitzen da izena emateko epea, beraz, azken aukera duzue parte hartzeko ! Beraz, interesa badaukazu deitu 94 667 18 51 telefonora !

2009/07/13

LAN ESKAINTZA

AEK-k BERBALAGUN EGITASMORAKO DINAMIZATZAILEA BEHAR DU

Lanaldi erdiz, jardunaldi osoz aritzeko aukera. 2009ko urritik hasita 2010ko ekainera arte (luzagarria), Enkarterriko Berbalagun programaren mintzapraktika taldeak, kultur ekintzak, publizitatea eta koordinazio lanak antolatu eta gauzatu beharko ditu. Berbalagun egitasmoaren helburua euskaldunei eta euskara ikasleei erabilera eta praktika guneak eskaintzea da.
EZINBESTEKO BALDINTZAK:
· Euskalduna izatea.
· Informatikari buruzko oinarrizko ezagutza.

BALORATZEKOAK:
· Talde dinamizazioan eta antolaketan esperientzia
· Enkarterrikoa izatea.
· EGA titulua edo baliokideak.

CURRICULUMAK JASOTZEKO:
Interesdunok bidali zeuen curriculumak IRAILAREN 4a BAINO LEHEN ondoko helbidera. praktikatu@aek.org

Erreferentzia: enkarterriko berbalagun

ARGIBIDE GEHIAGO:
618 57 44 66

2009/06/25

Sexua, ze sua!!!

Aurtengo ikasturteko amaiera bero beroa izango da!.

Ekainaren 26an, arratsaldeko 19:00etan Balmasedako Kultur Etxean jostailu erotikoei buruzko hitzaldia eta ipuin erotikoak azalduko ditu Bego Gomezek.

Berbalagunok adi adi egongo gara ea zerbait ikasten dugun....

Anima zaitez eta etorri!


2009/06/12

Kafea hartzera gonbidatzen zaitugu!

Berbakafea Balmasedan.

Zer da Berbakafea?
Berbakafea World cafe izeneko ekitaldian onarritzen da eta bere helburua pil-pilean dauden gaiei buruz mintzatzea da.

Mintzamena lasaia eta kafea lotuko dugu larunbat goizean, ondoren bertsolariak arituko dira eta pintxoak dastatzeko aukera ere izango dugu.

Dena doan!

Non eta Noiz?
Ekainaren 20an, larunbatean, Balmasedako Udaletxeko aterpean.
Goizeko 11:00etatik 14:00etara.

Etorriko zara? Gonbidatuta zaude!!
Hori bai, aldez aurretik izena eman behar duzu plaza mugatuak dira eta!

Izena eman:
- Balmasedako Euskara Zerbitzua: Gorane : 946 800 000

- Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzua: Lorea / Amaia 946 671 851

Antolatzaileak: Balmasedako Udaleko Euskara Zerbitzua, Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzua, Alonsotegiko Udala eta Berbalagun

Mintzagaiak proposatu nahi baduzu, orain daukazu aukera. Bidalguzu mezua hona: enkarterri@aek.org

2009/06/09

Igandean Gorbeiara goaz!

Enkarterriko Berbalagunok oso ausartak gara eta aurtengo lehen mendi irteera nora eta Gorbeiara!. Han toki eta paisaia eder eta zirraragarriak ikusiko ditugu, kobazuloak, basoak, baserriak, errekak, artaldeak...

Igandean, ekainaren 14an, goiz goizean Gorbeialdera abiatuko gara eta gurutzea bisitatu ondoren, indarrak berritzeko hamaiketako ederra egingo dugu gure paisaia hunkigarri honetan.

Gainera eguraldi ederra izango dugu igandean, beraz, prestatu bokata eta ez ahaztu argazki kamera!

Anima zaitez, oso ondo pasatuko dugu eta!

Gogoratu izena eman behar dela taldea antolatzeko. Bidali mezua enkarterri@aek.org

2009/06/04

Haur hizkera. Ikastaroa

Gordexolako Udalak haurrekin hitz egiten hasteko ikastarotxoa antolatu du.
Ikastaroa, ekainaren 4an, 18:00etatik- 20:00etara izango da, Gordexolako Kultur Etxean.
Ikastaroan haur-hizkera, jolasak, abestiak, onomatopeiak, haurren esaerak eta abar landuko dira, gainera haurtzaindegi zerbitzua egongo da.
Anima zaitez!

"Zelan hitz egin arrakastaz jendaurrean"

Jendaurrean hitz egin behar duzunean totelka, eta dardarka egiten duzu? Jendaurrean gorritu gabe hitz egitea ez dela posible uste duzu?

Andoni Egaña bertsolariak aholkuak eta trikimailuak azalduko dizkigu jendaurrean arrakastaz hitz egiteko. Lortuko dugu?

Ekainaren 4an, arratsaldeko 18:30ean Zallako Kultur Etxean!
Ez galdu aukera!
ekaina kulturala