2017/02/17

Kultur txangoa prest!


       Pasa den urtean bezala, martxoarekin batera, kultur txangoa egiteko unea ailegatu zaigu berbalagunoi. Aurten, martxoaren 18an egingo dugu eta Gipuzkoako Goierrira abiatuko gara Igartubeiti baserri museoa bisitatzera eta Zeraingo Otatza sagardotegian bazkari ederraz gozatzera. Hementxe duzue plana:

9:00 - Balmasedako bus geltokian.
9:15 - Zallako udaletxe ondoko bus geltokian.
9:30 - Gueñesko bus geltokian.
9:45 - Sodupeko bus geltokian.
11:00 - Igartubeiti baserriari bisita.
14:30 - Otatza sagardotegian.
19:00 - Buelta etxera.


Prezioa: 35 €. Umeek 10 €
Izena emateko: enkarterri@aek.eus, 671 070 044 (Whatsapp) edo AEK eta Udal euskaltegietan
Txartela eskuratzeko azken eguna martxoaren 2a izango da

BERAZ, ARIN IBILI ETA ESKURATU ZURE TXARTELA,

PLAZAK MUGATUAK DIRA ETA!

2017/02/15

Zallako irakurle kluba.


       Datorren asteartean, otsailak 21, arratsaldeko 18:30ean Zallako irakurle kluba bilduko da berriro Udal liburutegian. Honetan, Jon Mirande euskal idazlearen "Haur besoetakoa" liburua komentatuko dute. Liburua eskuragarri duzu jada liburutegian.


LIBURUA ESKURATU ETA 

EKIN EUSKARAZ IRAKURTZEARI!

2017/02/13

Masaje-barreterapia tailerraren kronika.






       Hilaren 9an, Sodupeko kultur etxean elkartu ginen masaje eta barreterapiaren bidez gure gaur egungo bizimoduak eragindako minei eta egonezinei aurre egiteko asmoz. 

       Saioaren hasieran, Ninak, tailerraren dinamizatzailea eta berbalaguna, buruan zein bizkarrean izaten ditugun ohiko arazoez galdetu zigun banan-banan eta arazo horiek ekiditeko aholku batzuk emateaz gain, masaje eta ariketa mota batzuk erakutsi zizkigun. Honek guztiak, oso giro atsegin eta barregarriarekin uztarturik, talde dinamika polit batean sartarazi gintuen eta oso ondo pasatu genuen.

ESKERRIK ASKO NINARI ETA
HARA HURBILDU ZINETEN GUZTIOI! 

2017/02/10

Balmasedako mintzodromoa dator!

       Otsailaren 23an, osteguna, euskararen erabilera sustatzeko eta euskara ikasten ari diren ikasleen artean jarrera aktiboa bultzatzeko helburuarekin,  Balmasedako mintzodromoaren IV. edizioa egingo dugu. Bertan, mahai batzuen inguruan, Enkarterriko euskaltegietako eta institutuko ikasleak, berbalagunak eta gainontzeko euskaldunak egungo gai batzuei buruz hizketan arituko dira giro atseginean. Euskara maite baduzu eta Enkarterrin euskaraz bizi nahi baduzu, ez galdu aukera! Goizeko 10:30ean, pilotalekuan.

Izena emateko: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 (Whatsapp). 
                        Otsailaren 20ra arte.

ANIMA ZAITEZ!
                         

2017/02/08

"Barreterapia familian" tailerra Zallan.

     
       Hil honen 22an, asteazkena, etxeko txikiekin tarte dibertigarria igarotzeko eta barreak egiteko aukera paregabea izango dugu Zallan antolatu dugun Barreterapia tailerrean parte hartuz. Bertan, umeek zein helduek barrenean dugun umea ateratzeaz gain, familia barruko hizkuntza transmisioan eragingo dugu. Arratsaldeko 17:15ean, gazte zentroaren ondoko gelan.

Izena emateko: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 (whatsapp)
                             
                             Otsailaren 17ra arte.



ANIMATU ETA EMAN IZENA AHALIK ETA LASTERREN,

PLAZAK MUGATUAK DIRA ETA!

2017/02/01

Masaje-barreterapia tailerra Sodupen.


       Datorren ostegunean, otsailak 9, masaje eta barreterapia uztartzen dituen tailerra egingo dugu Sodupen. Bertan, Ninak gure gorputza eta gure burua sasoian mantentzeko teknika batzuk erakutsiko dizkigu lagunen artean tarte alaia eta barregarria igarotzen dugun bitartean. Sodupeko kultur-etxean, arratsaldeko 19:00etan.

EZ GALDU AUKERA ETA HURBIL ZAITEZ!

Izena ematea: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 (whatsapp) 

2017/01/16

Enkarterriko Berbalagun. Izen ematea zabalik.



  Taldeak Zure Erara
Taldeak ordutegi, adin, herri-auzo edota zaletasunak kontuan hartuz, osatzen dira. Lagun giroan kafetxoa hartu, paseatu, mendira joan... edo besterik gabe elkartu eta euskaraz bizitzea da helburu.

  Berbalagun Taldeak
5-6 laguneko taldeak osatzen dira, astean behin ordubetez elkartzen dira gutxienez. Non-nahi eta nolanahi euskaraz aritzeko.

  Ekintza Osagarriak
Astean behin geratzeaz gain, hainbat ekintza antolatzen dira euskara praktikatzeko: mendi irteerak, museoak, familientzako tailerrak, mintzodromoak, bertso-poteoak...

Izena eman: 671 070 044 (Whatsapp)

Korrikaren aurkezpena Zallan.


       Ostiral honetan, urtarrilak 20, arratsaldeko 19:00etan Korrikaren aurkezpena egingo da Zallan. Aurtengo korrikaren zehetasun guztiak (ibilbidea, ordutegiak, kanta, omendua, etab...) ezagutu nahi badituzu, Zallako gazte bulegora hurbildu baino ez duzu egin behar goian aipatutako egunean eta ordutegian. Bertan, aurkezpena egiteaz gain, bertsolariak, aurreko korriken argazki zaharrak, arropa denda, luntxa eta askoz gauza gehiago topatu ahalko dituzue. 

HURBILDU ETA 20. KORRIKAREN

PARTAIDEA IZAN!  

2017/01/09

Bertso-poteoa Zallan.


       Hilero bezala, hilabete honetako bigarren ostiralean ere, urtarrilak 13, Zallako bertso eskolako lagunek bertsolaritzaz disfrutatzeko ekitaldi polita prestatu digute.

       Honetan, ETABAR bertso eskolaren laguntzaz, berstolariek Zallako kaleak, tabernak eta bazter guztiak bertsoz beteko dituzte antolatutako bertso-poteoan parte hartuz. Arratsaldeko 8:00etan, Darbuka tabernatik abiatuta.

HITZEZ HITZ, BERTSOZ BERTSO

    ZALLAN EUSKARA, SENDO SENDO.    

2016/12/19

Enkarterriko euskaldunon topaketa. Kronika























       Egun zoragarria atzo Enkarterriko euskaldunok Balmasedan igaro genuena. Goizetik ilundu arte, ekintzez beteriko egitarauaz disfrutatu genuen; familientzako jolasak, bisita gidatua, bertso-jira musikatua, bazkaria, kafe dastaketa, Korrika arropa desfilea eta, egunari bukaera ezin hobea emateko, erromeria aparta. Eskerrik asko hara hurbildu zineten guztioi eta bereziki, antolakuntzan zein ekintzetan modu aktiboan parte hartu zenuten guztioi: Ariana, Joseba, Sokole perkusio taldea, Jorge, Peru eta Jone bertsolariak, Nafarroa Kanta taldea, Jon Mikel, AEKideak eta Eguzki dantza taldea.

MILA ESKER BERRIRO ETA AUPA ZUEK,

 JO TA KE ENKARTERRI EUSKALDUNDU ARTE!
 

2016/12/12

Euskaldunon topaketa dator!


       Igande honetan, abenduak 18, Enkarterriko euskaldunon topaketa ospatuko dugu Balmasedan, eta horretarako ekintzez beteriko eguna prestatu dugu. Hona hemen egitaraua:

     11:00 – Familientzako tailerrak (kultur etxean)

     11:00 – Bisita gidatua San Juan elizatik.

     12:30 – Bertso-jira musikatua.

     15:00 – Bazkaria (frontoian). Putxera + Postrea + Edaria, kafea eta ogia.
                  Prezioa: 15 € Txartelak salgai: Gazte zerbitzuan eta Skamatan
                  (Balmaseda), Darbukan (Zalla) eta Navarron (sodupe).
                  Izena emateko epea: abenduaren 14ra arte.

     16:30 – Kafe dastaketa (frontoian)

     17:30 – Moda desfilea (frontoian)


HARTU ZURE TIKETA LEHENBAILEHEN,

OSO ONDO PASATUKO DUGU ETA!
 

2016/12/07

Bertso-afaria Karrantzan. Kronika


 








       Aurreko larunbatean, abenduak 3, euskararen nazioarteko eguna zela eta, Karrantzako berbalagunek bertso-afari polita antolatu zuten. 

       Iluntzean euskararen oihartzuna hasi zen entzuten haran osoan, La Escritatik Zalamara eta Pozalaguatik Lanzas Agudasera. Izan ere, Karrantzako trikitilariak gaua berotzen hasi ziren, Anbasaguas auzoan egin zen triki-poteoari  musika jartzen. Eztarria busti ondoren, Txaro sagardotegira abiatu ginen afariaz eta bertsoez disfrutatzera. Imanol Uria eta Inaxio Vidal bertsolariak bikain aritu ziren bertsotan eta oso ondo pasatu genuen. Honetaz gain, sorpresa bat ere izan genuen eta karrantzako bertsolari aparta bati entzuteko aukera izan genuen.


ESKERRIK ASKO KARRANTZAKO TRIKITILARIEI, IMANOL ETA 

INAXIORI ETA HARA HURBILDU ZINETEN GUZTIOI!!!   

2016/12/02

Enkarterriko euskaldunon topaketa.


       Abenduaren 18an, igandea, Enkarterriko euskaldunok euskararen jaia ospatuko dugu Balmasedan. Alboan zerbitzu turistikoekin eta Nafarroa Kanta Taldearekin elkarlanean, adin eta gustu guztientzako egitarau polita prestatu dugu. Goizean familian aritzeko tailerrekin eta Balmasedan zehar Jorge Gomezek prestatuko duen bisita gidatuarekin ekingo diogu egun zoragarri honi. Eguerdian Jone Larrinaga eta Peru Vidal bertsolariekin, eta Nafarroa Kanta  Taldearekin bertsotan eta kantuka arituko gara bazkaltzera joan arte. Bazkaldu ostean munduko hainbat kafe dastatzeko aukera izango dugu eta Korrika desfileaz disfrutatu ondoren, amaitutzat emango dugu eguna. Familian, lagunekin edo berbataldekideekin euskaraz bizi eta disfrutatzeko paradarik onena izango dugu euskaldunon topaketan.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

Bazkarirako txartelak salgai: 15 €
Gazte zerbitzuan eta Skamatan (Balmaseda), Darbukan (Zalla) eta Navarron (Sodupe). 

2016/11/25

Bertso-afaria Karrantzan.


       Abenduaren 3an, euskararen nazioarteko eguna dela eta, Karrantzako berbalagunek Udalarekin eta Karrantzako Kultur Etxearekin batera ekitaldi polita antolatu dute. Arratsaldeko 20:00etan Ambasaguaseko La Parada tabernan elkartuko gara triki poteoari ekiteko. Egarria asetuta, Txaro sagardotegira abiatuko gara bertso afari ederraz gozatzera. Bertan, Imanol Uria eta Inaxio Vidal bertsolari bikainak berbalagunek proposaturiko gaiez arituko dira bertsotan. Aurrekoan ez bazinen egon edo errepikatzeko gogoarekin geratu bazinen, ezin duzu honetan huts egin.

Prezioa:25 €
Txartelak salgai: Kultur etxean, euskaltegian eta 53 tabernan (abenduaren 1era arte)