
2010/03/10
AIZU ! aldizkaria merkeagoa berbalagunentzat

2010/03/09
Bikote euskaldunaren bila !!!
Bikote euskalduna topatzeko webgunearen berri eman nahi dizuegu oraingoan.Berbalaguna izanda lehenengo hiru hilabeteetako harpidetza dohainik izango duzu. Aprobetxa ezazu !!!
2010/03/05
Irakurle kluba, norentzat?
Irakurle amorratuentzat, noizean behin irakurtzen dutenentzat, euskaraz irakurtzen dutenentzat, euskaraz irakurri nahi dutenentzat, bakarrik edota kopainia onean irakurtzen dutenentzat, ozenki irakurtzen dutenentzat, isilpean irakurtzen dutenentzat, irakurritakoa hausnartzen dutenentzat, konpartitzen dutenentzat........ denontzat!. 2010/03/01
2010/02/26
SMS beroen lehiaketaren irabazleak !!!
Gogoratzen abenduko gau elektrikoa epeltasunetik berotasunera abiatu ginenean? Hezetasunean, trumoien zarataz euria hasi zuela? Hura bai klima aldaketa !Irabazlea: Inma Llaguno Alonso
Saria: 2 pertsonentzako afaria eta ordu bateko spa zirkuitoa
Nire amets zure pentsamendu, zure pentsamendu neuronen orgia, orgia gure artekoa izan arte ni sutan, zure besoetan urtzeko zain, zure ezpainetan hats izan nahian !
2. Irabazlea: Terese Gartzia Ortiz
Saria: 50 euro euskarazko produktuetan
Maitxi, gogoak ditut zure gorputz goxoa laztantzeko, muxuka jango zaitut !! Etorri etxera ta ez zara damutuko...
3. Irabazlea: Alexander Pamo
Saria: 30 euro euskarazko produktuetan
2010/02/24
Martxelo Otamendiren hitzaldia

2010/01/29
Otsaila, maiteminduen hilabetea
Urtarrileko aldapak otsailari eman dio paso eta horrekin batera SMS beroen lehiaketa gurekin dugu berriro ere. 2010/01/22
Aztikerreko ikerketan parte hartzeagatik...
Gogoratuko duzuen bezala, Enkarterriko berbalagunok, Euskal Herriko gainontzeko berbalagunek bezala, Aztikerrek kudeatutako ikerketan parte hartu genuen inkesta luzetxo horiek betez.2010/01/20
Kirola ere euskaraz !!!

Kirolean ere euskaraz egin daiteke eta hori egiaztatzeko hemen sakatu besterik ez duzu !!!
Kirolari euskaldun ospetsu asko aurkituko dituzu bertan !!!
2010/01/18
Euskaldunak behar dira
2010/01/12
Berriro martxan!
2009/12/21
EHUn kredituak lortu berbalagun izatearen truke!
AEKren mintzapraktika egitasmoetan (berbalagun, mintzalagun...) parte hartzen duten Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek aukera askeko kredituak eskuratu ahal izango dituzte. AEKren Praktika Zerbitzua berriz, ikasle horien jarraipena eta ebaluazio txostena egiteaz arduratuko litzateke.
Izena eman edo informazio gehiago nahi izanez gero, bete fitxa hau eta zurekin jarriko gara harremanetan.
2009/12/14
Ruper Ordorikaren kontzerturako sarrerak ditugu !!!
"Haizea garizumakoa" da Ruper Ordorikaren azken lana eta ostiral honetan Zallako Zine Antzokian aurkeztuko du abeslariak. 2009/12/10
KeMeN LeRtXuNdIrEn kontzerturako sarrerak agortzear !!!
Oraindik ez duzu zure sarrera lortu? 2009/12/09
2009/12/03
Urte amaierako Berbalagun bazkaria !!!

2009/12/02
Abesti sorkuntza: euskal musikariekin berbetan!
Bertan, Seiren taldeko Jokin Lacalle (ahotsa eta bibolina) eta Onintze Garcia (kitarra eta ahotsa) alde batetik, eta Lor taldeko Lander Irazola (kitarra eta ahotsa) bestetik, oholtzan izango dira elkarrizketatuak izateko.
Musikaren beste ikuspuntu bat ezagutzeko aukera izango duzu eta gainera ondo pasatuko duzu!
Gehiago nahi duzu? Joan zaitez bihar, goizeko 11:00etan Zallako Zine-Antzokira eta egin berba musikariekin! …. eta gainera…. DOAN!
2009/11/30
Iratxe Mugire Sopuertan !!!

2009/11/26
2009/11/23
Igandean mendira goaz!

Zenbat izango garen jakiteko eta denak elkarrekin abiatzeko osteguna baino lehen izena eman behar da, hurrengo helbide elektronikoan: enkarterri@aek.org edota 946670312 telefonoan.
Prestatu bokata eta etorri gurekin!
2009/11/19
BERRIA %50 merkeago berbalagunentzat

2009/11/05
Barrez lehertu nahi?
Zure eguneroko arazoak ahaztu nahi dituzu? Oraindik ez dakizu barrez lehertzea zer den?Izena eman Barreterapia tailerrean eta baietz barrez lehertu!!
Non: Balmasedako Emakumearen Etxean.
Noiz: Azaroak 28, 11:00-13:00.
Partaide kopurua: 15.
Izena eman: Balmasedako Euskara Zerbitzuan, azaroaren 20ra arte. 946 800 000 (Miren),
euskera@balmaseda.net
DOAN! Anima zaitez!
2009/10/27
Masaje ikastaroa euskaraz !!!

Data: Azaroak 7, 14, 21
Ordutegia: 10:00 - 13:00
Prezioa: 15€ (Berbalagunek 10€)
Kepa Martiarena osteopatak masaje mota desberdinak erakutsiko dizkigu: terapeutikoa, erlaxatzekoa... Horretaz gain, gorputz-jarrera egokiak, elikadura osasuntsua eta kirolean luzamenduak egiteko gomendioak emango dizkigu, besteak beste.
IZENA EMATEKO
Mankomunitateko Euskara Zerbitzura deitu eta Loreaz galdetu: 94 667 18 51
Epea dagoeneko irekita dago eta azaroaren 2an itxiko da.
2009/10/15
Dirulaguntzak eskatzeko epea hasi da!
Urtero bezala Balmasedako Udalak dirulaguntzak emango dizkie euskara ikasten ari diren balmasedarrei. Informazio gehiago lortzeko: 946 800 000 (Miren), euskera@balmaseda.net
2009/10/13
GaLdAmEs FoLk 09 !!!
2009/10/02
Enkarterri jaietan !!!

Enkarterriko biztanleok badaukagu oporren osteko depresioari aurre egiteko erremedioa... jaiak, jaiak, jaiak !!! Jaiak dira sorginen sendagairik onena ! Karrantzako jaiak, Zallako jaiak, Balmasedako jaiak... ezin dugu atsedenik hartu!
Eta jai giro ederra aprobetxatuz berbalagunok hitzordua jarri dugu larunbat honetarako! Zallako jaietan euskara eguna ospatuko dute: bertso-bazkaria, euskal erromeria... Horregatik 13.00etan poteatzeko geratu gara Zure Etxe tabernan.
2009/09/24
Antsietateari aurre egiteko ikastaroa, Gordexolan
Gordexolako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatu duen ikastaroan antsietatea kontrolpean edukitzeko teknikak ikasiko ditugu.
Prezioa: gordexolarrek 10 €, besteek 30 €.
euskarazerbitzua@gordexola.net
2009/09/22
Enkarterriko berbalagunak berriro martxan!
Uda amaitu da..., baina ez kezkatu! ez zara batere aspertuko, Berbalagunok berriro martxan gaude eta aurten ere zenbait ekintza prestatuko ditugu denok euskaraz ondo pasatzeko.
Berbalagun batzuk hasi dira biltzen eta laster berriak ere hasiko dira, beraz, izena eman nahi baduzu, orain daukazu aukera.
Zein da gure helburua?
Euskaldunen sarea osatzea eta astean behin elkartzea gustuko ekintzak egiteko eta euskaraz berba egiteko.
Nork eman dezake izena?
Euskaldun zaharrek zein berriek, euskara ikasleek eta euskara ikasle ohiek eta orokorrean euskaraz mintzatu eta bizi nahi duen edonork.
Non eman dezakezu izena?
Gure helbide elektronikoan: enkarterri@aek.org
Enkarterriko AEK euskaltegian: 946 670 312
Enkarterriko Udal euskaltegian: 946 670 902
Balmasedako euskara zerbitzuan: 946 800 000
Gordexolako euskara zerbitzuan: 946 798 002
Mankomunitateko euskara zerbitzuan: 946 671 851
...eta dena DOAN! Anima zaitez eta etorri gurekin!
2009/09/21
Aisialdirako begirale ikastaroa
2009/07/13
LAN ESKAINTZA
Lanaldi erdiz, jardunaldi osoz aritzeko aukera. 2009ko urritik hasita 2010ko ekainera arte (luzagarria), Enkarterriko Berbalagun programaren mintzapraktika taldeak, kultur ekintzak, publizitatea eta koordinazio lanak antolatu eta gauzatu beharko ditu. Berbalagun egitasmoaren helburua euskaldunei eta euskara ikasleei erabilera eta praktika guneak eskaintzea da.
EZINBESTEKO BALDINTZAK:
· Euskalduna izatea.
· Informatikari buruzko oinarrizko ezagutza.
BALORATZEKOAK:
· Talde dinamizazioan eta antolaketan esperientzia
· Enkarterrikoa izatea.
· EGA titulua edo baliokideak.
CURRICULUMAK JASOTZEKO:
Interesdunok bidali zeuen curriculumak IRAILAREN 4a BAINO LEHEN ondoko helbidera. praktikatu@aek.org
Erreferentzia: enkarterriko berbalagun
ARGIBIDE GEHIAGO:
618 57 44 66
2009/06/25
Sexua, ze sua!!!
2009/06/12
Kafea hartzera gonbidatzen zaitugu!
2009/06/09
Igandean Gorbeiara goaz!
2009/06/04
Haur hizkera. Ikastaroa
Gordexolako Udalak haurrekin hitz egiten hasteko ikastarotxoa antolatu du.Ikastaroa, ekainaren 4an, 18:00etatik- 20:00etara izango da, Gordexolako Kultur Etxean.
"Zelan hitz egin arrakastaz jendaurrean"
2009/06/03
2009/05/22
Bertso jaialdia Zallan!
Datorren ostiralean, maiatzak 29, bertso jaialdia izango dugu 20:00etan, Zalla Zine Antzokian. 2009/05/20
Sendabelarrak eta preparauak ikastaroa


2009/05/15
Berbalagunak irratian!
Izena emateko, mezua hona: enkarterri@aek.org
2009/05/12
Bertso bazkaria

2009/03/31
Ongi etorri, Korrika!

Apirilak 3: 21:00etan: Afaria. Zubiondo jatetxean. 10 €.
Sopuerta:
Apirilak 1, Auzoetxean, 20:00etan: “Bidaia intimoak” dokumentalaren proiekzioa.
Apirilak 3: 21:00etan: Triki-poteoa. Merkadillon.
Apirilak 3: 22:00etan: Afaria. Garape jatetxean, 20 €.(izena eman: Garape jatetxea).
Gueñes: 23:46
2009/03/25
Euskal zinea Gordexolan

Dohainik.
Antolatzaileak: Hodoibaltza Euskara Elkartea eta Gordexolako Udala.
2009/03/17
Enkarterriko Berbalagun prentsan
2009/02/18
Mozorroa jantzi!
Non eta noiz geratuko gara?
Zallako Itzala tabernan, ostiralean, otsailak 20, arratsaldeko 7:30ean.
Gero Zallan ospatuko den kalejiran parte hartuko dugu, beraz ez ahaztu mozorroa!.
Anima zaitez, mozorroa jantzi eta etorri gurekin!.
2009/02/12
"Korrika kulturala Enkarterrin"
Hasteko, Balmasedan otsailaren 13an protagonistak gazteenak izango dira “Txorro Morro” taldeak eskainiko duen berbena zoragarrian . 17:30ean, San Juan Plazan.
Ondoren, musikaz gozatzeko kontzertu ikaragarria “Kauta” taldearekin. 20:30ean, Klaret Anzokian.
Igandean, otsailaren 15ean, Sodupen 17:30ean denok Kalejirara! eta 18:30ean umeentzako berbena “Txorro Morro” taldearekin, Herriko Plazan.
Joan zaitez!
2009/02/10
Euskal Museora goaz!

Bilboko Euskal Museora joango gara, bertan goizeko 11:00etan bisitaldi gidatua egingo dugu, eta gero zerbait hartuko dugu elkarrekin.
Museoan eskultura, armarriak, balearen arrantzako tresnak, baserrietako tresneria, arropa, keramika, armak, ... gure historia birpasatuko dugu.
Bisita gidatua egingo dugunez jakin behar dugu lehenago zenbat izango garen, beraz, etorri nahi baduzu bidali mezua: enkarterri@aek.org , edo deitu: 946 670 312 ( Estibaliz).
Prezioa: 4 €.
Bidaia trenean agingo dugu.
Anima zaitez!
2009/02/06
Berotu sakelekoa!
SMS bero-beroak eta maitasunezkoak bidali 688 625 538 telefonora.
Kontuan hartuko da:
- Adierazkortasuna eta umore ona.
Baldintzak hauexek dira:
- Euskarazko mezua
- 160 karaktere asko jota
- Ez da irudirik onartuko
Sariak:
1. saria: 2 pertsonentzako afaria eta ordu bateko spa zirkuitua.
2. saria: 50 € euskarazko produktuetan.
3. saria: 30 € euskarazko produktuetan.
Antolatzaileak: Alonsotegi eta Balmasedako Euskara Zerbitzuak. Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzua.








.jpg)




