
2008/05/12
Euskal Herriak bere eskola

2008/05/11
Bertso trikipoteoa

Ordua?19:00etan
2008/05/06
Kolitzako igoera
2008/04/28
Ume jolasak, kantuak eta dantzak ikastaroa
Norentzat: guraso edo hezitzaile euskaldunentzat.(edo ikasten ari direnentzat)
Noiz: maiatzaren 9tik ekainaren 13a bitarteko ostiraletan, 15:00-16:30
(6 egun guztira)
Non: lan-eskolan
Edukiak:
· Min hartzen dutenekoak
· Burla egitekoak
· Laztantzerakoan egitekoak
· Esku eta hatzamarrekin egitekoak
· Naturarekiko erlazioa
· Kateatuak
Ume-kantu, bertso eta balada eredugarri batzuen bitartez, euskal kantuak landuko dira.
Dantzak
· Jauziak
· Kantudun dantzak
· Joko dantzak
Izena emateko: Euskara Zerbitzuan 946800000, 09:00-14:00 (Miren)
(maiatzaren 5a baino lehen)
Doan
PLAZA MUGATUAK
2008/04/25
Zazpi urtean kezka areagotuz

Zazpi urteotan herritarrek jakinarazi diote Behatokiari hizkuntza-eskubideen egoera "euskararen telefonoa"ren bidez (http://www.euskararentelefonoa.com/ eta 902 194 332). Behatokiak herritarron kexak, zorionak edo galderak jasotzen ditu eta urteko diagnosia egiten du. Atzo (2008-4-24) Iruñean 2007ko txostenaren edukia aurkeztu zuen.
Behatokiak kezka handiz argitaratu du 2007ko urteko txostena, bi elementuk eragindako kezkaz hain zuzen ere: progresibotasun-eza eta milaka urraketa izatea.
Urteko txostenaren arabera, berriro ere administrazio guztiek urratzen dituzte hizkuntza-eskubideak.
Aitortza juridikorik ezak herritarrak babesgabe uzteaz gain, frantsesaren derrigorrezko erabilera justifikatzeko arrazoi bihurtu dute Administrazioek.
Espainiako Estatuko Administrazioak gaztelania hutsean lan egiten jarraitu izan du 2007an. Urteko kexak baliatuz Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna berretsitakoan hartu zituen konpromisoak ez direla bete egiaztatu ahal izan du Behatokiak Europako Kontseiluko Adituen aurrean.
Dekretu murriztaileek eskubideen aitortzarako agertzen zituzten zirrikituak ere modu sistematikoan urratu dira.
Euskara bidezko hezkuntzaren garapena gelditzeko ingeles bidezko murgiltze-programak jarri dituzte abian.
Osakidetzan oso agerian geratu da progresibitatea hain epe luze eta mugagabetan zehazteak ondorio zuzenak dituela eskubideen urraketan.
Osasunbidean eremu ez-euskalduneko herritar bihurtu dituzte nafar guztiak
Autonomia Erkidegoetako Herrizaingo zein Barne sailetan ez dituzte aukerak baliatu hizkuntza-eskubideak bermatzeko mekanismoak abian jartzeko:
Ertzaintzaren lan-deialdietan bigarren hizkuntza-eskakizunik ez da ezarri oraindik, eta 1. Hizkuntza-Eskakizuna egiaztatzen ez duten langileak kontratatu dira.
Foruzainen lan-deialdiko lanpostu batean ere ez da derrigorrezkoa izan euskararen ezagutza.
2007ko diagnosiak inoiz baino ageriago jartzen du justiziaren eremuan gertatzen diren eskubide-urraketak, eta euskaraz jardun nahi duten herritarrekiko bereizkeria. Are gehiago, gaztelania jakiteko derrigortasuna behin baino gehiagotan baliatu izan dute, beste urte batez, herritarren eskubideak urratzeko.
Euskara erabili nahi izatea oztopoa izateko aukera zabalik utzi dute Justiziako arduradunek.
Iaz egindako diagnosiaren ondorioak iraultzeko neurririk ez dute hartu administrazioek:
Ipar Euskal Herrian kontsumitzaile euskaldunei ez zaie eskubiderik aitortu.
Nafarroa osoa eremu ez-euskaldun bihurtu dute kontsumitzaile euskaldunentzat.
EAEko Kontsumitzaileen Legea garatzeko dekretuak ez dituzte abian jarri.
2008/04/24
Erdi Aroko azoka
.png)
Euskarak ere bere txokoa izango du San Juan plazan:
Larunbatean, 18:00 eta 19:30ean: "Harritzeko ipuinak" euskal mitologian oinarritutako ipuinak txotxongiloekin umeentzat
Igandean "Erdi Aroko Arabiarra" kale antzerkia 13:00 eta 18:00etan, adin guztientzat.(TTR taldea)
2008/04/17
Sukaldaritza ikastaroa
Dultzainero eguna
Domekan, apirilaren 20an, Dultzainero eguna ospatuko da Gordexolan. Goiz osoan, Molinar plazan ekitaldi hauek izango ditugu:- Artisautza eta baserriko nekazaritzako elikagaien erakusketa eta salmenta.
- Euskal dantzen alardea Enkarterriko eskualdeko dantza-taldeen eskutik.
- Tradiziozko tresnen erakusketa eta salmenta.
- Enkarterriko Eremu Geografikoaren turistentzako informazio-gunea.
Egitaraua:
10:00- Harrera
10:30- Kalejira
11:30- Hamaiketakoa
12:00- Meza
12:30-13:30- Dultzaineroak
13:30- Tabernajira
15:00- Dultzaineroen bazkaria
Euskal Jaia Turtziozen

Zapatuan, Apirilaren 19an Euskal Jaia izango dugu Turtziozen
11:30 kalejira
12:00 Dantzen agerraldia
Turtzioz
Balmaseda
Artzentales
Zalla
Karrantza
Sodupe
13:30 Herri Kirolak Getxo taldearekin
15:00 Euskal Erromeria Aiko taldearekin
Egun osoa, La Quadra eta Zuazako albokariekin girotuta egongo da.
2008/04/16
Gazte Eguna Balmasedan
.png)
Larunbatean, apirilak 19, gazte eguna ospatuko da Balmasedako kaleetan. Egitarau aparta prestatu digute. Anima zaitez!
13:00etan txupinazioa eta kalejira orkresta animazio taldearekin.
15:00etan bazkari herrikoia san juan plazako arkupetan.
16:00etan etxegorriren esku hitzaldia eta ekintza gazte asanbladaren bideoemanaldia.
18:00etan kalejira -poteo zaratatsua balmasedako perkusio band taldearekin (bpb).
19:30tan bertso saioa frontoian
20:00etan kontzertuak: no komply (Zalla), xikinkei (Donosti), delito y medio (madril)
Antolatzailea: Balmasedako gazte mugimendua
2008/04/09
Berbapoteoa
Puntuak berreskuratzera!!
2008/03/14
Sagardotegia

Prezioa: 25 €
Izena eman: Zure herriko gazte informazio zerbitzuan martxoaren 28ra arte
Antolatzailea: Enkarterriko Gazte Informazio Zerbitzuak
Anje Duhalde
Gurasoentzako ikastaroa
Guraso euskaldunek zuen seme-alabekin euskaraz jolasteko aukera aparta izango duzue. Martxoaren 25,26,27 eta 28an, arratsaldeko 18:30etik 20:30era umeentzako abestiak eta jolasak ezagutzeko ikastaroa egongo da.Izena emateko Zallako Gazte Zentrotik pasatu edo e-posta bat bidali: infogazte@zalla.org
2008/03/07
Txalaparta ikastaroa

946671851(Ainhoa)
2008/02/26
Lá Nua

2008/02/20
2008/02/18
Epea zabalik!!
1-Gordexolako liburutegian
2-Gordexolako Euskara Zerbitzuan
3-Balmasedako Gaztezer lokalean
4-Balmasedako Gazte Lokalean
5-Balmasedako Euskara Zerbitzuan
6-Zallako Zuretxe tabernan
7-Zallako Gaztezer lokalean
8-Udal Euskaltegian
9-AEKn
10-Sodupeko liburutegian
11-Sopuertako liburutegian
2008/02/12
Lanerako idazkiak

Hitzaldia
Barikuan, otsailak 15, Balmasedako kultur etxera Nahia Orduña eta Gorka Oteiza, bidaiazaleak, Myanmar herriari buruz hitz egitera etorriko zaizkigu. Hitzaldia euskaraz izango da entzuleek horrela eskatuz gero.Hitzaldia 20:00etan hasiko da.
Antolatzailea: Balmaseda ekin gazte informazioa eta Gazteser.
Diaporama
2008/02/04
Euskararen gidabaimena
Ideia Balmasedan jaio zen, Ekintza gazte taldeak antolatu zuen joko hau lehenengoz, haien artean euskararen presentzia areagotzeko. Jokoak oso harrera ona izan zuen, baina jarraipen eza zela eta bertan behera geratu zen. Orduan pentsatu zen jokoa Enkarterri mailan antolatu ahal zela, jarraipena eta parte hartzea handituz.
Gida baimenarekin batera txapa borobil bat banatuko zaie jokalariei, horrela jolaskideak identifikatzea posible izango da.
Zergatik galdu ahal dira puntuak?
Euskaraz ez hitz egiteagatik: puntu bat
Txapa edo gidabaimena gainean ez eramateagatik: puntu bat
Nork kendu ahal ditu puntuak?
Jolasten ari den edonork, kendu ahal ditu puntuak, baldin eta txapa eramaten duen. Horregatik, jokoan parte hartzen duenak, txapa egunero eraman beharko du.
Gidabaimena aldean eramaten ez duenari puntu bat kenduko zaio, beraz jokalari batek euskaraz egiten ez badu eta gainera ez badu gidabaimena aldean eramaten bi puntu galduko lituzke. Aldi berean puntuak kendu nahi dituen pertsonak bestearen gidabaimenean bere zenbakia idatziko du.
Momentuan: Jolaskideari gidabaimena eskatu, puntua kendu eta zure zenbakia idatzi.
Salaketa jarriz telefonoz
Puntuak berreskuratu
Puntuak berreskuratzeko bi bide daude:
- Eskualdean egiten diren euskarazko ekintza gehienetan parte hartuz. Ekintza bakoitzeko puntu bat.
- Jolaskide berriak aurkituz. Partaide bakoitzeko puntu bat.
Irabazleak
Puntu gehien dituzten pertsonek irabaziko dute , berdinketa egonez gero, jolaskideei kendutako puntu kopurua kontuan hartuko da. Zenbat eta puntu gehiago kendu hobeto.
Inork ezingo ditu 12 puntu baino gehiago eduki.
Sariak
Asteburu pasak, afariak, telebistak, DVDak...
Izena eman:
94 66703 12
enkarterri@aek.org
Epeak:
Izena eman: Otsailaren 18tik 29ra
Jokoaren hasiera: Martxoaren 3a
Jokoaren bukaera: Ekainaren 6a
Izena emateko epe gehiago:
apirilaren 14tik 18ra (jokoa 8 punturekin hasiko da)
maiatzaren 5etik 9ra (jokoa 6 punturekin hasiko da)
2008/02/01
Laponia
sms bero-beroak

Gehienez 160 karakterekoa
Irudirik gabekoa
Sariak: i-pod bat, 50 € euskarazko produktuetan
Antolatzailea: Mankomunitateko eta Balmasedako Euskara Zerbitzua
2008/01/30
Inauteriak Enkarterrin
BalmasedaOtsailak 1, barikua
15:00 - Haur-berbena Frontoian ikastolako haurrentzat
22:00 - Tabernetako mozorroen lehiaketa
Otsailak 2, zapatua
10:30 - Ludoteka emakumearen etxean
19:00 - Inauterietako mozorroen xv. lehiaketa nagusia.
20:00 – Berbena “the funny band” taldearen eskutik.
Otsailak 3, domeka
12:30 – Euskal herriko inauteriak, eguzki dantza taldearen eskutik.
Otsailak 4, astelehena
21:30 – Herriko umoristen xv. erakustaldia “maritxu zorrilla memoriala”, klaret
antzokian.
Otsailak 5, martitzena
10.00 – Hiriko dendari eta tabernarien mozorroak.
11.00 – Inauteriko haur-kalejira.
12.15 – Bermouth dantzaldia. hiriko alde zaharrean.
16.30 – Ogi-tosta lehiaketaren XII. edizioa.
18.00 – Berbena “jamaica” orkestraren eskutik.
19.00 – Inauterietako kalejira.
19.45 – Berbenaren jarraipena.
21.15 – Sari banaketa:
- XV. mozorro-lehiaketa
- XII. tostada-lehiaketa

Gordexola
Urtarrilak 31, eguena
16:30 - Herriko umeek Karnestolendak abestu dituzte herrian zehar
Otsailak 1, barikua
16:30 - Haur dantzaldia (Pilotalekuan)
Gueñes
Otsailak 2, zapatua
18:00 - REZIKLATA tailerrak
19:00 - PLIS PLAS taldearen eskutik Inauteri jaia.
Jolas eta jai-abestiak eta musika eta umeentzako antzerkia
20:30 -Txokolatada.
Otsailak 1, barikua
16:00 - Makillaje tailerra kiroldegian
16:30 - Inauterien hasiera Hakker taldearekin.
18:00 - Popi, Zer, Zarratrako taldearen saioa
19:00 - Maskaraden desfilea “El despiste” taldeak animatua.
20:00 - Mozorro txapelketa.

Sopuerta
Otsailak 1, barikua
14:30 – Mozorro desfilea
15:30 – Txokolatada
17:00 – Mozorro tailerra
19:00 – Mozorro lehiaketa
(San Viator ikastetxea)
Otsailak 2, zapatua
18:00 – Inauteri dantzak, Urreztieta Dantza Taldea (Frontoian)
19:00 – Erromeria (Frontoian)
20:30 – Triki-poteoa herrian zehar
22:00 – II. Inauteri afaria (25€, La bodeguillan)
00:30 – Dantzaldia SAGAR taldearekin (Frontoian)
Ordu txikietan: Txokolatada
Zalla
Otsailak 1, barikua
20:00 – Kalejira (El Baular auzotik hasita)
20:45 – Pregoia
21:00 – Gaujaia “Continente” Orkestarekin
Otsailak 2, zapatua11:00 - Inauteriko tailerra
12:00 – Puzgarriak (Maristas Anaiak kalean)
15:00 – Konpartzen bazkaria
16:30 – “Plis Plas” ikuskizuna
22:00 – “Bizargorri”
Otsailak 3, domeka
11:00 – Kalejira txistulariekin
13:00 – Euskal dantzak Ibai-Lorak dantza taldearekin
19:30 – Inauteri bukaerako desfilea
20:00 – Amuarrainaren erreketa
20:15 – Dantza Zallako Zortziko Fanfarriarekin.
2008/01/22
2008/01/19
Urte berri afaria
Zer? Ez didazuela sinesten? Baietz ba, begiratu bestela argazkiei!!
BubbleShare: Share photos - Lead Free Toys
Bale, ados, txarto txarto ez genuen pasatu, baina hurrengorako kanta ikastaro bat egin beharko dugu aurretik, la la la egitea beti...
2008/01/10
Asisko Urmeneta

Hitzaldia Balmasedako Kultur Etxean izango da goizez 10:30ean eta arratsaldez 15:15ean.
Sarrera: doan
Izena eman:Euskara Zerbitzuan (946800000)
2008/01/09
Urte berri festa
Gabon zaharreko parrandarekin nahiko izan ez baduzu, Berbalagunok bigarren aukera emango dizugu: Urte berri festa!!!!Noiz: urtarrilaren 18an, 22:00etan
Non: Balmasedan
Prezioa: 22 €
2007/12/20
Enkarterriko Kafe Antzokia
Jakingo duzuen lez, Enkarterriko Kafe Antzokia martxan dago. Laster obrak hasiko dira eta denbora gutxi barru Enkarterriko euskaltzale eta euskaldunok euskaraz bizitzeko leku berri bat izango dugu.Urtarrilaren 3an, eguenean, batzar informatiboa egongo da Navarro tabernan, arratsaldeko 19:00. Interesa duzuen guztiok hurbil zaitezkete eta egitasmoari buruzko azken berriak ezagutu. Anima zaitezte!!
2007/12/18
Xurdin Gabonetan
2007/12/04
XX Ipuin Lehiaketa "Gordexolako Harana"
1. Hiru partaidetasun eremu izango ditu lehiaketak:- Euskal Herria: “C” eta “D” kategoriak
- Enkarterri : “A” eta “B” kategoriak
- Gordexola: Haur, “A” eta “B” kategoriak
2. Gaia librea izango da.
Ipuinaren formatua:
-Haur Kategoria:( 6 eta 9 urte bitartekoak). Gutxienez orri bat eta gehienez 2.
-“A” Kategoria: (10 eta 12 urte bitartekoak). Gutxienez orri bat eta gehienez 2.
- “B” Kategoria: ( 13 eta 15 urte bitartekoak). Gutxienez 2 orri etab gehienez 3.
-“C” Kategoria: (16 eta 20 urte bitarte). Gutxienez 2 orri eta gehienez 4.
- “D” Kategoria: ( 21 eta 30 urte bitartekoak). Gutxienez bi orri eta erdi eta gehienez 5.
3. Aurkezpena: Lan guztiak hiru aletan aurkeztuko dira gutunazal itxi batean. Gutunazalean kategoria bakarrik idatziko da eta barruan beste gutunazal batean datu pertsonalak agertuko dira: IZENA, ABIZENAK, HELBIDEA, TELEFONOA, N.A.N ZENB, TELEFONOA ETA LANBIDEA.
4. Sariak:
-Haur Kategoria:45€ko saria eskolarako materialetan.
-“A” Kategoria: 60€
- “B” Kategoria: 90€
-“C” Kategoria: 1.a: 300€ ; 2.a: 250€ ; 3.a:200€
- "D” Kategoria: 1.a: 600€ ; 2.a: 400€ ; 3.a:300€
5. Aurkezteko tokia eta egunak: Alde batetik lanak bidali edo eraman beharko dira helbide hauetara:
Gordexolako Lucio Beraza Kultur Etxea ( Molina plaza, 11-48192)
Gordexolako Udaletxea ( Molinar plaza, 1– 48192)
Beste aldetik, lana aurkezteko epea urtarrilaren 25ean bukatzen da.
Gipuzkoako bertsolari txapelketa

Wall Street Journal

Artikulu hau irakurri nahi baduzue
"Wall Street Journal-eko artikulu famatuari erantzuna prestatu dute Eusko Ikaskuntzakoek eta sinadurak biltzen ari dira. Sinatu hemen
Erromeriako argazkiak
BubbleShare: Share photos - Safe Toys
2007/12/03
Durangoko azoka
Prezioa: 3€
Izena eman: Gaztezer (Pío Bermejillo, 40,Balmaseda – 946800240)
Zure Etxe – Zalla
Idazlan lehiaketa

2.- Mendia, bidaia, abentura...gaiari buruz diren idazlan guztiak aurkeztu ahal dira.
3.- Idazlanak ez dauka luzera zehatzik izan behar.
4.- Idazlana originala izatea, argazkiak, diapositibak, mapak ...edukitzea baloratuko da
5.- Aurkezteko epea: Abenduaren 3tik Abenduaren 20ra arte
6.- Bi sariak emango dira:
- lehenengoa 100 €
- bigarrena 50 €
7.- Mendi Taldeak idazlanekin geratuko da eta erabili ahal izango du.
8.- Sari banaketa:Urtarrilaren 10ean izango da.
OHARRA:
Idazlanak Mendi Taldearen lokalean aurkeztuko dira goiko datetan, astelehena, asteazkena eta ostegunetan 8etatik 9ak arte.
Helbidea:Lehendakari Agirre Enparantza ( Frontoia )
Telefonoa: 946800646
Email: balmaseda.m.t@terra.es
Antolatzailea: Begi (Balmaseda ekin gazte informazioa)
Argazki lehiaketa
1.- Edonork parte hartu ahal du2.- Gehienez bost argazki aurkeztu ahal dira
3.- Gaia "MENDIA" izango da, honen barruan: herriak,
jendea...
4.- Argazkiak digitalak (ukitu gabeak) edo analogikoak izan ahal dira. Argazkiek gutxienez 13x18 zentimetrotako neurriak eduki behar dituzte eta bakoitza kartulina baten jarrita aurkeztu behar da.
5.- Aurkezteko epea: Abenduaren 3tik Abenduaren 20ra arte
6.- Bi sari emango dira modalitate bakoitzean:
lehenengoa 100 €
7.- Argazkiak Taldearen eskuetan geratuko dira.Taldeak argazkiak erabili ahal izango ditu.
8.- Lanen erakustaldia eta sari banaketa Urtarrilaren 10ean
Argazkiak Mendi Taldearen lokalean aurkeztuko dira goiko datetan, astelehena, asteazkena eta ostegunetan 8etatik 9ak arte.
Helbidea: Lehendakari Agirre Enparantza ( Frontoia )
Telefonoa: 946800646
E-posta: balmaseda.m.t@terra.es.
Antolatzailea: Begi (Balmaseda ekin gazte informazioa)
Euskararen eguna
Jakingo duzuenez gaur, abenduak 3, euskararen eguna ospatzen da. Enkarterrin ez dugu egun berezi hau ospatzeko aukera galduko eta guztiok gonbidatu nahi zaituztegu Zallan izango dugun erromeriara. 18:00etan Zallako frontoian Erdizka lauetan taldeak dantzatzen irakatsiko digu. 
2007/12/01
Gu ta gutarrak
Badakit bai eguraldi txarra egiten duela, euria goitik behera eta hotz handia, baina zer nahi duzu? Euskal Herrian bizi gara eta 365 egunetik 350 txarrak izango dira. Hortaz euria ez da etxean geratzeko aitzaki ona, Kalifornian balioko dizu, hemen ez. Altxatu ipurdia sofa horretatik, badaudela hamaika gauza egiteko! Sarrerak: 7 € (aurrez 5 €)
Antolatzailea: Mankomunitateko Euskara Zerbitzua


.bmp)
.png)
.png)







