2011/03/15

Kopla idatzi sariketa



Parte hartzaileak: AEKko euskaltegietako taldeak zein praktika egitasmoetako taldeak.

Egin beharrekoa: 6 koplaz osatutako bertsoaldi bat idatzi. Doinua: ama begira zazu, ikusi nuenean)

Gaia: Euskalakari baten eguna

Azken eguna: apirilak 1

Bidaltzeko helbidea: prentsa@aek.org

Epailea: Bertsozale Elkartea

Saria: irabazten duen taldeak afari edo bazkari bat sagardotegi batean, bi bertsolarirekin.

Sariduna Korrikaren amaieran jakinaraziko da.


OHARRA: Bertsoaldia idaztea eta bidaltzearekin aski da baina bertsolaritzan doinua ere ezinbesteko osagaia denez, koplak abestera animatu nahi zaituztegu; beraz, telefono batekin edo kamera arrunt batekin zuek kantatutako bertsoaldia grabatu eta bidal dezakezue; bideoz iristen diren bertsoaldiek puntu gehigarri bat izanen dute.

2 comments:

Anonymous said...

Ideia bikaina, alajaina!
Galderatxo bat: berbalaguneko taldeetan euskaldun berriak eta zaharrak nahasten gara, eta horietako edozeinek har dezake parte, ala ikasle eta praktikanteek dute lehentasuna?

enkarterriko berbalagun said...

Bai, noski !!! euskaldun zaharrek ere parte har dezakezue !!!