Korrika gero eta hurbilago dago eta ostiral honetan, otsailak 18, Korrikaren aurkezpena izango da Zallako Kultur Etxean, 19:00etan. Aurkezpenean aurtengo edizioaren n0ndik-norakoak, leloa, omendua, euskalaklipa eta gehiago..... Ezin duzu galdu! Korrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.
2011ko apirilaren 7an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du, Trebiñutik Donostiara, 17. Korrikak.
No comments:
Post a Comment