Eta sagardotegi batean inoiz egon ez zaretenontzat, hona hemen ikastaro praktiko bat, edalontzia nola bete. Bai, bai, erraza ematen du tabernariak egiten duenean, baina norberak berea bete behar duenean, hor hasten dira komeriak!! Sagardoa gozoa egoteko gauza asko hartu behar dira kontuan: gorputzaren posizioa, nola heldu edalontziari, sagardoaren kolpea nolakoa izango den, zein distantziatara jarri… Zaila, iruditzen zaizuela? Lasai, ez da horrenbesterako, sagardoaz gozatzeko modu asko daude, eta guztiak onak!!
Gorputzaren posizioa: Amaiak sagardoa hartzen duen bitartean gorputzaren posizioa mantentzen du argazkietan ondo ateratzeko!! Argi dago emakumeok bi gauza aldi berean egin ahal dutela.Uf!! Oso zaila da, gorputzaren posizioa, distantzia, edalontzia... lagundu ahal didazue??
Txotx taldekoentzat, berriz, ez dago arazorik, aspaldi ikasi zuten edalontzia betetzen, ez zuten izen hori alferrik jarri!
No comments:
Post a Comment