2007/03/30

eutsi! filma



Asteburu honetan Zalla Zine Antzokian, eutsi! filma ikusteko parada izango dugu. Anjel Alkain eta Asier Hormaza bi txirrindularitza zaleak dira. Haien lantokian arazo larriak dituzte, bi urte baitaramatzate greban. Egun batean, Frantziako Tourreko etapa bat ikusten ari direla, neska gazte bat (Oihana Maritorena) ezagutuko dute, handik aurrera gauzak erabat aldatuko dira.

Apirilak 1, igandea 17:00etan eta 19:30ean
Apirilak 2, astelehena 20:00etan

No comments: