2020/03/18

Gogoa den tokian, aldaparik ez!

       Berbalagunok euskara gogo dugu entzun, mintzatu, praktikatu,... eta ez dago gure nahia eragotziko duen oztoporik, ez menpekotasunik, ez koronabirusik. Horrela izanda, Berbalagun egitasmotik proposamen hauek luzatu nahi dizuegu itxialdi behartu honetan euskaraz PRAKTIKATU eta BIZItzen jarraitu ahal dezazuen.

  • Whatsapp taldeak bideo-hitzorduak egiteko erabiliko ditugu. Mintzapraktika on-line bidez egingo dugu. Momentuz, berbalagun programaren hitzorduak mantenduko ditugu, baina baliteke ordutegiak aldatzea. Hurrengo egunetan praktika jarriko dugu esperientzia berritzaile hau.
  • Partaideen asebetetze inkesta. Lagunduko diguzu gure lana hobetzen? Ez ahaztu Berbalaguneko asebetetze inkesta bete. https://labur.eus/Dazys
  • Ekintza osagarriak atzeratuta, ez bertan behera utzita. 

    1.   Gurasolagun pasaportearen “Frida:emakumea eta artea” tailerra.
    2.  "Euskaraz osasuntsu bizi" ekimenaren barneko Yoga tailerra.
  • Egunean behin jokoa. Mugikorrerako euskal aplikazio bat da; tribial estiloko galdera-erantzunen joko bat. Deskargatu mugikorrean playstoretik eta sartu "Enkarterriko Berbalagunok" taldean . Partaideen artean, egoera normaltasunera bueltatu eta gero, hainbat sari banatuko ditugu. https://eguneanbehin.app.link/D78WcCnDV4

      Berbalagun egitasmoa sare bat denez eta guztiok sare honen partaideak garenez, edozein proposamen, iradokizun edo ideia baldin badituzue, bidali gure e-postara enkarterri@aek.eus edo whatsappen bidez 671 070 044.


       Ahalik eta hoberen pasa eta zain zaitezte!

No comments: