Gurasolagun pasaporteko 3. ekintza aurreko ostiralean, abenduaren 13an, burutu genuen Sodupeko Kultur etxean. Bertan, hainbat familiek Gabonetako feltrozko botak egin zituzten. Patroiak oihalean markatu, moztu eta elkar josi zituzten galtzerdiaren zatiak. Ondoren, kanpoaldea nork bere nahierara apaindu zuen feltrozko zatiekin, borlekin edota purpurinarekin. Zoragarri ederrak geratu ziren Gabonetako apaingarri guztiak; baita oso koloretsuak ere!
Beraz, badakizu Gurasolagun euskaraz eta familian giro ederraz gozatu nahi baduzu, izena eman hurrengo ekintzan; primeran pasatuko duzu-eta!
No comments:
Post a Comment